Tuesday, December 20, 2011

HASIER LARRETXEA, "ATAKAK"


Hasier Larretxea olerkari

"Poesiak kontrako norabidean ibiltzeko askatasuna dauka, hitzak gordin islatzekoa"

Egungo bizitokia Madrilen duen arren, Hasier Larretxeak Baztanen finkatuta dauzka bere sustraiak. Jaioterriko islak argi agertzen dira 'Atakak' bere azken lanean, baina ez hori bakarrik, aurrez aurre begiratzen baitie, bere poesiaren talaiatik, munduko hainbat egoera eta gatazkei

http://m.noticiasdenavarra.com/2011/12/18/ocio-y-cultura/poesiak-kontrako-norabidean-ibiltzeko-askatasuna-dauka-hitzak-gordin-islatzekoa

Sunday, December 11, 2011

ORIOTIK KRESALA


Kresala


IRENTSI EGIN NAU


Iluntasuna nagusitzen ari da
eta nik ezin ezer egin.

Makala, lamaka, kalama, kamala
Tristura, ratutris, turatris, tutrisra
Nekea, akene, neake, keane
Ezina, zinae, naezi, nazie
Negarra, rragane, garrane, rranega

Iluntasuna nagusitu zait.
Irentsi egin nau.

Kamala
Tutrisra
Keane
Nazie
Rranega

Argi izpirik gabe, berriz ere nagusi

Turatris
Naezi
Neake

Ilun dago amaren altzoa
ilun kopeta, kopetilun
Ilun dago nire barrena
eta zuk ezin ezer egin.

Lamaka
Rragane




Irentsita nago.
Abenduak 5, 2011 10:45 AM
Delete


milesker 



"Bihotz-bihotzez ene isiltasuna, ene bihotz sentiberegi hau: erraiteko dudana ez baldin bada isiltasuna baino ederragoa, nago isilik." Eta zu isilduko bazina nor mintzatuko litzateke? Sarri isiltasuna izan daiteke ederrena,bai, baina gaur zure hitzak irakurtzean... berriz ere, barrena borborka jarri zait! Mila esker Ainara!
Muxuak,Orioko Marisa 



Milesker, Marisa...

baina erantzunik ez dudanean ene bihotz minduarentzat... ez dakit zer egin...
baina hala ere zure mezuak bezalakoek aurrera BIZITZEN ETA IDAZTEN segitzeko adorea ematen didate... eskerrik asko... zuri 




Nik ere idatzi nahiko nuke urrutiko lurralde batetik...
Bai, egia da! Bertakoa ezin izaten dugu baloratu, kanpokoa beti hobea da. Eta horrela ez dela esaten duen oro etor dadila nigana eta hitz egingo dugu!
Ni ere Ainararen ondora joango naiz eta elkarrekin bilatuko dugu hainbeste denboran galdurik darabilen “zera” hori.

Abenduak 7, 2011 12:02 PM
Delete


Saturday, December 10, 2011

MAIATZ KALEAN, MAITE RAMOS ETA ALVARO MUNDIÑANO ORIZURUN ETA JOSU JIMENEZ MAIA NAFAR ATENEOAN HILAREN 19AN


MAIATZ 53


Herenegun, Durangoko azokan, Lucien Etxezarreta eta Josu Jimenez Maia MAIATZ argitaletxearen saltokian.

MAIATZ 53 kalean da !!

http://www.eke.org/kultura/literatura/durango_azoka_2011/berritasunak_2011/maiatz_aldizkaria_53

GEREZIEN GARAIKO HAIKUAK

Orobat, Josuren "Gerezien garaiko haikuak" liburua karrikaratu da Durangoko Azokan bertan, nork eta MAIATZ-ek argitaratua, nork bestela?

Eta, iruzkin txiki bat liburu honen argitalpenari dagokionez: Nafarroa Garaiko prentsan ez da ezta aipatu ere egin liburu hau, Nafarroako liburu "guztiak" aipatuak izan badira ere.  Baionan argitaratzen bada, MAIATZ elkartearen eskutik argitaratzen bada, ez da nafarra? Non ote dago Baionarekiko jumelagea? Non dago "euskaldun guztiok nafarrak" garelako esapidea? MAIATZ ez da nafarra? Eta Nafarroan ba al da aldizkari literariorik euskaraz? HATSA ez da nafarra? MAIATZ ez da nafarra? Gu nafarrok ez al gara nafarrak? ASPALDIKUkoak ez omen gara profetak gure lurrean... baina, bost axola, Baionan eta Senperen badugu ostatu, Nafarroako prentsan ez bezala.

Durangoko Azokan eginiko haiku-liburuaren aukezpenaren haritik, hona hemen "Ezkabako talaiatik", Itxaurdik egin duen aipamena.

Blog: Ezkabako talaiatik
Post: Durangoko Azokan, Gerezi Garaiko Haikuak mintzagai
Link: http://itxaurdi.blogspot.com/2011/12/durangoko-azokan-gerezi-garaiko-haikuak.html

ASPALDIKU ELKARTEKO AGERI BATZUK

Josu Jimenez Maia Nafar Ateneoan hitzaldia, hilaren 19an

NAFAR ATENEOAN Hitzaldia euskaraz

HAIKUAK… EUSKARAZ, ZERGATIK EZ?

