Monday, February 28, 2011

HATSA Elkartearen ageri bat

Zuri , adixkide 
bai eta zure lagun olerkari guzieri  !
"Hatsaren Poesia  Olerki Bilduma  2011"
Apirilaren 3 ean
Senpere-Larraldean
 aurkeztua izango  da.
Hamahiru garren  aldi honetan oraino,
momento  goxo baten elgarrekin
partikatzera bihotzez gomitatzen  zaitugu


 
-12etan; Liburuaren aurkezpena
- Ordu batean : Bazkaria (25euro)
- 3etan; -Idazleen  Olerki  irakurketa
5etan 
-----
'Hatsaren  olerki bustiak (2011)" ,  argazki-olerki ikuskizuna , liburuan idatzi  duten guzienen olerki-testo pasarte poetikoenekin ,
eta, David-Osorio-Tijero-ren argazkiekin osatua 
----
« Nire olerki mingotsak « Koldo Zubeldiaren argazki-olerki ikuskizuna
.
Hatsa  elkartearentzat:
Auxtin  Zamora
P.S  Behar beharrezkoa zaigu , bazkarirako,  jakitea , etortzeko
gogorik   badezun  ?
Zonbat  pertsonekin  etorri zintezken ? Erantzuna bidali
Martxoaren 25eko


******************************************************************************
Liburuan parte hartu dutenen idazle eta taldeen izenak , hona hemen :

Agur-Meabe Miren, Aiastui Jon Aintziart Piarres , Albizu Daniela, Andoain-Leitzaran Institutua DBH 4., Anduetza Agurtzane, Anduetza Maddi, Anselmi Luigi, Apaolaza Juan Mari, Arruabarrena Marisa , Artze JosAnton, Azkona-Garcia Jose, Azkune Mendia Iñaki, Azpeitia Mikel , BalentziaT-irapu Joakin, Barroso Ekhi , Basterrika Iñaki, Beratarbide Ainara , Bernat Etxepare Lizeoko TZ1, Bernat Etxepare Lizeoko TZ2, Biscary Thierry, Borda Itxaro , Bordaxar Joane , Casenave-Harrigile Junes, Davant J.Luis, Egiguren-Azkune Ekiñe , Esteban-Ramirez Karmen , Etxamendi Eñaut, Etxezaharreta Lucien, Fernandez Iker , Frutos Usoa, Galarreta Xabier, Garcia Etxandi , Goietxe Beñardo , Gomez Itziar , Gonzalez De Durana Rikardo, Gorrotxategi Aritz , Guillan Oier , Guilzu Luixa , Ibaibarriaga Imanol , Ibarguren Mikel , Ibarluzea Miren , Igantziko Eskola 3 garren zikloa , Igantziko Eskola 2garren zikloa , Igerabide Juan-Kruz , Irastorza Extefana , Irazoki Dani , Irigoien Imanol , Irigoien Jokin , Irigoien Juan Mari , Iturrioz Andoni , Itzaina Xabier , Izkierdo Fertxu , Jimenez Maia Josu, Jorajuria Peio , Kazabon -Amigorrena Antton , Korta-Rekarte Gabriel , Lafond Karlos, Larretxea Hasier , Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa 3 , Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa 5.A- , Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa 5.B-  ,Lizeaga-Tamayo Eukene , Lopez Mugartza-Juankar , Macklin Elizabeth , Maia – Urroz Ainara , Makuso Juan Ramon , Manex Erdozaintzi Kolegiooa , Mendizabal Alex , Monje Aitor , Olaso-Bengoa Aitor , Ormaetxe Hilario , Otamendi Jose Luis , Otxoteko Pello , Renteria Aitziber , Rodriguez Fito , Sainz Urtzi , Salamero Andoni , Sanchez Naiara , Sarasola Asier , Sarasola Juanma, Senpereko Ikastolako 3 garrenekoak , Senpereko Ikastolako 4 eta5 garrenekoak , Solorzano Graxi, Soubelet Xabier , Susperregi Iñigo , Taberna Mikel , Tambourin Marikita , Tijero-Osorio David, Tobar-Arburu Joseba, Toledo-Saralegi Maite, Unanue Arruabarrena Goiuri , Urkizu Urtzi , Valencia Josiane, Valois Carmen, Zabala Juan Luis, Zaldua -Arrillaga Amaia , Zaldua Iker , Zamora Auxtin, Zelaieta Edu, Zendoia Josemari, Zubeldia Iñaki Zubeldia Koldo


Bestalde
"Olerkarien eguna" ospatuko dute:

-Txekian (Brno hirian ): Ainara Maia(Apirilaren 2an)


********************************
- Baionan( Megadendan) : Xabier Soubelet eta Joseba Aurkerenenak, 
abesti eta olerki emanaldi bat emanez (Apirilaren 2an )

******************************************************* 
- Iruñean :(Nafartar olerkari talde batek)
      Apirilaren 20an
Pio XII etorbideko CIVICAN aretoan (19h30)

**************************************
  -Zugaramurdin: Agurtzane Anduetzak( Apirilaren 2an)
« Sorginalde » tailer-gunean

***********************************
- Senperen : Zaldubi Ikastolak( haurren irakurketa batekin )
" " " " " " " " Auxtin Zamora-k  (Apirilaren 2an)
bere bi olerki irakurri eta  aurkeztuko ditu
Urdazuri bazterreko parke publikoan 

********************************************

Errenterian: Mikelazulo elkarteak( Apirilaren 2an)


****************************************** 
Zaldibian  Koldo Zubeldiak bere azken (Apirilaren 2an)
olerki bilduma "Aralar gogoko iturri"
aurkeztuz
Karrerainea Kultur etxean 
Apirilaren 1ean
arratseko 7ak /30 etan

*******************************
« Olerkarien egunea »n , euskaraz idazten duten olerkarien artean , pentsamenduzko lotura bat , egiteko , eskatzen dugu , denok , nunbait , (berdin, gure bizitokian) olerki bat bederen irakurtzea . Nahi badezu, zure ekimena jakinaraziko ginuke , blog honen bitartez :

Thursday, February 24, 2011

Ezari emanak ezak eramaten du


“Ezari emanak ezak eramaten du”. Tere Irastorzaren hitzak dira. Burlatako Kultur Etxean emandako saioan, hainbat eta hainbat kontu interesgarri adierazi zuen olerkari zaldibitarrak.

Hasieratik beretik adierazi zuen poesiak edertasuna bilatu behar duela, “ezari emanak erak eramaten baitu”. Poetak arnasa hartzen eta ematen ikasi behar du. Poema bat idazterakoan, ez da nahikoa norberaren nitasunaren berri ematearekin, eta harago joan behar da, bestearengana, bestearenganako espazioa sortu behar da. Bestela, poesian sentimentalismoan geratzeko arriskua dago eta, Tere-ren hitzetan, ”sentimentalismotik sentimenduetara jauzia dago.”

Irastorzak esan zuen, egun, poema bat gustagarria da baldin eta bi baldintzetakoa betetzen badu:

Lehenengo baldintza: poema gustagarria izanen da, baldin eta lehendabizikoan ulertzen bada
Bigarren baldintza: poema gustagarria izanen da, baldin eta harritzen bagaitu.

Era berean, Oihenart-ek zioena ekarri zuen gogora: poesiak hitz-neurtua izan behar du, hitz bat ere sobera, hitz bat ere falta.

Amaitzeko, zer pentsaturik ematen duen Tere-ren esaldi biribil bat: “Poetak bere irakurleak aukeratzen ditu, aukeratu behar ditu”