Tuesday, May 19, 2009

Tuterako Biltzarraren Egitaraua

Nafarroako IV. Poesia Biltzarra

Tutera 2009

XXI. MENDEKO POESIA

Ana ROSETTI eta Miren Agur MEABE

LEKUA: Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Tuterako Campusean

EGUNA: 2009ko ekainaren 6a


10:30 AURKEZPENA – ARGIBIDEAK

11:00 OLERKARI GONBIDATUAK

Ana ROSETTI. Aurkezlea: Jose Luis Allo Falces de León

Miren Agur MEABE, Aurkezlea: Juankar Lopez-Mugartza

Biltzarraren hasierako hitzaldiok erdaraz izanen dira

12:15 ATSEDENA

12:30 TAILERRAK

Gaztelaniazko Tailerra: Metrikaren bideetatik.

Zuzendariak: Ana Rosetti eta Consuelo Allué Villanueva.

Euskaraz: Miren Agur Meaberen olerkigintza

Zuzendariak: Miren Agur Meabe eta Juankar Lopez-Mugartza

14:00 BAZKARIA

17:00 OLERKI ERREZITALDIA

Ana Rosettik eta Miren Agur Meabek hasiera emanen diote errezitaldiari.

Gure gonbidatuen olerkiak entzun ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko olerki lehiaketetan saritutako olerkien irakurraldia.

Olerkien irakurraldi librea. Saio honetan edozeinek parte har dezake, baldintza bakar batekin: goizean zehar edo errezitaldia izan baino lehenago haien izena eman behar dute antolakuntzaren ordenagailuetan.

Arratsaldeko errezitaldi saioari bukaera emanen diote gure bi olerkari gonbidatuak. Ana Rosettik eta Miren Agur Meabek bospaseina olerki irakurriko dituzte gure biltzarrari bukaera emateko.

20:00 NAFARROAKO IV. POESIA BILTZARRAREN AMAIERA ETA HURRENGO BILTZARRERAKO GONBIDAPENA


Monday, May 18, 2009

Ez dakit konturatu zareten baina arazo batzuk badira

ASPALDIKU elkarteak urtero antolatzen duen Poesiaren Bestaz interesa duzuenok berantetsita zabiltzate... Zer arraio gertatzen ari da urte honetan?? Ekaina gainean daukagu eta oraindik ez da deus ere iragarri jai honi buruz... Zer dela eta? Egongo da, ez da egongo.

Bai, lasai, aurten ere bilduko gara. Miren Agur MEABE gure artean egongo da, ohi bezala, ekainaren hasierako astean. Kontua da, aurten nolabaiteko boikota izan dugula eta dirurik gabe eta lokalik gabe gabiltzala oraindik. Zehaztasun gehiago emango dizkizuegu hurrengo egunetan. Baina aurten, Tuteran bilduko gara, Aspaldiku merinaldeen hiriburuetara egiten ari den bidaia poetikoari segida emanez (Iruñea, Agoitz, Lizarra... Tutera!). Hango udaletxeko kultur arduradunen laguntza jaso beharrean, oztoporik baizik ez dugu jaso. Baina, egin, eginen dugu. Inongo zalantzarik gabe.

Beraz, motxila poetikoa prestatzen has zaitezte... nahiz eta, oraingoz, egitarauarik ez izan, non eginen dugun ez jakin, ez eta erdal adarreko poeta gonbidatua ordaintzeko haina diru izanen ote dugun ere...

Jakintsu hark zioen moduan: "Dakidan bakarra, deus ere ez dakidala da." Eta hori asko jakitea da.

Maite ditugun olerkariak: Carmen Valois, Senperen


"Maite ditugun olerkariak” ekimenean: Carmen Valois, Senperen.

Hatsa elkarteak,“Maite ditugun olerkariak” saila, bi urte honetan, Senperen, jarraian derama, horrela, poesiazale guziak, olerkari batekin eguna iragaitera gomitatuz. Oraikoan, Maiatzaren 23an Carmen Valois nahi ginuke ohoratu.

Carmen Valois (1958), Iruñean sortua, Zarautzen bizi.


Kazetaritzan lizentziaduna izan ondoren, Sozial arloan diplomaduna, Bioetikan masterra. Gaur egun, Donostian osasungintzan dihardu lanean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakasle lanetan.

Hainbat
aldizkaritan plazaratu ditu literatura-lanak, hala nola,” Luma berrien eleak”,” Mugalari”, “Nabarra”... Halaber, argitara eman ditu bere jardunari lotutako dibulgazio-artikuluak: “Aghatos”, “Bitarte”, “Osatuz”,” Euskonews”-en.

Berak dioenez... “Emakume izatea, mila identitatetan barreiaturik den poliedro bat izaitea da Bizitza posible bat, beste hamaika aukeren artean”.

Eta poesiaz dio “Lekukotasun bat dela, kosmos bat irudikatzeko barne-begiradan”.... “emozioen munduan erroturiko den hazia.”...“atomo bat...hondar ale bat....: besteen memorian irauteko aitzakia ezin eder bat ”.

Carmen Valois-ren Egunaren-Egitaraua

Larunbata Maiatzaren 23an

9h 30 Elkartzea: Senpere-Larraldean

10 etan Oinezko ibilaldia (Sualmendi Sara-n)

Ordu batean Bazkaria Zugaramurdin

( Bazkariarentzat izenak eman behar dira Maiatzaren 21eko hatsaelkartea@aol.com )

4 etan , Larraldean, denontzat , Carmen Valois –ren olerki irakurketa bere argazkiekin

Saturday, May 16, 2009

Jose Luis Allo-ren liburuaren aurkezpena

Atzo aurkeztu zen Iruñeko Civican-en Jose Luis Allo-ren azken poema-liburua: De la ceniza y otros bienes perecederos.

Jose Luisekin batera Peio Etxarri eta Javier Asian aritu ziren; berrogeita hamar lagun baino gehiago bildu ziren Civican-en areto nagusian. Era berean, hiru musikari gazte bezain trebe aritu ziren errezitaldian musika pieza ederrak joaz: Saioa Alonso Allué, Leire Alonso Allué eta Maialen Zabalza.



Atzoko txaloak, beraz, poetek eta musikariek jaso zituzten erdi bana.

Informazio gehiago Diario de Noticias-en eta Diario de Navarra-n.

Tuesday, May 5, 2009

Iruñean aurkeztuko da José Luis Alloren liburu berria


Iruñeko Civican-en aurkeztuko da maiatzaren 15ean José Luis Allo-Falcesen poema liburu berria: de la ceniza y otros bienes perecederos.

Lehenbizi, sorterrian aurkeztu zen, eta orain, Iruñean liburua ezagutzeko parada izanen dugu egilearen beraren ahotik. Goian aurreratu bezala, aurkezpena 15ean izanen da, ostiralarekin, arratsaldeko 7,30etan, Civican-en -Pio XII. etorbide 2-. Egilearekin batera, Peio Etxarri eta Javier Asiáin arituko dira.