Euskaraz sortu eta argitaratu diren haikuak poemen gaineko azterketa bat. Juan Kruz Igerabide, ezinbesteko erreferentzia haikuen munduan. François Aillet-en Haiku kaiku izeneko liburua aspaldi atera zen. Azken hilabeteotan, euskarazko hiru haiku-liburu atera dira: mugaz bestaldean, Gerezi Garaiko Haikuak; mugaz alde honetan, Karlos Linazasoro-ren Hamazazpikotan, eta Josetxo Azkona-ren Ni ez naiz Fujin izan; baina lehenago ere, Josetxok aspaldiko Artius hartan eta duela gutxiko Ni arbola eta zu haitza liburuetan ere haikuak argitaratu zituen. Orobat, emakumeek ere haikuak idazten ditzute: Carmen Valois-ek haikuak idatziak ditu. Bestalde, Ibon Uribarrik euskarara ekarriak, Senez aldizkarian agertu ziren duela pare bat urte lau maisu klasikoren haiku zenbaiten itzulpen zoragarria, Baxô-ren, Buson-en, Issa-ren eta Xiki-ren haiku zenbait. Haikuak... euskaraz; zergatik ez?

Josu Jimenez Maia. Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea ofizioz eta idazlea afizioz. Narratiban, ipuinak ditu sarituak eta argitaratuak han-hemenka, besteak beste, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta, iaz, Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, Txalaparta argitaletxearen eskutik.  Olerkigintzan, berriz, Gerezi garaiko haikuak  liburua argitaratu berri du Maiatz-en eskutik; bestalde, Muxugorri antologian parte hartu zuen, baita Hatsa olerki bildumetan eta Luces y sombras, El Coloquio de los perros eta Nafar Ateneoaren Constantes Vitales aldizkarietan ere. Berriozar Irratiko eta Euskalerria Irratiko ohiko kolaboratzailea. Artikuluak ere, ehun baino gehiago ditu argitaratuak. Halaber, Noriko Matsui-ren “How to perform kamishibai” gidaren itzultzailea. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria da egun.

Lekua: Iruñeko Kultura eta Hezkuntza Alorreko Hitzaldi Aretoan (Erraldoien Txokoa)
Ordua: 19:30

http://www.ateneonavarro.es/calendario.php?ano=2011&mes=12&id=549

Maite Ramos eta Alvaro Mundiñano, Aspaldikutarrak, Iruñeko "Orizuru" galerian abendu osoan atzodanik hasita


Aspaldikuko Maite Ramos "Orizuru" galerian bere akuarelak erakusten. Lan hauek Josu Jimenez Maiaren haikuak irudiz iruzkintzeko baliatu ditu Maitek. Bilduma ez dago osorik, hain politak izanik, baten batek akuareletatik bat eraman omen zuen, eskatu gabe, Baionan egin zen erakusketatik. Behor bat zegoen irudian, pottoka Euskal Herrikoa agian, eta erakusketatik alde egin zuen bizitasunez beterik. Oraingo erakusketan gainerako guztiak dituzue ikusgai abendu hotz honetan zehar. Argakian, Maite Ramos Juankar Lpz-Mugartzaren konpainia ezin hobean.

Aspaldikuko Alvaro Mundiñano Gartziandia, Etxarri-Aranazko margolaria, Iruñeko "Orizuru" galerian bere margoak erakusgai jarri ditu: sagarrak, gereziak, Etxarri Aranazko ardoa eta beste irudi hiperrealistak ikusteko aukera izango duzue... denak jateko eta edateko gogoa ematen duen arren, ez dira egiazkoak:

Galdetzen badidazue zertarako margotzen dudan, denbora gelditzeko dela esango nizueke. Denbora harrapatu nahiko nuke, nire eskuetan izan, ihesi doazkit uneak begien bistan eta niregandik hurbil izateko. Margotzearen arrazoia desagertzen ari dena finkatzea izan liteke, galtzen ari den unea berreskuratzea. Lan huekin islatu nahiko nituzke nire oroimenean gordetzen ditudan errealitate zatiak, nire bizitzaren adabaki zaharrak. 


Margotzea, zenbaitetan, zenbait oroitzapen gogora ekartzea da, eta horiei argi pixka bat ematen saiatzea, nahiz eta horietako zati asko gordeta geldituko diren nire arimaren barnean. Bestalde, klasikoak oso kontuan hartzen ditut eta, bereziki, nola jakin izan duten adierazten gure oroitzapen kolektiboaren unerik garrantzitsuenak. 


Hori dela eta, nire lan gehienetan saiatzen naiz osagai sinpleak erabiltzen; sinpleak baina, aldi berean, denboraren hozkadak jasan eta gainditu behar izan dituzten elementuak. Lan hauetan bizigabeen arimaren barnean murgildu nahi dut eta haien sinpletasuna adierazi, beren berezko edertasunean, eta horretarako fondo beltza baliatzen dut haiek irudikatzeko inolako apaindurarik gabe beren izate hutsean.

Saturday, December 3, 2011

HATSA elkartearen ageri bat

Olerki galdera

Aurten ere ,"Hatsaren Poesia", olerki bilduma , oraino 14 garren aldi batez, , aurreratzeko bidean eman nahi ginuke .

