Thursday, June 28, 2007

Argazki bilduma

Agoitzeko biltzarrean eginiko argazkiak Interneten, denon eskura.
Ea beste baten batek eransten dituen beste batzuk...

Sunday, June 10, 2007

Shakespeare-ren sonetoa

Shakespeare-ren soneto hura, Agoizko Kultur Etxean gozatu izan ez genuena.
Shakespeare-ren soneto hura, Angel Errok Iruñeko kafetegi batean ahantzia utzi zuena.
Eta, last but not least, Shakespeare-ren soneto hura, orain bai, Nafarroako Poesiaren II. Biltzarreko Estetika Tailerrean izan zirenetzat bereziki.

Why is my verse so barren of new pride,
so far from variation or quick change?
Why with the time do I not glance aside
to newfound methods and to compounds strange?

Why write I still all one, ever the same

and keep invention in a noted weed,

that every word doth almost tell my name,
showing their birth and where they did proceed?

O, know, sweet love, I always write of you,
and you and love are still my argument;
so all my best is dressing old words new,

spending again what is already spent:

For as the sun is daily new and old,
so is my love still telling what is told.


Juan Garziak itzuli eta atondua, Soneto hautatuak liburutik hartua

Zertaz eleok hain soin berri gabe,
beti hain lehen-antz, berdin, mudagaitz?
Zertaz ez egin atzokotik alde,
bide berri, molde bitxien bekaitz?

Zertaz ari beti honen bat elez,

solas ezagun beraren irazkin,
non hitz bakoitzak baiterizt izenez,
ozen salatuz norengandik den jin?

Zu, bada, kutun, zu zaitut gai bakar,
zutaz amodio, amodioz zu;
hitz zaharra berri, berria zahar,
besterik ez dagit, su zenetik su.

Ekia egun oroz berrit-zahart,
nik maite-erran maiz errana dakart.


Duela hamabi urte, artean guraso ez nintzela, argitaratu berria zelarik irakurri nuen estreinakoz, eta orain, hamabi urte igaro eta gero, LXXVIgarren soneto hura, berriz agertzen zait...
Finean, dena idatzita omen dago, eta beti itzultzen gara betiko gaietara, betiko poema zaharretara... Shakespeare-ren soneto hura.

Sunday, June 3, 2007

Olerki errezitaldia Liburuaren Ferian, Iruñean



Liburuaren Feriaren karietarat, olerki errezitaldia Iruñeko Gaztelu Enparantzan.
Ekainaren 3an, igandea, arratsaldeko 7etatik aitzina,
Olerkari gonbidatuen zerrenda.

  • J. L. Allo
  • Josu Jimenez Maia
  • Dani Aldaya
  • Ana Estepa
  • Joakin Balentzia
  • Maria Socorro Latasa
  • Juankar Lopez-Mugartza
  • Juanma "poeta"
  • Mercedes Viñuela
  • Angel Erro
  • ...

Izena duen guztia omen da


Agoitzeko Kultur Etxearen atarian, Angel Erro, Mikel Balentziaga, Joakin Balentzia,
Josu Jimenez Maia, Juankar López-Mugartza, Auxtin Zamora eta Luzien Etxezaharreta


Aspaldiku izena duen elkarte bat sortu dugu; eta aspaldiko esaera batek salatzen duenez, “izena duen guztia omen da”; hortaz, Aspaldiku, izatez, bada.

Iazko ekainaren 3an Iruñeko Artxibategi Nagusian estreinakoz ospatu genuen Nafar Poesiaren Besta. Besta horren lehenengo sustatzailea Jose Luis Allo izan zen, berari dagokio festa horren egitasmoa eta, orain II. Biltzarrari ekiteko erronkari heldu diogu. Olerkari, ikertzaile eta poesia zale anitz bildu ziren iazko hartan. Aurten, orduko ekitaldiko koordinatzaile batzuk antolakuntza taldetik atera eta beste berri batzuk sartu direlarik, Aspaldiku elkartea sortu dugu, batetik, bigarren biltzar hau hobeki antolatzeko eta, bestetik, hainbat ekimen sortzeko edota sustatzeko. ASPALDIKU izenaren azpian Nafar Kulturaren Hedapena Sustatzeko Elkartea gordetzen da, aspaldiko partez behar zena, poeta eta poesia zale batzuek aspaldi eskatzen zutena, aspaldiko kontua baita poesiaren inguruan biltzea, eta poesia irakurtzea, poesia entzutea, poesia sortzea, poesia idaztea, poesia gozatzea.


Euskarari begirune osoa zor zaio eta estakuruak zurigarririk ez duen arren, aurten denok maila berean egotea nahi dugu, euskaldunak eta erdaldunak. Iazko biltzarraren aktak argitaratu nahi ditugu baita hemendik aurrera eginen diren biltzarren aktak ere, hitzak haizeak eraman ez ditzan.


Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu biltzar hau egiten musu-truk lagundu dutenei: Nafar Ateneoa, Agoizko Udala, Etxe-ondo, Eroski, Mintxo Ilundain, Jesús Munárriz, Auxtin Zamora, Luzien Etxezaharreta, Salvador Gutiérrez, Angel Erro, Joxemiel Bidador, Pepe Alfaro, Miguel Ángel García Andrés eta baita atzoko ekitaldian parte hartu zuten beste guztiei.