Thursday, October 29, 2009

Dakiguna ikasten, Goizutan


Gaur Goizuetan izan naiz, edo, haien modura esanda, "Goizutan". Ikastaro batean izan naiz, dakidan apurra partekatzen, dakidana irakasten... Edota Patxiku Perurena goizuetarraren azken liburuaren izenburuak aldarrikatzen duen gisara, Dakiguna ikasten.

Goizuetatik bueltan, liburu horretako pasarte bat gogoratu nahian ibili naiz, Leitzan bizi den poeta goizuetarrak idatzia poesiaren kontura:

Poesiak [...] unibertsala izan nahi du beti, konkretua, soila alegia, eta ez adorno global hutsa. Eta gizona, funtsean, poesia besterik ez da.

Friday, October 16, 2009

Gabriel Aresti, 50 idazle

Bilboko 10. Poesia Asteari hasiera eman zitzaion iragan den asteazkenean, Bilbon, poesia errezitaldi eder batekin. Edorta Jimenez idazlearen lanari esker, Gabriel Arestiren omenez, berrogeita hamar idazle bildu ginen Bidebarrietako liburutegian, Bilboko liburutegi nagusian, eta saio hunkigarria izan zen.