Monday, August 20, 2007

Euskarazko poesia in english

Six Basque poets liburu berria Gales-eko Arc argitaldariaren eskutik, ingelesez ere euskal poesia gozatzeko aukera. Albiste osoa BERRIAn.
Kirmen Uribek dioenez, "gure herria, txikiegia agian..." Agian.

Tuesday, August 7, 2007

Irazokiri elkarrizketa luzea BERRIAn

BERRIA egunkariaren kultur atala mamitsua izaten da oso. Oraingoan, Francisco Javier Irazokiri elkarrizketatu dute, Hiperion-en eskutik iaz atera zuen "Los Hombres Intermitentes" liburuaren harira.
"Paris-tik natorren artista bat naiz ni" Lesakatik datorren eta Parisen bizi den artista interesgarri horren azken lana duzue liburu hori.
Nik prosa poetiko -edo poesia prosaiko- liburu hori udan honetan irakurri dut eta gomendagarria da, baita Fernando Aranburuk Lippstadt-etik idatzitako sarrera ere.