Thursday, March 31, 2011

Joxemiel Bidadorren omenez egindako ekitaldia Nafarroako prentsan



Joxemielen omenez ekitaldi jendetsua ospatu zen Iruñean iragan asteko ortziralean. Emozioari ezin eutsiz baten batek ezin izan zuen irakurri prestatuta zeukana. Irakurleen artean Jose Angel Irigarai, Iñaki Azkona, Xamar, Patxi Larrion, Josetxo Azkona, Mikel Taberna, Aingeru Epaltza, Inma Errea, Juantxo Urdiroz, Sagrario Aleman, Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda, Bixente Serrano, Fito, Fertxu Izkierdo eta beste. Saioa bi lagunek gidatu zuten, horietako bat Kike Diez de Ultzurrun izan zen, hau ere Euskalerria Irratiko esataria (bide nabarrean... noizko litzentzia irrati honetarako?). Bestalde, Aitor Txarterinak eta Asisko Urmenetak mural polit bat egin zuten elkarlanean, testu honi sarrera ematen dion bera.

http://www.dantzan.com/hemeroteka/joxemiel-bidador-omendua
http://www.noticiasdenavarra.com/2011/03/26/ocio-y-cultura/joxemiel-bidador-omendua

Josu Jimenez Maia, Aspaldikumea, haikuen errege MAIATZ aldizkarian !!


Hauek dira MAIATZ literatur aldizkariak gutxi barru argitaratzeko asmoa dituen liburuak... horien artean Aspaldiku elkartearen harrobiko olerkari Josu Jimenez Maiarena:

-Daniela ALBIZU: Iturri-Aldeko nere leihotik (bere idazlanen bilduma)
-Xabier SOUBELET: Iza ote iza? Olerkiak (Oteiza eta Somaliaren inguruan)
-Odon NOBLIA: Biziaren bidetik. Olerkiak, elebiduna, argazkiekin.
-Eñaut ETXAMENDI 4: Idazlanen bilduma 4 (Maiatz-en agertu elelaburrak)
-Josu Jimenez MAIA, Maite RAMOSen marrazkiekin: Gerezi denborako Haikuak  (Haikuak)

Bestalde, Pierre Mestrot-ren “Saiaren mendekua” nobela beltza zuzentze lanetan dago eta luzaro gabe argitaratzeko asmoa du MAIATZ-ek, baina oraindik itxoin beharko dugu pixka bat... Literatur kontuetan, lasai, presarik ez dago.

Xoriño Khantariaren olerki bat, Ainara Maia, Txekiatik

Kaixo,
zer moduz?

asteburuan, larunbata 2, Brno hirian eguerditik aitzina, ainara batek hegaldatuko ditu euskal hitz poetikoak aire txekiarrean...

asteburu poetiko on
ainara



KANTA POP ALAI BAT UDABERRI HONETAN
poema bat bizitzari, bideari,
helburuei, zorionari, maitasunari, amodioari,
adiskidetasunari, maitasun inkondizionalari,
aurkitutako maitasun galduari
...edo galdutako maitasun gaindituari,
itzuliko denari
enarak ekainero bezala,
haratago, infinitora, utopiara, eramango nauenari
indarberriturik utziko nauen maitasunari
eta sekula ere gehiago sufriaraziko edo negareginaraziko ez nauenari
maitemina izan gabe
kanta pop alai bat zuretzat
isilik
adiskidetzean geratzen den zoriona
kolpean maitasunezko tristura eta mina kitatzean
neska mutilarekin bat
mutila neskaren barnean.
Kanta alai bat zuri
olerki tristeak jasan dizkidazunari irribarre lotsati bat
kukuxumuxu bat zuri
kukuxu bat bezain zoriontsu izan zaitezen!
STASTNY JAKO BLEHA


Una canción alegre pop de esta primavera
un poema a la vida, al camino,
a las metas, a la felicidad, al amor, al amor,
a la amistad, al amor incondicional,
al amor perdido encontrado
al amor recuperado o superado,
a quien volvera
como las golondrinas cada junio,
a quien me llevara más allá del infinito, a la utopia,
al amor que me dejara renovada
y a quien no me hara llorar o sufrir mas
sin dolor de amor.
Una canción pop alegre para ti
en silencio
la felicidad que quedara al reconciliarnos
al quitarnos de encima de golpe la tristeza y dolor del amor.
La chica con el chico
el chico en la chica.
Una canción alegre para ti
una timida sonrisa a quíen ha soportado poemas tristes
KUKUXUMUXU  para ti
para que seas tan feliz como un KUKUXU (PULGA)!