Aldi oroz bezala itxaropen haundi batekin pentsatzen dugu , olerkari askoren partehartzeak, ez digula huts egingo .Zuen olerkiekin batera , maiteenik duzuten, idazle baten testo poetiko labur bat , igortzea , ere ,oraikoan, eskatzen dugu,
Badakigu , poesia munduan , ez litaikela mugarik eman behar , baina materialki ezin bestean, olerkien bidaltzeko epe bat finkatu dugu , hau da , Urtarrilaren15 a

(Mezu hau pasa , zuen inguruan diren olerki idazleeri)
N.B : Zuen aurpegiaren argazki berri bat, otoi , behar ginuke, bai eta ere(olerkari berrientzat), jakin, noiz eta nun sortua zareten

**********************************************

BOST AGERI BERRI

***   ***  ***

BRNO HIRITIK XORIÑO KHANTARI BAT, AINARA MAIA

ZORI-ONAK hegan etortzen omen dira joan ondoren, eta hori da ez-ohikoa

eta datozenean

ausart eta indartsu

airatu behar da

lur hotz honetatik

bihotz epelago horietara...

...banoa,

banator...

http://www.gara.net/paperezkoa/20111124/305422/eu/Izan-gaitezen-zoriontsu

GORA GU TA GUTARRAK!
olerkari ameslaria

***   ***   ***

MARISA ARRUABARRENA, ORIOKO ASPALDIKUMEEN AHOTSA

Kaixo kuadrila!!!!!
Egin klik beheko helbidean eta Intza, Olatz eta Julen ikusi.-entzungo dituzue Gipuzkoako Kantu Txapelketan:
GIPUZKOAKO KANTU TXAPELKETAN... BIGARREN!!!!!
Benjondaiela gure gazteei!!!!!!!!!!!!!
http://www.youtube.com/watch?v=kwIYatINKWI&feature=player_embedded

Muxuak. Marisa.

*** *** ***
ASPALDIKUKO NAIARAK BIDALITAKO MEZUA

Opari izugarri eta ederra egin didate eta zurekin konpartitu nahi nuen. Nire lagun baten lagun batek musika jarri dio nire poesia bati. Zehazki, aurten saritu zidaten poesia bati. Letra nire blogean dago:


Muxu handi bat

Naiara

***   ***   ***

MARTA MAITEA AZAROAREN 25ean IRUÑEAN AURKEZTU ZEN

Marta Maitea,
poesia ekitaldia

AUZOLAN liburudenda (Tutera kalean) aurkeztu zen

Miquel Martí i Pol

Marta Maitea poesia liburuaren ekitaldia, aurkezpena eta irakurketa egin zen.

Marta Maitea egilearen eta Joxemari Sestorain itzultzailearen aurkezpena

- Josetxo Azkona, olerki pasarte batzuen irakurketa egin zuen arrakasta handiz, ohi bezala.


***   ***   ***
KEBENKO ELKARTEAREN AGERI BAT


Bi gauzak:

     * Euskara egunerako prestatu dugun egitaraua bidaltzen dizuegu.

     * Amaiur gazteluaren maketa eta historia ezagutu ditzazun irudia eta lerro batzuk zintzilikatu ditugu blogean.

Euskarak batzen gaitu.


Besterik ez. Jaso gure agurra.

Kebenko

Erronkari Ibaxa

HATSA elkartearen ageri bat

OLERKARIAREN EGUNA


« Olerkarien eguna «Martxoaren 31an "Hatsaren poesia " eguna »ren bezperan , 2 garren «Olerkarien eguna” egituratuko da

Egun hortan ,Euskal herri osoan , edo beste edozoin tokitan ere ,

olerki idazle edo olerkizale norberak aukeratu dezake : gune bat, antzoki bat, taberna bat , berdin enparantza bat ,ots, nahi duen gune bat , bakarrik edo beste pertsona batzuekin , maite dituen euskarazko olerki edo testo poetiko zonbaiten aurkezteko ( eta hori, nahi duen modura , irakurriz,..abestuz…., antzeztuz edo abar…)

Lotura bat, Internetez

(http://olerkarieneguna2.blogspot.com/) eta prentsaz, eginen ginuke denon artean , partehartzale norberak , nun eta ze ordutan egitaratuko luken bere aurkezpena, Martxoaren 20 eko, Hatsa elkarteari, jakinaraziz gero

*******************************************

Azken ohar bat:

Durangoko azokan "Hatsaren Poesia " olerki bilduma 2011"

"Maiatz" argitaletxearen gunean aurkitu ditaiteke

Monday, November 7, 2011

Karmele Igartua Sormen Beka Bergarako Eskolaren eskutik, Ione Gorostartzu irabazle


Bergarako IDAZLE ESKOLAko gradu-ondokoaren barruan aurten EUSKARA JATORRIAN izenburupean antolatu dituzten IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIEI Orexan emango diete hasiera, AZAROAREN 12an, Paulo Iztueta gidari dutela.

Hantxe irakurriko ditugu Orixeren hainbat testu eta Ione Gorostartzu eta Idazle Eskolako beste hainbat kidek bere testuen irakurketa burutuko dugu, Orixeren omenez.

Ione Gorostartzu KARMELE IGARTUA SORMEN BEKAren irabazlea izan zen poesia sailean, saiakera sailean irabazi zuen Irene Gil-ekin batera. Zorionak haiei Aspaldikuko lagun guztion partetik.

