Monday, April 18, 2011

Olerkariaren eguna... oraindik ere !!

ETORRI IRUÑERA... HATSA ELKARTEAREN ESKUTIK !!
Auxtin Zamora eta HATSAren POESIA aldizkarian idazten duten nafar olerkari zenbait

OLERKARIEN
EGUNA

DEIALDI IREKIA = HATSAren izenean Auxtinen gonbidapena luzatzen dizuet zuei guztioi... zuk zerorrek, zure bizpahiru olerki irakurri nahiko bazenitu etorri Iruñera eta irakurtzeko aukera izanen duzu...!! 
HATSA elkarteak proposatzen digu Euskal Herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak, gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen toki bat aukera dezan, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testu poetiko zonbaiten, nahi duen modura, aurkezteko (irakurriz edo musikatuz, abestuz, margotuz edo abar).
Lotura bat denon artean, Italian, Erroman, Stagione Lirica di Operetta gunean, Txekian Brno hirian, Herbehereetako Erresumako Amsterdam hirian, Eskoziako Glasgow hirian, Estatu Batuetako New York-en, Baionan Elkar-ren aretoan eta Etxepare Lizeoan, Parise hiri inguruan, Bidarten zine gelan, Donostian, Zugarramurdin, Senperen Zaldubi ikastolan, Errenterian Mikelazulo Elkartean, Zaldibian, Lartzabalen Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan eta Iruñean, jakina...!! Nola ez !! Euskal Herriko hiri buruzagian ibilbide europar honi bukaera emanen zaio...
Lekua = CIVICAN Auditorioa, PIO XII, 2, etorbidea.
Ordua = Arratsaldeko 7,30 (19:30)
Eguna = Apirilaren 20 * Asteazkena

Bestalde
Berriozarren,
Bibliotekan,
« Hatsaren eguna «  deitu ekimen bat
Maiatzaren 6 ean arratsaldeko 7etan,
antolatua da !
Denok gomitatuak gira !
Etorri !
gure elkarren olerkiak ,
partikatuko ditugu !

Friday, April 15, 2011

Josu Jimenez Maiaren liburuaren aurkezpena Baionan, maiatzaren 31n, Maiatz-en Literatur Solasaldien barruan.

Solasaldiak noiztik, noiz arte:
Noiztik: 2011ko maiatzaren 31a. Noiz arte: 2011ko ekainaren 1a.

Ekitaldiak - Literatura

Tokia: Baiona
Gaia : Literatura Berria

Maiatzaren 31n :

18:00 : Josu Jimenez Maia-ren Haiku eta  Maite Ramos-en marrazki erakusketaren estrenaldia (ondoko igandea arte iraunen duena)
19:00 : Daniela Albizuren obraren aurkezpena (Joseba Aurkenerena)
19:30 : mahai-ingurua "poesia berriaz"
21:00 : ikusgarri bat (Itxaro Borda, Maddi Oihenart, Jeremi)

Ekainaren 1ean :

19:00 : liburu aurkezpena
19:30 : mahai ingurua "narrazio berriaz"
21:00 : ikusgarri bat, "Hango haize" Gabriel Okoundji Congoko poetarekin.

Monday, April 4, 2011

"Hatsa-ren Poesia" olerki bilduman parte hartzen dutenei





Atzo, Senperen egun bat "superra" iragan dugu.

Liburuaren aurkezpena, bazkaria, olerki irakurketak, bideoak, zinez bizi-bizian preziatu ditugu. Gure artean, ere ginituen 'Erlaitz', Olerkari umetxoena (15 hilabete) bai eta Goiurri Unanue-Arruabarrena  olerkari gaztetxoena (17 urte). Dirudi, duela 13 urte hasitako bideak, bere ardatza, oraino geroari buruz, fermuki atxiki nahi duela.

"Maite ditugun olerkariak " saila ere  baikorki doa. Apirilaren 15etik Apirilaren 30a arte, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta pintura erakusketa Larraldean ikusgai izanen ditugu bai eta, Uztaila osoan, Agurtzane Anduetzaneren 'Sorkuntza bizia',  ekimena ere.

Azpimarratu nahi dugu ere, "Hatsaren olerki bustiak" deitu aurtengo  bideoa gure guzien testoekin bai eta David-Osorio-ren argazkiekin osatua dena, nun nahi ikusi ditaikela, edozoin gertakizun kulturaletan. Bideoa  aurkeztu nahi baduzue, sartu harremanetan gurekin.

Bestalde, "Olerkarien eguna" ere, iduritzen zauku arrakastatsuki hasi dela.  Parte hartu dutenen lekukotasunak emanen ditugu emeki-emeki, blog honetan:


"Olerkarien eguna" ez da oraino bururatua !

Lartzabaleko kolegioan, Andoaineko institutoan, Baionako Bernat Etxepare ikastetxean, Senpereko Ikastolan, Igantziko eskolan, olerkari gaztetxoek ospakizun batzu aurkeztu nahi dituzte.

Eta azken ekimena iraganen da: 

IRUÑEAN,
PIO XII Etorbideko CIVICAN Aretoan
Apirilaren 20ean arratseko 7ak eterditan

Etorri, denok !  Nafartar olerkarien gomitari ihardoki dezagun, eta, gure olerkiak trukatuz momento goxo bat iragan dezagun !

Bururatzeko: liburua eskuratu ezin dutenentzat

1) Apirilaren 17an Saran izango gara
2) Apirilaren 20an Iruñean
3) ... eta beste baldintzarik ez bada, liburua  postaz  igorriko dugu ! (zure helbidea  bidali otoi)

               Hatsa elkartearentzat

                                       Auxtin