Monday, April 30, 2012

Aspaldikuren berri txarra

Berri onak gabonetarako dira... orain, bazkoa aspaldixko joan zelarik, gure kalbarioa eta pasioa propioa iritsi zaigu Aspaldikukoei. Bizitza legea da jaiotzen den guztia hil behar dela. Hori da egia bakarra eta borobila. Aspaldiku Elkartea bera ere hiltzera eta desagertzera kondemnatuta dago, Jinkoa bera gurutzean hil zen bezala... Berpiztu? Ez dakit berpiztuko den edota, agian, krisalida bat bezala beste era batera sortuko, baina orduan, tximeleta beste zerbait izango da, eta ez oraingo zizarea.

Aspaldiku sortu zelarik erdal poetekin loturak egin nahi genituen, inork ere ez zezala "Nafar Poesia" markaz jabe egin, nafar poesiaren barruan euskaldunok ere bageundela uste baikenuen... baina, agian, Auxtinek dioen bezala, ez dugu horrenbestez poesiaz kezkatu behar euskaldunok, eta ardura gehiago erakutsi behar dugu olerkigintzaz. Izan ere, gu ez gara poetak, ez dugu poetak izan nahi, ezta nafar poetak ere... erdaldunek ez baikaituzte ere poetatzat hartzen, ezta nafar poetatzat ere... eta guri bost axola !! Gu ez gara poetak, olerkariak baizik !! Gora Nafar Olerkigintza !! Pikutara poesia !!

Aspaldikuren berri txarra, berri ona izan daiteke euskararako eta euskal olerkigintzarako. Aspaldiku hil da, gora Aspaldiku !!

Hatsaren Egun ibiltaria Berriozarren

Hatsaren egun ibiltaria igaro zen ohi bezala OLERKARIEN EGUNA ospatzeko, liburuaren eguna. Hatsaren Poesia urtero bidaiatzen da Berriozarrera eta hantxe bildu ginen Auxtin Zamorarekin batera betiko lagunak. Mila esker HATSAri, ZORROKA Elkarteari eta Berriozarko Udalari, eta bere auzapezari bereziki. Gora olerkigintza !!


Monday, April 16, 2012

Hatsa elkartearen ageri bat

Olerkari adixkidea,


3 garren ''Hatsaren,Eguna'' ,
''Zorroka'' Euskara taldeak eta  Berriozar-reko Udalak egituratua,
Berriozar-ren ,Udal Liburutegian,
 
 iraganen da
,
Astelehenean, Apirilaren 23an, ,(Liburuaren Nazioarteko Egunean) ,
arratsaldeko 7 etan
musikaldi eta Olerki irakurketa batekin.

Nahi edo  ahal  badezu,
beste parte hartzale guziokin batera,

egun horretan,
zure olerki bat edo bi irakurri
,
etorri !
Denontzat tokia izango da !

Hatsaren Eguna Berriozarren

Hirugarrenez, Hatsaren Eguna Berriozarren ospatuko astelehenean, hilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunaren abaroan. Aurreko urteetako ohiturari jarraiki, poesia errezitaldi musikatua eginen dugu Berriozarko liburutegi publikoan arratsaldeko 7etatik aitzina. Bertan izanen dira, bestea beste, Mikel Balentziaga olerkari berriozartarra eta Hatsa Elkarteko buru den Auxtin Zamora senpertarra.  Antolatzailea Zorroka Euskara taldea duzu, eta Berriozarko Udala, laguntzailea

Wednesday, April 4, 2012

Sarako Idazleen Biltzarra

Heldu den astelehenean, Pazko Astelehenarekin, Sarako Idazleen Biltzarra eginen da Lapurdiko herri polit horretan. Durangoko Azokaren zurrunbiloan galtzen edo itotzen bazara, zatoz Sarara, askoz ere giro lasaiagoa, literarioagoa eta xumeagoa izaten baita. 

Idazleekin solas egiteko parada —ehun idazle baino gehiago biltzea espero baita— eta liburu berriak ikusteko aukera ezin hobea! Aurten Pier Paul Berzaitz kantari handiak jasoko du omenaldia, baita Ziburuko Jakintza elkarteak ere 


Aurten ere, iaz bezala, Euskal Idazleen Elkarteak bere lekua izanen du bertan.

 Joanmari Apaolaza eta Josu Jimenez Maia Saran, iaz.

Tuesday, April 3, 2012

Hatsaren Eguna 2012: kronika ttipia

Larraldera hurbildu zinetenei, bihotzetik eskerrak!

Ahaztu ezin den gertakizun bat, elgarrekin iragan dugu poesiaz ehundutako  egun bat... olerki bat, norberak sortu zuen, bai, liburu berrian idatzia zaukan beste bat irakurri, eta. azkenean, Allende Arnaitzen Olerki analogikoak bideoa preziatu!

Poesiarekin batera, elkarren artean partikatu hitzak eta burutazioak ez ditzazkegu  zenbakitu, baina, segur  gira, etorkizunerako eragingariak izanen direla!

Agur luze bat Senperetik!

Hona hemen, taldearen argazki bat!

Auxtin Zamora
Informazio zabalagoa Euskal Idazleen Elkartearen Hitzen Uberan