Une chanson pop gaie de ce printemps
un poème à la vie, au chemin,
aux objectifs, au bonheur,
à l’amour, à l'amour,
à l’amitié, à l'amour inconditionel,
à l'amour perdu trouvé
à l’amour perdu ou dépassé,
à l’amour qui reviendra
comme les hirondelles chaque juin,
à ‘amour qui m’amenera au-delà de l'infini, à l’utopie, à l’amour qui me renouvelé et qui ne me fera plus soufrir ou pleurer sans peine d’amour.
sans amour
une chanson pop joyeuse pour toi
silenceuse
le bonheur qui restera après la reconciliation et d’un coup s’irons  la douleur et la tristesse de l’amour.
La fille avec le garçon, le garçon dans l'intérieur de la fille.
Une chanson gaie pour toi
une sourire timide à qui a supporté poèmes tristes
KUKUXUMUXU por toi
pour que tu soi aussi heureux comme un KUKUXU (POUCE)!

Saturday, March 26, 2011

Joxemiel Bidador: lagun bitxia, harribitxi bat

Xelebrea, gure Joxemiel zena. Bitxia eta bizia, harribitxi bat. Honezkero, ni baino jaioagoak diren beste batzuek idatzi dute Joxemiel Bidadorrez, eta zaila da oso ezer berririk asmatzen. Joxemielen buruko isuriaren berri izan nuelarik, maldizioka hasi nintzela badaki batek baino gehiagok. Astebete igaro eta gero, Artikako omenaldi hunkigarria eta gero, olerki bat idazten saiatu nintzen; alferrik, baina!


Toko-k, duela hirurehun urte jaiotako poeta japoniar batek, gaztigatu zigun:


Heriotz-olerkiak,

engainagarriak:

heriotza heriotza da.


Baina aste batzuen buruan, errekasto baten ondotik pasieran nenbilelarik, Joxemiel etorri zitzaidan gogora, eta hamazazpi silabako olerki txiki bat, haiku bat, zirriborratu nuen paper mutur batean.


Urak dakarkit

lagun hila gogora:

Errekan, bizi.


Joxemiel Bidador gure gogoaren errekan, bizi-bizia.

Thursday, March 17, 2011

Bidador gogoan, Iruñean, martxoaren 25ean



Heldu den astean, ezin utzizko ekitaldi bat dugu Iruñean: Bidadorren liburuaren jendaurreko aurkezpena. Mesedez, etorri. Olerkiak, olerkariak eta olerkigintza maite ditugun guztiok hantxe izanen gara Joxemielek egindako deiari erantzunez.

Jakizue Iruñeko Planetarioan izanen dela, heldu den astean, martxoaren 25ean, ortziralarekin.

HUTSEANIKO HAZKURRIA

Ikerle on eta olerkari ezin hobeago baten hitzak dituzue hauek.


Wednesday, March 16, 2011

Baziren, badira, izanen dira



"Nafarroako liburuzainak batzen dituen Asnabi-k TK bere aldizkariko azken zenbakia argitaratu berri du. Lan honetan, euskal letren Nafarroako egoeraz galdetu diete hainbat idazleri, erradiografia arras interesgarria osatuz." 

Diario de Noticias, Iruñea (Nafarroa).

Olerkarien eguna, Iruñean, CIVICAN aretoan



HATSAk Iruñean, Euskal Herriko hiri buruzagian, antolatuko duen irakurraldia Pio XII etorbideko Civican aretoan izanen da, apirilaren 20an, arratsaldeko 19:30ean.

HATSAk gonbitea luzatzen dizu zure olerkiak ekartzeko eta irakurtzeko askatasun osoz Liburuaren Eguna ospatzeko gurekin batera.

Oharra: Olerkariaren egunaren orrian Kondestablearen Jauregian izanen dela esaten da, baina, finean, lekua aldatu behar izan dugu, jauregia aldez aurretik hartuta zegoelako. Barka eragozpenak.

http://olerkarien-eguna1.blogspot.com/