Mila zorion !!


Wednesday, November 2, 2011

Poema umezurtza guraso baten bila


Adixkide olerkaria

Hona hemen, mezu honen pean, testu bat, Thierry Biscarry-k
duela 2 urte eskuratu zuena.
Honekin, abesti bat egin nahi luke, baina, bere idazlearen izena galdu du. Zurea baldin balitz, Thierry-ri erantzun bat ematea eskatzen dizugu !
 
 

Udazkeneko sua



Udazken sasoineko sua,

burni gori ezpaletan,

ezpataz gorriz zauri,

ingudean urre gorriz,

arratsaren minean

ilargia zilarretan

da ageri


*

Miren Agur Meabe gaur Iruñean


BERTSOAROA 2011

Poema errezitaldia
Azaroak 3, osteguna
Nafarroako Antzerki Eskolako Xake aretoa. 20:00

Bitsa eskuetan

Poeta: Miren Agur Meabe
Musikaria: Ibone Ibazeta

"Bitsa, paradoxa bat. Bitsa, bizitzaren sintesia. Bitsa eskuetan, bizitza bistan. Arrosa kolorekoa al da bizitza? Gerizak ote dira maite ditugun hildakoak? Zapitxo intimoek zer garbitzeko, zer babesteko, zer ezkutatzeko balio dute? Barne-habitata berratontzeko prozesu baten deskribapena, saxofoi-doinuz lagundurik."

Miren Agur Meabe (Lekeitio). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta testuliburugintzan aritu da hainbat urtez. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Birritan jaso du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea eta Urtebete itsasargian nobelengatik, eta baita Espainiako Kritika Saria ere, Azalaren kodea (2000) eta Bitsa eskuetan (2010) poema-bildumengatik.

Ibone Ibazeta (Lekeitio). Ingeles espezialitateko irakaslea eta Psikopedagogian lizentziatua, musikarekin konbinatzen du irakasle-lana. The Soul Stompers eta Lekitto Band taldeetako partaide da.

Carmen Valois saritua izan da aforismo lehiaketan, zorionak !!

Valois 
Oihenart Aforismo I. Lehiaketan finalista gelditu da "Dorotea Hiribarren" izeneko aforismo
oihenart
bildumarekin. Epai-mahaikide izan dira Agustin Arrieta, Juan Kruz Igerabide eta Fito Rodriguez. Azaroaren 25ean izango da Sari-banaketa

Monday, October 24, 2011

Japoniatik Euskal Herrira Haikuen bidez

Atzo Senpereko Amotz Larraldean Aspaldikuko Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos izan ziren Hatsa Elkarteak antolatzen duen "Maite ditugun olerkariak" saioan.
Haikuak gero eta gehiago jorratzen ari dira Euskal Herrian Japoniak eta Japoniako filosofiak guregan pizten duten interesaren adierazle. 
Bildutakoen artean, Agurtzane Anduetza, Luixa Giltzu, Auxtin Zamora eta beste.
Egun zoragarria, sorgin haizeak lagun.

Friday, October 14, 2011

FACEBOOKeko elkarrizketak: aurtengo kongresua noiz?

  • Tere Irastortza
    Irailak 21
    Tere Irastortza
    • Eta aurten nola dira Nafarroako Poesia Kongresuaren kontuak?
  • Juankar LMugartza
    Urriak 10
    Juankar LMugartza
    • Arazoak izaten ari gara kongresua antolatzeko. Lan handia izan dugu aurten eta jende gutxi gauzak prestatzeko. Orain urrian biltzeko asmoa dugu honetaz mintzatzeko, baina ez dakit aurten zerbait funtsezkorik egin ahalko dugunik... gasolina ez ote zaigun bukatzen ari beldur naiz... dena den, pilak oraindik ditugula uste dut eta zerbait halamoduzkoa dugun unean jakinaraziko dizut.

HATSA elkartearen ageri bat


Adixkide olerkaria Agur !

Oroitarazi  nahi dugu:

Hatsa elkartearen "Maite ditugun olerkariak" deitu   ekimenaren  barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez-Maia-olerkariak  ,''Gerezi garaiko haikuak'' liburuan  aukeratu  testoak  erakutsiko dituela eta aurkeztuko , Maite Ramos-Fernandez, bere lagunak,  sortu Haiga -pinturekin batera .

Egitaraua :
Erakusketa iraganen da bakarrik   lau egunez :
Urriaren 22- 23,eta  29-30an  (arratsaldeko 3ak eta 7ak artean) 

 Igandean, 23an:
goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean eginen ginuke.(Hitzordua goizeko 9etan Larraldean ).
1H30 etan  Bazkaria (behar beharrezkoa da izenen emaitea 20eko )
 Arratsaldean 5etan,  Josu  Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza

 .Bestalde, 
hona bi ageri :

1)
, Hasier Larretxeak, bere azken  poesi- liburua "Atakak"deitua,  aurkeztuko du Donostiako  Udal  liburutegiko sotoan, urriaren 17an ,goizeko 12etan
2)Hona hemen lotura bat Hatsaren  azken Olerki bilduman agertu  diren testoen aipu batzuekin ( Ainara Maiak idatziak)
http://www.gara.net/paperezkoa/20111008/295681/eu/Ez-dok-hamairu.


Hauxe da Hasierrek bidali diguna:

Agur, zuri.

