Monday, May 12, 2014

HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN



Agur t'erdi:
Gogoan dukezunez, HATSAren Eguna Berriozarren laster ospatuko dugu, aurten, bostgarrenez. Hitzordua datorren ostegunean dugu, hilaren 15ean, 19:30etan. Aurten Auxtin Zamoraren bideo emaldia ardatz izanen da, baina liburua eskuratzeko eta olerkiak errezitatzeko parada ere izanen da, doike! Esan gabe doa, gonbidatuta zaude(te). Kontuan hartu aurten Kulturgunean eginen dugula, liburutegiaren ondo-ondoan, udaletxean bertan.