Tuesday, July 16, 2013

HATSA ELKARTEA 1813 URTEKO OSPAKIZUNEN AURREAN

 
Noizbait idatzi izan dut....

Duela 200 urte , Napoleonek, Espanian egin gerla ren porrotaren ondorioak eta malurrak, gure eskualdeko eremu eta jendeek behar izan zituzten lazgarriki jasan .Garai honetan, eskuin eta ezker, bai liburu, bai erakusketa bai oroitzarreak antolatuz , nahi da jendeari,zehazki erakutsi ,nola, denbora haietako gertakizunak iragan ziren .Ber-oroitzapenaretze lan hoiekin, diote, betiko pitokeriak etorkizunean ez daitezen errepikatu, ezagutzen ez dugun historia behar dugula jakin , beste arrazoin mila ere baliezke, gehienetan ekonomikoak eta politikoak, bainan , hauk buru gibeletan daude ,ez dira garbiki azaltzen.
Orain arte ikusi ditudan argitalpenetan , ez dut kasik **nehon ikusi biktima baten gizakitasunezko elhe bat ,ez soldadoen gandik ,ez eta , gerla jasan dutenen gandik ere .Alta , denak gizakiak ziren.. Soldadoak ez ziren bakarrik armada baten automatoak ,denek familia bat bazuten,.pentsatzen dut ere ,nehork, bere burua hilik, gerlan ,ikusi ez zuela nahi izanen .Nun dira ere biktima zibilen orroak, negarrak, lastimak . Nun dira pekatu dituztenen lekukotasun publikoak. Zoin liburutan  ???
Gerlak dituen ''collateral'' aldameneko desmasiak ,nahi ala ez ,norbaitek jasan ditu, eta ,hori, nehun ez da kasik agertzen. Armadako ekintzak xeheki baino xehekiago maletak betetako dokumentuetan badira, baina , bere etxea soldaduek erre zionaren nigarrak, nun dira , nork esplikatu du, zer jasan izan zuen. Bere izena, menturaz agertuko da zerrenda batean, baina...bere penak ,bere desesperazioa...nun..?
Diru mila emanen da, duela 200 urte gertatu gerla ren « scenario''flon flon''eta itxurakerientzat, Hollywood-eko zinema-studiotan ikusten diren ber-eraikitze modukoak. Ez dakit horiek nun duten egiazko sentimena, ikusgarri baten gisa ,ederra naski, baina neretzat, komedia hutsa ! Jende batzuek , naski, lehengo jauntzi eta mozorroekin , haurrak bezala, gerla fiktibo baten egitea ,maite lukete .Ahantzten dute, zinez odolez hustu direnek, ez zuketela segur preziatuko beren ziminokeria .
Maizetan , gerla egiten dutenek ez dute bizi izan dutenen izigarrikerietaz mintzatu nahi eta beste batzuek,bereziki gerla egin ez dutenek, kirurgian bezala , gerlaren ekintzen izpi guziak ,zehazki, gorpu hil baten barnean bezala , ikertzen dituzte . Batzuek ahantzi ,eta, besteeek sobera oroitu ! Baina maluruski,denek, iduritzen zait ez dutela gerlari, apologia bat baizik egiten .Mendez mende guduak milaka egin dira,milaka ere liburuak, haukien zehazteko, eta aldi oroz, armak ez dira ixildu, alderantziz, gero eta gehiago gehitu eta ''sofistikatu''.Garai honetan , duela 200 urte bezala gerla dago nun nahi .Dago ere gerla ekonomiko bat , nun biktimak ixilean erortzen diren euliak bezala . Gerletan ematen diren diru eta indarrek, miletan miseria gaindituko lukete. Erraten da , 2 tanken prezioarekin Frantziako urteko miseria ezabatu litaikela. Gerletaz ixilik egon edo sobera eletsu izan , 1813 ko ospakizunen bazterretik , nahiko nuke utopikoa izan, atzoko gerlak ahanzteko eta biharkoak ez ikusteko, zoin errex litaiken, egunetik biharrerat armak egitetik mundu osoa gelditzen balitz !Xixe!
Auxtin Zamora

** salbu Pertsu batzu Bidarteko Mattin laborariak idatziak








Un jour j'ai dû écrire...