Mezu honekin ,  urriaren 17an "Atakak" (Alberdania argitaletxea) poesia liburu aurkeztuko dela jakinarazi nahi dizut, eta aurrerantzean ohiko liburudendetan aurkituko duzula begiratu bat eman nahi badiozu, usaindu, ala norabait jaurti. 
Gauza aunitz egin daitezke liburu batekin.

Donostiako  Udal  liburutegiko sotoan izanen da aurkezpena, goizeko 12etan.

Ongi segi,
Hasier.

Thursday, October 13, 2011

Ainara Maia GARA egunkarian HATSAren poesiaz


2011ko urriaren 8a, larunbata… gaur GARAn poesiaz, maiteminez nauzu hiri honetan, negarrez

2011ko urriaren 08a
GARA > Idatzia > Kultura
POESIA

Ez dok hamairu

p055_f02.jpg
Ainara MAIA


Thursday, September 22, 2011

Aspaldikuko Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos Larraldean



Japoniatik Euskal Herrira

Hatsa elkartearen "Maite ditugun olerkariak" deitu ekimenaren  barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez-Maiak, ''Gerezi garaiko haikuak'' liburuan  aukeratu  testoak  erakutsiko ditu eta aurkeztuko , Maite Ramos-Fernandez, bere lagunak, sortu Haiga -pinturekin batera.

Euskal Herritik Japoniarako bidea ezin da asma zoin den luzea  ! Baina ,  Maite eta Josuren urratsak segituz , bai hauek erabili duten sorkuntza artistikoaren  E=mc² formulari jarraikiz, segida berean , berehala  han gintezke  Fujijama ren bisanbis. Nahiz ez hitz berekin, Haikuek eta Haigek instante guzien trinkotasun uniberzala mundu guzian, segunda guziez, erakusten dute, asmaraziz, Japoniako gerezi loreak  eta zauriak  Euskal Herrikoak bezalakoak direla ! Beraz ametsetazko piaia on ,  erakusketara etorriko diren guziei !

Egitaraua :
Erakusketa iraganen da bakarrik   lau egunez :
Urriaren 22- 23,eta  29-30an  (arratsaldeko 3ak eta 7ak artean)   

 Igandean, 23an:
goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean eginen ginuke. (Hitzordua goizeko 9etan Larraldean).
1H30 etan  Bazkaria (behar beharrezkoa da izenen emaitea 20eko )

Arratsaldean 5etan,  Josu Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza 

Hatsa elkartearentzat,
Auxtin

Hatsaren ageri batzu (Aspaldikumeak aipatuz)



HATSA Elkartetik hiru berri pozgarri ailegatu zaizkigu. Hor dauzkazue denak zerrendatuak. Bertan Aspaldikuko lagunak aipatzen dira: Marisa Arruabarrena, Maite Ramos eta Josu Jimenez Maia... eta Aspaldikume bat, gure etorkizuna: Intza. Benetan bideo ederra !! Benetan olerkari-kantari ezin hobea !!


HATSAREN AGERIA

Egun on Adixkide Olerkaria,

Laburzki hona hemen:

   ageri batzu



1) Imanol Irigoien-en : Txoriak txori erakusketa (Garmendi Txokolategia, Oiartzun): hilaren 1ean ireki da eta 30a arte zabalik egongo da, goiz-arratsaldez (jaiegunak barne). Ordutegia: 7:00etatik 13:00ak arte, eta 16:00etatik 21:00ak arte (jaiegunetan 17:00etan , ordubete beranduago, beraz).

2) Intza,  Marisa Arruabarrena-ren  alaba gaztetxoaren bideoklipa baten erreferentzia  hona hemen :

http://www.youtube.com/watch?v=fe4TtZ_ob4w 

3) "Maite ditugun olerkariak" sailaren barnean  Josu Jimenez eta Maite Ramos-ek , Haiku eta Haiga -haiku irudidunen- erakusketa eta emanaldia proposatzen  daukute  : Senpere Larraldean, urriaren azken astean

 
Estreinaldia larunbat 22an iraganen da arratsaldeko 3etan (egitaraua eta azalpen zehatzagoak laister  bidaliko ditugu)

Tuesday, July 19, 2011

Bizia gure eskuetan, HATSAren eskutik



Agurtzane Anduetzak, bere sorkuntza esperientzia, egunero, jarraikian  derama  Senpereko Amotz Larraldean: asteazkenetik- igandera (ordutegia:16 etatik-20 etara)

Jadanik asko obra aurkeztu  ditu (Ikusi  bere blogean ezarri dituen argazkiak : Agurtzane ) Oraino, nahi duenak  bisitaño bat  egin diezaioke.

Agurtzaneren obrak ospatuko ditugu  erakusketaren azken egunean: Uztailaren 30ean arratsaldeko 6etan. Bihotzez gomitatzen zaitugu! 

Etorri ! Momento atseginkor bat elgarrekin partikatuko dugu !

Tuesday, June 7, 2011

Errezitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan

Igandean poesia errezitaldia izan zen Aspaldikuren eskutik Gaztelu Plazan, Iruñeko Liburu Feriaren azken egunean. 7etatik 8ak arteko tartean aritu ziren, gaztelaniaz, Iosu Calvo, Mercedes Viñuela eta Magdalena Ziriza, besteak beste; euskaraz, berriz, Jokin Irigoien, Leire Alonso eta Josu Jimenez Maia. Ohi bezala, aurkezpen lanetan izan zen Consuelo Allué, Aspaldikuburua.





