Tuesday, February 5, 2013

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT

Adixkide olerkaria,
hona hemen, gutun bat , Hatsa elkarteari,
eta,beraz gu denoi  idatzia.
Gure goraipatzea , euskal olerkizale gizartearen  goraipatzea da, 
zeren,inguramak ematen digun  arnas bizia, baitugu, denok, irensten.  
Elkar hezi ikastetxeak,  ere, hori ulertu du, 
 Euskararen erabilerarentzat ukan duen saria, 
gizarteari zor diola pentsatu  baitu.
Orduan onartzen badugu ohorezko ageri  hori
ez da harrotasunez baina bai ,erakusteko, 
gu, olerkariak , mundu honetako errezebitzale-aktoreak ere  garela
Hatsa elkartea 

ELKAR HEZI IKASTETXEA

Otsailaren zortzian, ostiralean, OƱatiko Santa Ana Antzokian, 19:00etan egingo den ekitaldia ELKAR HEZI IKASTETXEAk  komunitateari hala nola herriari erakutsi nahi dion esker oneko oparia izan nahi du. Ikastetxeak, aspaldi, bestelako jardunetan euskal kulturaren suspertze eta sustatze lanetan aritu den bezala, oraingoan ere berori modu berezi batez egitea bururatu zaio, herrigintzan arituz, ikasleak ekitaldi erreal baten kudeatzaile eta eragile zuzenak izanez. Ekitaldi hau aurrera eramateko ikasleak talde desberdinetan antolatu dira: protokoloa, sormen-artistikoa, komunikabideak, diru-finantziazioa, argazkiak-bideoa, aurkezleen taldea. Hala Euskal Herrian ezagun diren aspaldiko eragileekin arituko dira mahainguru bat antolatuz. Bertaratuko diren eragileak: Peio Ospital-Pantxoa eta Peio bikotekoa-, Jon Maia, bertsolaria, eta  Alex Sardui, Gatibu taldeko kantaria, izango dira. Hiru eragile orpoz orpo, buruz buru ikasleekin esku hartze zuzenean. Era berean, ELKAR HEZI IKASTETXEAk euskaran hala nola poesiaren bidez sentiberatasuna bultzatu duen HATSA ELKARTEAri  "EUSKERIA IXUKETAN saria" emango dio. Ekitaldian bestelako bost eragile ere sarituko dituzte.

Gonbidatuak zaudete guztiok ekitaldira.