Il y a deux cent ans, suite aux conséquences de la défaite des armées de Napoléon en Espagne, nos anciens , des deux côtés des Pyrénées ,durent subir bien des malheurs .
En ce moment ,un peu partout, on veut relater et faire connaître en détail le déroulement et les pourquoi des événements tragiques d'alors, en éditant des livres, en faisant des expositions, en érigeant des mémoriaux, qui font souvent prétendre, que le fait de rappeler les ignominies du passé à la mémoire des gens, les empêcherait de les renouveler dans le futur. On pourrait aussi sans doute supposer , qu'il y a encore, bien d'autres prétextes,.. mettons ...économiques ou politiques , mais ceux-la se trouvent à l'intérieur des têtes , cachés dans des arrières -pensées ,donc, non divulgués...
Parmi toutes les publications qui traitent le sujet, jusqu'à présent, je n'ai pratiquement pas vu **d'évocation humanitaire des victimes, ni, d'ailleurs, des soldats eux-mêmes. Pourtant, que je sache , c'étaient tous des êtres humains . Les soldats n'étaient pas seulement des automates des armées, ils avaient tous une famille, et je pense aussi qu'aucun d'entre eux ,n'aurait voulu se voir gisant sur le champ de bataille. Où se trouvent les hurlements , les pleurs, les peines des victimes civils .. ou se trouvent leurs témoignages ...dans quels livres ??
Les dommages collatéraux de la guerre , qu'on le veuille ou non ,des milliers de personnes les endurent, mais peu les explicitent. Les rapports détaillés des actions des armées remplissent des malles et des malles dans les centres d'archives nationaux, par contre, qui dira ce qu'a enduré, celui qui a vu sa maison brûlée par les soldats. Son nom apparaîtra peut-être dans une liste, mais son désespoir ???
On va dépenser des milles et des milles pour ériger des scenarii avec flon flon dignes des studios d'Hollywood afin de faire des reconstitutions de batailles que personne n'a connues. Beaux spectacles , pour sûre, mais vide de vrais sentiments, ce me semble . Certains s'amuseraient comme des enfants à faire la guerre , déguisés en soldats plus vrais que nature , n'oublieraient-ils pas , de se demander si, celui qui, dans un champ de bataille ,se voyait réellement se vider de son sang, aurait pu, autant qu'eux mêmes , apprécier leur pantomime !
Souvent ceux qui ont fait la guerre , ne veulent pas parler des atrocités qu'ils ont vécu , et, d'autres ,et parmi eux, surtout ceux qui sont restés à l'abri de leur état major, se complaisent à disséquer les moindres détails des faits et gestes martiaux passés, comme un médecin légiste
disséquerait les moindres recoins d'un cadavre.
Certains veulent tout oublier et les autres trop mémoriser . Malheureusement il me semble que tous, sont des apologistes de la guerre. De siècle en siècle, des milliers de guerres se sont déroulées, mais aussi des milliers de livres ont été écrits pour remplir et déborder les bibliothèques du monde entier ,et chaque fois, guerre après guerre, malgré les livres, les films, ou autres évocations , les armes se multiplient et se sophistiquent. En ce moment-même, comme il y a 200 ans ,les guerres réelles ou larvées existent par dizaine de par le monde, il serait impossible de toutes les citer. Nous entoure aussi ,une guerre économique qui fait que ses victimes tombent comme des mouches ,et , pourtant tout l'argent et l'énergie qu'on place dans les armes pourrait de loin enrayer la misère noire qu'ils subissent . Il se dit que l'équivalent du prix de revient de deux tanks couvriraient les besoins immédiats des nécessiteux français pendant un an .
Beaucoup de personnes se taisent et d'autres sont très prolixes, et si , par de-là les commémorations des batailles de 1813,et de toutes les autres , les hommes devenaient utopistes!!!! . Il serait si facile de décréter du jour au lendemain ,qu'il faut arrêter de fabriquer des armes !!!Aussitôt dit , aussitôt fait!!!Chiche !!!!
Auxtin Zamora
** sauf quelques pertsus en basque que Mattin,un laboureur de Bidart avait écrit en pleurant !

Wednesday, May 15, 2013

Tuesday, May 14, 2013

Olerkarien eguna HATSAren eskutik

Olerkarien eguna 2013

http://olerkarieneguna3.blogspot.com.es/



AURREKO(2011 eta 2012)  OLERKI 


EGUNEN ARGAZKIAK ETA AGERIAK  


GUNE HONETAN DIRA:
HTTP://OLERKARIEN-EGUNA1.BLOGSPOT.FR/ 
HTTP://OLERKARIENEGUNA2.BLOGSPOT.FR/ 
Informazioak ukaiteko,

Izenen gainean klik bat egin behar da,

eta, berriz Blogera itzultzeko,

 gain gainean den  

 ezkerreko gezi ttikiaren barnean,

beste klik bat sakatu

Wednesday, May 8, 2013

HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN, MAIATZAREN 14AN


Tere Irastortza euskaraz eta euskal poesiaz New Yorken




http://www.etxepareinstitutua.net/wp-content/uploads/2013/05/tere2-new-yorken-400x289.jpg

http://www.etxepareinstitutua.net/2013/05/tere-irastortza-euskaraz-eta-euskal-poesiaz-new-yorken/

EIEren AGERI BAT / Euskal Idazleen Elkartea - LITERAKTUM

LITERAKTUM

Iazkoan bezala aurtengoan ere EIE Donostiako Literaktum festibalaren laguntzaile denez, hemen duzu horri buruzko informazioa. 



