Wednesday, May 25, 2011

Hatsaren Eguna Berriozarren, bigarrenez


Hatsaren Eguna bigarren urtez ospatu zen Berriozarko liburutegian, hilaren 6an.

Poesia emanaldi horretan honako olerkari hauek izan ziren: Auxtin Zamora senpertarra, Josetxo Azkona eta Juankar Lopez-Mugartza irunxemeak, eta Jokin Irigoien, Xabi Lasa eta Josu Jimenez Maia berriozartarrak. Aurkezpen lanetan Pello Uharte Orotz aritu zen, eta, olerkiez landarat, musika pieza ederrak entzuteko parada izan genuen Iñigo Labiano gazte berriozartarraren eskutik.

Bukaeran, Hatsa elkartearen bihotza eta arima den Auxtin Zamorari irudi bat eman zitzaion opari, olerkigintzaren alde egin duen eta egiten duen lan handia eskertzeko.

Eskertzekoa da, era berean, Berriozarko Udalak emandako laguntza eta, esan gabe doa, aldez edo moldez, olerki emanaldi hau egiten lagundu duzuen guztioi mila esker anitz: biba zuek!

Wednesday, May 4, 2011

Maite Toledo eta Jone Telleria 15 egunez Senpere-Larraldean

'Maite ditugun olerkariak' 20 garrena

Maite Toledo eta Jone Telleria-k, 15 egunez Senpere-Larraldean eskaini diguten olerki-marraski erakusketa , ''Hatsa'' elkartekoentzat , berezia eta oroitzekoa izanen da . Lehenik , « Maite ditugun olerkariak » deitu sailaren barnean , 20garren sormenezko urrats bat izan delako eta , bigarrenekorik , hitzak instintoan ,instintoa hitzetan,
Maite eta Jonen elkartzea , paradoxia dirudielako: Maitek ,bere idatziak oso landuak ditu ,eta, Jone, bere deseinuetan ,idazkera automatiko batera heltzen ikusi dugu. Maite ,sakonean sartzen delarik , Jone sakonetik jalgitzen da . Baina nabari da , hala ere, bien iturriko fluidioa , inztinktoaren ura dela. Zerbait , hitzekin ,marraskiekin, urrutitik datorrena eta, beren bitartez, gure artean jaiotzen.
Mila ikuspunduetatik ikusi ditaiteken erakusketa hau , emakumetasuna, filosofia, estetizmoa, zozial arloa, abar eta abar ..,asko preziatu dugu, bereziki  barnean daukalako :  sorkuntzalari autentikoen umiltasuna !

Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora

** :Orain arte parte hartu duten 19 ak dira : Edu Zelaieta, Beñardo Goietxe, Juanma Sarasola, Juan Ramon Makuso, Urtzi Urkizu, Belen Oronoz, Oier Guillan, Idoia Beratarbide, Zigor, Ainara Maia, Itziar Gomez, Peio Jorajuria, JoseMari Zendoia, Carmen Valois, Juankar Mugartza, Juan Manuel Galarraga, Mikel Ibarguren, Idazleen Eskola, Mikelazuloko antzerkilariak

HATSAk "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiaren berri eman

 Iruñean ospatu "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiari buruzko lekukotasuna eman du HATSAko olerkari Auxtin Zamorak olerkarien egunaren blogean.

 

http://olerkarien-eguna1.blogspot.com/

 Iruñeko "Euskalerria Irratia"-n hitz egin zuen Reyes Ilintxeta kazetariaren saioan.


Olerkarien egunaren azken emaitzak eta lehen ereintzak

 "Olerkarien eguna"-ren lehen bultzada aurtengoz, bururatua da, baina jadanik pentsatu dezakegu, datorren urtean ere oraino elgarrekin bide eginen genezakeela.

Hona hemen jadanik "Olerkarien eguna 2"-ren bloge berria:


Sunday, May 1, 2011

Ostiralean, Hatsaren Eguna Berriozarren

Hatsaren Poesia olerki bilduma 2011 liburuaren aurkezpena eta olerki emanaldia Berriozarren.

Ostiral honetan, hilaren 6an, arratsaldeko 7etan aurkeztuko da, liburutegian, Hatsaren poesia aurtengo olerki bilduma. Hatsa elkarteko arduradun Auxtin Zamoraz gain, olerki bilduma honetan parte hartu duten beste olerkari batzuk ere izanen dira olerki emaldian, besteak beste, Berriozarko olerkari zenbait. Musikaz lagundutako emanaldia izanen da. Bigarren urtez jarraian egiten den ekitaldia hau Zorroka Euskara Taldeak antolatu du Berriozarko Udalaren laguntzarekin.