Monday, April 26, 2010

Hatsaren Poesia 2010 Berriozarren

Iragan ortziralean, apirilaren 23an, Hatsaren poesia Berriozarren saio arrakastatsua egin zen Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira. Zorroka euskara elkarteko Pello Uhartek aurkezturik, errezitaldia egin zen Berriozarko liburutegian. Hatsaren Poesia 2010 argitaratu berri den liburuko poema batzuk gozatzeko aukera izan genuen.

Berrogeita hamar minutuko saio labur baina mamitsu horretan partaide izan ziren Josetxo Azkona, Jokin Irigoien, Fertxu Izquierdo, Josu Jimenez Maia, Naiara Sanchez, Mikel Taberna, Juankar Lopez-Mugartza, Carmen Valois eta Auxtin Zamora, Hatsa Elkarteko burua.

Azpimarratzekoa da, bestalde, Sanduzelaiko poeta gazte-gazte batzuek, Unai, Nora eta Maialenek, euren gelakideekin batera eginiko poemak irakurri zituztela.

Ezin ahaztu errezitaldi osoan Iranzu Baldo biolin jotzaileak eskainitako musika klasiko zoragarria. Euskal Idazleen Elkarteko Joanmari Apaolaza ere bertan izan zen, hala nola Berriozarko auzapeza den Xabi Lasa, saioari amaiera emateko parte-hartze ezin aproposagoa izan zuena.

Thursday, April 15, 2010

HATSAren poesia Berriozarren


Liburuaren Nazioarteko egunaren ospatzeko, Hatsaren Poesia 2010 olerki bilduma aurkeztuko da Berriozarko liburutegian eta Hatsa elkarteko burua den Auxtin Zamora bertan izanen da.


Egun horretan, halaber, olerki bilduman parte hartu duten olerkariek parte har dezakete. Senperera hurbiltzerik ez zutenek, beraz, aparteko aukera dute, errezitaldian olerkiak eta biolinez jotako pieza klasikoak uztartuko baititugu.


Hori guztia Berriozarko liburutegian, (Etxaburua kalea), apirilaren 23an, ostiralarekin, 19:00etatik aitzinera.





Tuesday, April 13, 2010

Hatsaren Poesiaren hesia irekitzean

Hamabi garren aldikotz, apirilaren 11n Senpere-Larraldean aurkeztua izan da Hatsa elkarteak, urtero, argitaratzen duen olerki bilduma.


Koldo Zubeldia zaldibiarrak eta Auxtin Zamora senpertarrak irakurtu zuten liburuaren sar-hitza, beren aintzinean zituztelarik Euskal Herriko lau hegaletarik etorritako olerki idazleak: Andueza Agurtzane, Apaolaza JuanMari, Mixel Arribillaga, Arruabarrena Marisa eta bere familia, Azpeitia Mikel, Balentzia-Tirapu Joakin, Idoia Beratarbide, Biscary Thierry, Davant J.L eta Joana , Henri Duhau, Etxezaharreta Lucien, Garcia-Etxandi Angel eta bere familia, Argitxu Fadon, Gorrotxategi Aritz, Guillan Oier , Guilzu Luixa, Haltsuko Maurice Harriet Eskolako haurren izenean Paxkal Bourgoin, Igantzi Eskolako haurren izenean Mikel Zelestino, Indo Paxkal, Irastorza Extefana, Irazoki Dani, Ttotte Iratzoki , Irigoien Imanol, Irigoien Juan Mari, Iturrioz Andoni, Jimenez-Maia Josu, Kazabon-Amigorrena Antton, Lopez-Mugarza Juankar, Makuso Juan Ramon, Mixel Mendi, Mixel Mendiboure, Christian Olaizola, Otxoteko Pello, Salamero Andoni, Sanduzelai Ikastolako haurren izenean Maite Ramos, Arritxu Santamaria, Sarasola Juanma, Senpereko Ikastolako haurren izenean Beronika Zamora, Tambourin Marikita, Toledo-Saralegi Maite, Valois Carmen, Zamora Auxtin, Zelaieta Edu, Zendoia Josemari eta Zubeldia Koldo .


Bistan dena, bizitzak sortzen dituen hainbat arazorengatik, asko idazle eskas zen, baina deneri pentsamendu bat igorria izan da eta manera berezi batez urrunean bizi direneri : Txekian Ainara Maia, New York-en Elizabeth Mackling, Amsterdam-en, Aitziber Renteria. Familiatu berri-berritueri ere : Iñigo Susperregi, Urtzi Urkizu, Iratxe Arrozpide) , eta beste ezin etorri zitezkeen guzieri.


Aurten oraino indibidualki 100 bat baino gehiago idazleek parte hartu dute olerki bilduman, gehi, beren taldeka sortu olerkiekin, 250 haur eta gaztetxo: Ama Guadalupeko Eskola, Azkaineko Ikastola, Bernat Etxepare lizeoa, Haltsuko’Maurice Harriet’ Eskola , Igantziko Eskola, Iruñeako Sanduzelai Ikastola eta Senpereko Ikastolakoak.




Idazle berrietan aurkitzen dira: Andueza Maddi, Egiguren-Azkune Ekiñe, Epelde Imanol, Iguiñiz Ainhoa, Irazoki Dani, Lopez- Riaño Idoia, Sein Maiana, Setien Gorka, Strubell Xabi, Tobar-Arburu Joseba, Toledo-Saralegi Maite, Zaldua Amaia eta , Iruñeako Sanduzelai Ikastolako haurrak Maite Ramos-en bitartez

Liburuko testuak ahal bezain trinkoak dira, 192 hostoetan ezarriak. Azalean den itxurak nahi du azaldu eguzkiak eta ilargiak, hain miresgarriki elgarrekin egunero eta gauero , guretzat, ezpazioan egiten duten dantzen zirkonboluzioak erakutsi.


Poesiari arnasa eta adieraztasun bat gehiago emateko, ikusentzunezko bat , Hatsaren olerki bustiak deitua, aurkeztua izan zen arratsaldean, eta, hor ziren idazleek olerki bana irakurri zuten.



Erabaki zen datorren urteko liburuaren sar-hitza , pinpilin-pausen suerteak horrela nahi izan zuelako, Antton Kazabon-Amigorrenak idatziko zuela, eta eguna bururatu zen, Berriozarren, Nafarroako herri horretako bibliotekan , apirilaren 23 an arratseko 7etan eginen den olerki irakurketaren hitzordua aipatuz. Liburuaren Nazioarteko Egunaren karietara, Zorroka Euskara taldeak eta Berriozarko udalak nahi dute ere arratsalde hortan , “Hatsaren Poesia 2010”liburua aurkeztu Berriozarko liburutegian.