Eskerrak eman nahi dizkiegu Liburu Feriako lagunei tarte bat gordetzegatik poesiari, hala nola errezitaldian parte hartu zuten guztiei.

Wednesday, June 1, 2011

Gerezi garaiko haikuak Baionako Euskal Museoan

Atzo eta gaur ospatzen ari dira Maiatz-en 27. literatur solasaldiak, Baionan.

Jardunaldien atarikoan erakusketa berezi bat zabaldu zen. Erakusketa hori Gerezi garaiko haikuak izeneko liburutik ateratako irudiekin, haigekin, osatua da, Maite Ramos Fernandezek eginak.

Erakusketaren aurkezpen testuak hala diosku:

Japoniako kulturak ez du inor epel uzten: batzuek gorrotatu egiten dute; beste batzuek, maitatu egiten dugu. Ezinezkoa da, halere, japoniar bihurtzea, baina hain da erakargarria ezen estilo japoniarra hartu eta geurera egokitzen dugu. Horregatik haikuak idazten ditut euskaraz, oinarri-oinarrizko den estrukturari eutsita, estetika klasiko japoniarra saihestu gabe.

Izenbururik eta errimarik gabeko estrofa laburra da haikua. Haiku batean sentsazioak biltzen dira, zazpi bider bost bidez zazpi silabako artefaktu poetiko batean. Hamazazpi silabatako haiku batean ezer ez da sobera, luzamendurik eta estruktura bihurririk onartzen ez duen olerki mota bat. Haiku argi izpi bat bezalakoa da, istant bat olerki txipi batean bildua.

Horren labur izanik, haikuak iradokitzaileak dira, kontatu baino gehiago iradoki egiten baitute. Haikugile ospetsuenak, Baxô-k, zioen bezala “une jakin eta leku batean gertatzen ari dena” da haikua. Naturarekin estuki lotutako poesia da, naturatik edaten duena. Oro har, haiku guztiek kigo bana dute, urtaroari dagokion hitz giltzarria, eta erakusketa honetan, Gerezi garaiko haikuak liburuan bezala, haiku guztiak sailkatuta agertzen dira urtaroen arabera.

Haiku bakoitzaren osagarri, irudi bat, haiga bat, fude -pintzel- eta sumi -tinta- japoniarrez egina. Maite Ramos Fernandezek egindako irudi eder hauetako bakoitza ondoko haikuaren izpiritua islatu nahi du. Irudiak sinpleak behar dira izan, haikuak sinpleak diren gisara, baina esanahiz beterikoak. Orobat, haigek olerkien sentimendua margotu nahi dute.

Amaitzeko, ez ahantzi haiku baten hitzak olerkariak komunikatu nahi duenaren itzala baizik ez dela: hitzak itzal hutsak dira, baina ez hutsalak. Izanez ere, hitz horien atzean atzemanezinaren errealitatea duzu. Izan bitez biak ala biak, haikuak zien haigak, atsegingarri.

Erakusketa ikusgai egonen da ekain osoan Baionako Euskal Museoan


Wednesday, May 25, 2011

Hatsaren Eguna Berriozarren, bigarrenez


Hatsaren Eguna bigarren urtez ospatu zen Berriozarko liburutegian, hilaren 6an.

Poesia emanaldi horretan honako olerkari hauek izan ziren: Auxtin Zamora senpertarra, Josetxo Azkona eta Juankar Lopez-Mugartza irunxemeak, eta Jokin Irigoien, Xabi Lasa eta Josu Jimenez Maia berriozartarrak. Aurkezpen lanetan Pello Uharte Orotz aritu zen, eta, olerkiez landarat, musika pieza ederrak entzuteko parada izan genuen Iñigo Labiano gazte berriozartarraren eskutik.

Bukaeran, Hatsa elkartearen bihotza eta arima den Auxtin Zamorari irudi bat eman zitzaion opari, olerkigintzaren alde egin duen eta egiten duen lan handia eskertzeko.

Eskertzekoa da, era berean, Berriozarko Udalak emandako laguntza eta, esan gabe doa, aldez edo moldez, olerki emanaldi hau egiten lagundu duzuen guztioi mila esker anitz: biba zuek!

Wednesday, May 4, 2011

Maite Toledo eta Jone Telleria 15 egunez Senpere-Larraldean

'Maite ditugun olerkariak' 20 garrena

Maite Toledo eta Jone Telleria-k, 15 egunez Senpere-Larraldean eskaini diguten olerki-marraski erakusketa , ''Hatsa'' elkartekoentzat , berezia eta oroitzekoa izanen da . Lehenik , « Maite ditugun olerkariak » deitu sailaren barnean , 20garren sormenezko urrats bat izan delako eta , bigarrenekorik , hitzak instintoan ,instintoa hitzetan,
Maite eta Jonen elkartzea , paradoxia dirudielako: Maitek ,bere idatziak oso landuak ditu ,eta, Jone, bere deseinuetan ,idazkera automatiko batera heltzen ikusi dugu. Maite ,sakonean sartzen delarik , Jone sakonetik jalgitzen da . Baina nabari da , hala ere, bien iturriko fluidioa , inztinktoaren ura dela. Zerbait , hitzekin ,marraskiekin, urrutitik datorrena eta, beren bitartez, gure artean jaiotzen.
Mila ikuspunduetatik ikusi ditaiteken erakusketa hau , emakumetasuna, filosofia, estetizmoa, zozial arloa, abar eta abar ..,asko preziatu dugu, bereziki  barnean daukalako :  sorkuntzalari autentikoen umiltasuna !

Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora

** :Orain arte parte hartu duten 19 ak dira : Edu Zelaieta, Beñardo Goietxe, Juanma Sarasola, Juan Ramon Makuso, Urtzi Urkizu, Belen Oronoz, Oier Guillan, Idoia Beratarbide, Zigor, Ainara Maia, Itziar Gomez, Peio Jorajuria, JoseMari Zendoia, Carmen Valois, Juankar Mugartza, Juan Manuel Galarraga, Mikel Ibarguren, Idazleen Eskola, Mikelazuloko antzerkilariak

HATSAk "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiaren berri eman

 Iruñean ospatu "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiari buruzko lekukotasuna eman du HATSAko olerkari Auxtin Zamorak olerkarien egunaren blogean.

 

http://olerkarien-eguna1.blogspot.com/

 Iruñeko "Euskalerria Irratia"-n hitz egin zuen Reyes Ilintxeta kazetariaren saioan.


Olerkarien egunaren azken emaitzak eta lehen ereintzak

 "Olerkarien eguna"-ren lehen bultzada aurtengoz, bururatua da, baina jadanik pentsatu dezakegu, datorren urtean ere oraino elgarrekin bide eginen genezakeela.

Hona hemen jadanik "Olerkarien eguna 2"-ren bloge berria:


Sunday, May 1, 2011

Ostiralean, Hatsaren Eguna Berriozarren

Hatsaren Poesia olerki bilduma 2011 liburuaren aurkezpena eta olerki emanaldia Berriozarren.

Ostiral honetan, hilaren 6an, arratsaldeko 7etan aurkeztuko da, liburutegian, Hatsaren poesia aurtengo olerki bilduma. Hatsa elkarteko arduradun Auxtin Zamoraz gain, olerki bilduma honetan parte hartu duten beste olerkari batzuk ere izanen dira olerki emaldian, besteak beste, Berriozarko olerkari zenbait. Musikaz lagundutako emanaldia izanen da. Bigarren urtez jarraian egiten den ekitaldia hau Zorroka Euskara Taldeak antolatu du Berriozarko Udalaren laguntzarekin.

Monday, April 18, 2011

Olerkariaren eguna... oraindik ere !!

ETORRI IRUÑERA... HATSA ELKARTEAREN ESKUTIK !!
Auxtin Zamora eta HATSAren POESIA aldizkarian idazten duten nafar olerkari zenbait

OLERKARIEN
EGUNA

DEIALDI IREKIA = HATSAren izenean Auxtinen gonbidapena luzatzen dizuet zuei guztioi... zuk zerorrek, zure bizpahiru olerki irakurri nahiko bazenitu etorri Iruñera eta irakurtzeko aukera izanen duzu...!! 
HATSA elkarteak proposatzen digu Euskal Herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak, gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen toki bat aukera dezan, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testu poetiko zonbaiten, nahi duen modura, aurkezteko (irakurriz edo musikatuz, abestuz, margotuz edo abar).
Lotura bat denon artean, Italian, Erroman, Stagione Lirica di Operetta gunean, Txekian Brno hirian, Herbehereetako Erresumako Amsterdam hirian, Eskoziako Glasgow hirian, Estatu Batuetako New York-en, Baionan Elkar-ren aretoan eta Etxepare Lizeoan, Parise hiri inguruan, Bidarten zine gelan, Donostian, Zugarramurdin, Senperen Zaldubi ikastolan, Errenterian Mikelazulo Elkartean, Zaldibian, Lartzabalen Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan eta Iruñean, jakina...!! Nola ez !! Euskal Herriko hiri buruzagian ibilbide europar honi bukaera emanen zaio...
Lekua = CIVICAN Auditorioa, PIO XII, 2, etorbidea.
Ordua = Arratsaldeko 7,30 (19:30)
Eguna = Apirilaren 20 * Asteazkena

Bestalde
Berriozarren,
Bibliotekan,
« Hatsaren eguna «  deitu ekimen bat
Maiatzaren 6 ean arratsaldeko 7etan,
antolatua da !
Denok gomitatuak gira !
Etorri !
gure elkarren olerkiak ,
partikatuko ditugu !

Friday, April 15, 2011

Josu Jimenez Maiaren liburuaren aurkezpena Baionan, maiatzaren 31n, Maiatz-en Literatur Solasaldien barruan.

Solasaldiak noiztik, noiz arte:
Noiztik: 2011ko maiatzaren 31a. Noiz arte: 2011ko ekainaren 1a.

Ekitaldiak - Literatura

Tokia: Baiona
Gaia : Literatura Berria

Maiatzaren 31n :

18:00 : Josu Jimenez Maia-ren Haiku eta  Maite Ramos-en marrazki erakusketaren estrenaldia (ondoko igandea arte iraunen duena)
19:00 : Daniela Albizuren obraren aurkezpena (Joseba Aurkenerena)
19:30 : mahai-ingurua "poesia berriaz"
21:00 : ikusgarri bat (Itxaro Borda, Maddi Oihenart, Jeremi)

Ekainaren 1ean :

19:00 : liburu aurkezpena
19:30 : mahai ingurua "narrazio berriaz"
21:00 : ikusgarri bat, "Hango haize" Gabriel Okoundji Congoko poetarekin.

