Aspaldiku sortu zelarik erdal poetekin loturak egin nahi genituen, inork ere ez zezala "Nafar Poesia" markaz jabe egin, nafar poesiaren barruan euskaldunok ere bageundela uste baikenuen... baina, agian, Auxtinek dioen bezala, ez dugu horrenbestez poesiaz kezkatu behar euskaldunok, eta ardura gehiago erakutsi behar dugu olerkigintzaz. Izan ere, gu ez gara poetak, ez dugu poetak izan nahi, ezta nafar poetak ere... erdaldunek ez baikaituzte ere poetatzat hartzen, ezta nafar poetatzat ere... eta guri bost axola !! Gu ez gara poetak, olerkariak baizik !! Gora Nafar Olerkigintza !! Pikutara poesia !!
Aspaldikuren berri txarra, berri ona izan daiteke euskararako eta euskal olerkigintzarako. Aspaldiku hil da, gora Aspaldiku !!
Euskaldunik gabeko nafar poesia berria erreynu zaharrean, eta honela zaharra izaten jarraituko du per saecula saeculorum amen