Hementxe duzue euskarazko ekitaldien laburpena:
  • Maiatzaren 9an 19:30ean, Tomasene kultur etxean: ELKARTASUN BASATIA poesia errezitaldia, Oier Guillan eta Metrokoadroka kolektiboko hainbat kideren eskutik.
  • Maiatzaren 10ean 20:00etan, Koldo Mitxelena kulturunean: OGELLA LINE, Itxaro Borda Quartet-en eskutik.
  • Maiatzaren 11an 12:00etan, hirian zehar: 'Ibilbide literarioa hirian zehar: TXILLARDEGIREN EGUNKARI EZKUTUA'. Gidatzailea: Fito Rodriguez (partez hartuz gero, joan aurretik izena eman behar da).
  • Maiatzaren 15ean 19:30ean, San Jeronimo kaleko aretoan: Miren Agur Meaberekin KRISTALEZKO BEGI BAT lan berriaren inguruko solasaldia egingo dute. Uxue Alberdik gidatuko du saioa.

    Maiatzaren 18an 14:00etan picnica, 18:00etan errezitaldia: 'Poesia Urumea bazterrean' ekitaldian hainbat poeten berbak entzun ahal izango dira, tartean Antonio Casado da Rocharenak.

HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN




Gonbidapena



Agur t'erdi:
Hatsaren Eguna laugarrenez eginen dugu Berriozarren. Poesia emanaldia hilaren 14an, 7,30etan eginen dugu liburutegian. Urtero bezala, Hatsakide guztiei irekia da, baina errezitaldian parte hartu nahi duizuenoi biziki eskertuko nizueke gutxienez hamar minutu lehenago agertzea. Zain izanen gaituzue.

Atxikirik doakizue afixa, nahi izanen gero lagun dezazuen ekimen honen berri zabaltzen. Erran gabe doa, mila esker anitz aldez aurretik


Izan ontsa eta ez adiorik!

4. HATSAREN EGUNA MAIATZAREN 14EAN

Olerkari laguna,

Olerkarien  ekintza batzuen  aztarnak,
blogean aurki ditaizke
 --Zornotza Amorrebieta 'Larrea' eskolako olerkari gazteeen irakurketa
--Senpereko ikastolak haurren ikuskizuna
--Maite Toledo-ren liburu aurkezpena,
--''Maiatz'' en Solasaldiak  eta abar....
 Nahi dizugu ere oroitarazi :
 '' 4 garren Hatsaren eguna''
   Maiatzaren 14ean 
 arratseko 7ak eterditan
 Berriozarreko liburutegian
     iraganen dela 
( Zorroka-ren  Iragarkia, blogean ikusi)
 Beste urtetan bezala, gomita 
olerkizale guzioi idekia da.
Helburua :
zonbait olerkien irakurtzea,eta, 
momento  goxo bat elkarrekin iragaitea 
Zalantzarik gabe, etorri  !

Tuesday, February 5, 2013

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Adixkide olerkaria,
hona hemen, gutun bat , Hatsa elkarteari,
eta,beraz gu denoi  idatzia.
Gure goraipatzea , euskal olerkizale gizartearen  goraipatzea da, 
zeren,inguramak ematen digun  arnas bizia, baitugu, denok, irensten.  
Elkar hezi ikastetxeak,  ere, hori ulertu du, 
 Euskararen erabilerarentzat ukan duen saria, 
gizarteari zor diola pentsatu  baitu.
Orduan onartzen badugu ohorezko ageri  hori
ez da harrotasunez baina bai ,erakusteko, 
gu, olerkariak , mundu honetako errezebitzale-aktoreak ere  garela
Hatsa elkartea 

ELKAR HEZI IKASTETXEA

Otsailaren zortzian, ostiralean, Oñatiko Santa Ana Antzokian, 19:00etan egingo den ekitaldia ELKAR HEZI IKASTETXEAk  komunitateari hala nola herriari erakutsi nahi dion esker oneko oparia izan nahi du. Ikastetxeak, aspaldi, bestelako jardunetan euskal kulturaren suspertze eta sustatze lanetan aritu den bezala, oraingoan ere berori modu berezi batez egitea bururatu zaio, herrigintzan arituz, ikasleak ekitaldi erreal baten kudeatzaile eta eragile zuzenak izanez. Ekitaldi hau aurrera eramateko ikasleak talde desberdinetan antolatu dira: protokoloa, sormen-artistikoa, komunikabideak, diru-finantziazioa, argazkiak-bideoa, aurkezleen taldea. Hala Euskal Herrian ezagun diren aspaldiko eragileekin arituko dira mahainguru bat antolatuz. Bertaratuko diren eragileak: Peio Ospital-Pantxoa eta Peio bikotekoa-, Jon Maia, bertsolaria, eta  Alex Sardui, Gatibu taldeko kantaria, izango dira. Hiru eragile orpoz orpo, buruz buru ikasleekin esku hartze zuzenean. Era berean, ELKAR HEZI IKASTETXEAk euskaran hala nola poesiaren bidez sentiberatasuna bultzatu duen HATSA ELKARTEAri  "EUSKERIA IXUKETAN saria" emango dio. Ekitaldian bestelako bost eragile ere sarituko dituzte.

Gonbidatuak zaudete guztiok ekitaldira.