Friday, March 30, 2012

Sakanako eta Erronkariko lagunen ekimenak euskararen alde

Gurea olerkigintzaren aldeko bloga den arren... ezin da ukatu benetako poesia jendeak egunero bere ekintzekin egiten duena dela. Zertarako euskal poesia, euskal hiztunik ez badago ??

Sakanan eta Erronkarin Guaixe aldizkarikoak, Beleixe irratikoak eta Kebenko elkartekoak euskararen aldeko beren lana egunero-egunero egiten ari dira... batere laguntzarik gabe... Guaixe eta Beleixeren egoera izugarria da, benetan kezkagarria, galerak galeren gainean, Nafar Gobernuak bere laguntzak ukatzen ditu eta estutu eta estutu egiten du itotzeraino... honek zer nolako errima du?? zer nolako kopla da hau?? metaforarik gabeko herri batean bizi gara... ezjakintasuna da nagusi... geneukan apurra bera ere kendu nahi digutela.

Sakanakoekin zure elkartasuna adierazi nahi baduzu, irakurri ondoko esteka hau:

http://2000esker.blogspot.com.es/

Erronkariko euskaltzaleekin bat egin nahi baduzu, Euskal Herri osoan euskararen olerkia zabal dadin, irakurri Kenbenko esteka hau:

http://uskaraeguna2010.blogspot.com.es/

Ez da hilen, ez da hilen
Erronkarin uskara...

Ezta Sakanan, ezta EH-n ere !!

Wednesday, March 28, 2012

Monday, March 26, 2012

Sakanako GUAIXE aldizkaria eta BELEIXE euskal irratia desagertzeko arriskuan

HATSA elkartearen oharra "Olerkarien eguna" dela eta

***  Ohar garrantzitsua:                  
  ''Olerkarien eguna''  ezin  bada 
Otsailaren 31 an ospatu ,
baina bai beste nahi den egun batez, 
ez da arazorik izango: 
finkatutako  egun desberdinaren data,
"Olerkarien eguna"ren barnean
kontutan hartua litzateke

Olerkarien egunean parte hartzera deitzen du HATSA Elkarteak

Adixkide olerkaria ,
.
Batzuek ,beren izena emana dute ''Hatsaren Poesia '' egunaren barnean  parte hartzeko ,
besteak ,ezin dira lgandean  gurekin izan .Eta hori, ulertzen dugu sakonetik: nor berak daki  bere bizian ,momento guziez, zer diren  bere  egin beharrak.
Baina ,sentitzen dugu  : zuek ere,  Igandeko Larraldeko ekitaldian , denon  barneko  pentsamenduetan  izanen zaretela  .
 Hala ere  nahi ginuke  sentimental lotura bat gehiago egin  gu guzion artean .
Larraldera etorri ahal ez litezkeneri ,  ' 'Olerkarien egunean "  parte hartzea   eskatzen diegu .Ikusi http://olerkarieneguna2.blogspot.fr/
Xinplea da, aski da ,zer eta nun  eginen duzun ,( demagun,  olerki baten irakurketa)   Hatsa-ri jakinaraztea !
 Eta irakurketarik edo parte hartzerik  egin ez bazenuke,    bederen, ''Olerkarien eguna'ren karietara bilduko diren guziekin ,
eskatzen  dizugu, pentsamendu-lotura  baten  ukaitea   !

Hatsa elkartea

Thursday, March 22, 2012

BIDANKOZETIK USKARAREN EGUNERAKO DEIA

KEBENKO Elkarteko lagunek gonbidapena luzatu digute guztioi Bidankozera hurbiltzeko... Izan ere, Uskararen Eguna gero eta hurbilago dagoenez motorrak hasteko garaia da...!!

HATSAREN POESIAREN EGUNA ATEAN DA

Oroitarazten dizugu,:

 1)  'Hatsaren Poesia' egunean noiz nahi  etorri zaitezkela baina  bazkaldu nahi baduzu, izenenaren emaitea  24eko
beharrezkoa  zaigula

 2) ''Olerkarien eguna "  ospatu nahi dugu  idekidura zabal batekin.
baina momentoz, ez dugu oiartzun haundirik???
Udaberriko artzak ,dirudi , aurten ,iartzatze nekea daukala . Baina   hala ere espero dugu kimu- muskilak  usnaturik , noizbait , gure alimalea animatuko dela !   

 Nola egin  ? Jakiteko ,hona hemen   aurtengo  eta iazko blogeen  helbideak .
http://olerkarieneguna2.blogspot.com/
http://olerkarieneguna1.blogspot.com/

bestenaz idatzi diezagukezu helbide honetara:
( hatsaelkartea@aol.com)

Saturday, March 10, 2012

Brecht - Aresti Larralden

Hatsa elkartearen laguntzarekin, Poeta hautatuak - Ausgewählte Gedichte liburua aurkeztu zen atzo Larralden. Bertoldt Brecht eta Gabriel Arestiren hainbat poema alemanez zein euskaraz biltzen duen liburua aurkezteaz gain, errezitaldia ere eskaini zen EuskAlema elkartekoen eskutik.



Arratsalde berezi eta aberatsa izan zen atzokoa, zinez! 


Monday, March 5, 2012

Maite ditugun olerkariak saileko beste ekitaldi berri bat "EuskAlema"



Adixkide olerkaria,

"Maite ditugun olerkariak "sailaren barnean, Martxoaren 9an  ''EuskAlema'' elkartea  gomitatzen dugu. Hona hemen,beren mintegi bateko  argazki batekin, elkarteak bidaltzen digun ageri bat


-"" Gabriel Aresti eta Bertolt Brechten olerkiak, euskaraz eta alemanez:""
l

Euskalemak argitaratu berri duen olerki bildumatxoaren berri eman nahi genizueke, Senpereko Larralde Etxean, martxoaren 9an, 17.30etan egingo dugun aurkezpenaren bitartez. Bertan, olerki batzuk irakurriko ditugu, liburutik hautatuak. 
Liburuan, bi olerkari garaikide handi eta garrantzitsuok jarri ditugu elkarren ondoan. Brechten zenbait olerki lehengo aldiz izan dira euskaratuak, Arestiren gehienak alemaneratu gabe zeudelarik. Brechten itzulpen "historiko" batzuk, hainbat euskal musikarik erabili dutenak esaterako, frantsesetik edo gaztelaniatik eginak ziren: horiek ere, aztertu eta argitaratu ditugu liburu honetan
Euskalema Elkartea, euskararen eta alemanaren arteko harremanak sustatzeko sortu zen duela lau bat urte, betiere harreman zuzenak bultzatu nahian, ez frantsesa edo gazteleraren bidezkoak. Harremanotan, hizkuntz harremanez eta itzulpengintzaz gain, kultur arlo desberdinetako ekimenak batu ditugu. Helburuok lortzeko, mintegiak, itzulpen-lantegiak, hitzaldiak, jardunaldiak, irakurraldiak, etab. antolatu ditugu orain arte, aipatu argitalpen hau gure azken lana izanik. Gure kideen artean, euskaraz dakiten aleman hiztunak ditugu, edota alemanez dakiten Euskal Herrikoak. Batzuk Euskal Herrian bizi gara, beste batzuk berriz atzerrian.