Monday, April 4, 2011

"Hatsa-ren Poesia" olerki bilduman parte hartzen dutenei





Atzo, Senperen egun bat "superra" iragan dugu.

Liburuaren aurkezpena, bazkaria, olerki irakurketak, bideoak, zinez bizi-bizian preziatu ditugu. Gure artean, ere ginituen 'Erlaitz', Olerkari umetxoena (15 hilabete) bai eta Goiurri Unanue-Arruabarrena  olerkari gaztetxoena (17 urte). Dirudi, duela 13 urte hasitako bideak, bere ardatza, oraino geroari buruz, fermuki atxiki nahi duela.

"Maite ditugun olerkariak " saila ere  baikorki doa. Apirilaren 15etik Apirilaren 30a arte, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta pintura erakusketa Larraldean ikusgai izanen ditugu bai eta, Uztaila osoan, Agurtzane Anduetzaneren 'Sorkuntza bizia',  ekimena ere.

Azpimarratu nahi dugu ere, "Hatsaren olerki bustiak" deitu aurtengo  bideoa gure guzien testoekin bai eta David-Osorio-ren argazkiekin osatua dena, nun nahi ikusi ditaikela, edozoin gertakizun kulturaletan. Bideoa  aurkeztu nahi baduzue, sartu harremanetan gurekin.

Bestalde, "Olerkarien eguna" ere, iduritzen zauku arrakastatsuki hasi dela.  Parte hartu dutenen lekukotasunak emanen ditugu emeki-emeki, blog honetan:


"Olerkarien eguna" ez da oraino bururatua !

Lartzabaleko kolegioan, Andoaineko institutoan, Baionako Bernat Etxepare ikastetxean, Senpereko Ikastolan, Igantziko eskolan, olerkari gaztetxoek ospakizun batzu aurkeztu nahi dituzte.

Eta azken ekimena iraganen da: 

IRUÑEAN,
PIO XII Etorbideko CIVICAN Aretoan
Apirilaren 20ean arratseko 7ak eterditan

Etorri, denok !  Nafartar olerkarien gomitari ihardoki dezagun, eta, gure olerkiak trukatuz momento goxo bat iragan dezagun !

Bururatzeko: liburua eskuratu ezin dutenentzat

1) Apirilaren 17an Saran izango gara
2) Apirilaren 20an Iruñean
3) ... eta beste baldintzarik ez bada, liburua  postaz  igorriko dugu ! (zure helbidea  bidali otoi)

               Hatsa elkartearentzat

                                       Auxtin

Thursday, March 31, 2011

Joxemiel Bidadorren omenez egindako ekitaldia Nafarroako prentsan



Joxemielen omenez ekitaldi jendetsua ospatu zen Iruñean iragan asteko ortziralean. Emozioari ezin eutsiz baten batek ezin izan zuen irakurri prestatuta zeukana. Irakurleen artean Jose Angel Irigarai, Iñaki Azkona, Xamar, Patxi Larrion, Josetxo Azkona, Mikel Taberna, Aingeru Epaltza, Inma Errea, Juantxo Urdiroz, Sagrario Aleman, Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda, Bixente Serrano, Fito, Fertxu Izkierdo eta beste. Saioa bi lagunek gidatu zuten, horietako bat Kike Diez de Ultzurrun izan zen, hau ere Euskalerria Irratiko esataria (bide nabarrean... noizko litzentzia irrati honetarako?). Bestalde, Aitor Txarterinak eta Asisko Urmenetak mural polit bat egin zuten elkarlanean, testu honi sarrera ematen dion bera.

http://www.dantzan.com/hemeroteka/joxemiel-bidador-omendua
http://www.noticiasdenavarra.com/2011/03/26/ocio-y-cultura/joxemiel-bidador-omendua

Josu Jimenez Maia, Aspaldikumea, haikuen errege MAIATZ aldizkarian !!


Hauek dira MAIATZ literatur aldizkariak gutxi barru argitaratzeko asmoa dituen liburuak... horien artean Aspaldiku elkartearen harrobiko olerkari Josu Jimenez Maiarena:

-Daniela ALBIZU: Iturri-Aldeko nere leihotik (bere idazlanen bilduma)
-Xabier SOUBELET: Iza ote iza? Olerkiak (Oteiza eta Somaliaren inguruan)
-Odon NOBLIA: Biziaren bidetik. Olerkiak, elebiduna, argazkiekin.
-Eñaut ETXAMENDI 4: Idazlanen bilduma 4 (Maiatz-en agertu elelaburrak)
-Josu Jimenez MAIA, Maite RAMOSen marrazkiekin: Gerezi denborako Haikuak  (Haikuak)

Bestalde, Pierre Mestrot-ren “Saiaren mendekua” nobela beltza zuzentze lanetan dago eta luzaro gabe argitaratzeko asmoa du MAIATZ-ek, baina oraindik itxoin beharko dugu pixka bat... Literatur kontuetan, lasai, presarik ez dago.