Atzo, Senperen egun bat "superra" iragan dugu.
Liburuaren aurkezpena, bazkaria, olerki irakurketak, bideoak, zinez bizi-bizian preziatu ditugu. Gure artean, ere ginituen 'Erlaitz', Olerkari umetxoena (15 hilabete) bai eta Goiurri Unanue-Arruabarrena olerkari gaztetxoena (17 urte). Dirudi, duela 13 urte hasitako bideak, bere ardatza, oraino geroari buruz, fermuki atxiki nahi duela.
"Maite ditugun olerkariak " saila ere baikorki doa. Apirilaren 15etik Apirilaren 30a arte, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta pintura erakusketa Larraldean ikusgai izanen ditugu bai eta, Uztaila osoan, Agurtzane Anduetzaneren 'Sorkuntza bizia', ekimena ere.
Azpimarratu nahi dugu ere, "Hatsaren olerki bustiak" deitu aurtengo bideoa gure guzien testoekin bai eta David-Osorio-ren argazkiekin osatua dena, nun nahi ikusi ditaikela, edozoin gertakizun kulturaletan. Bideoa aurkeztu nahi baduzue, sartu harremanetan gurekin.
Bestalde, "Olerkarien eguna" ere, iduritzen zauku arrakastatsuki hasi dela. Parte hartu dutenen lekukotasunak emanen ditugu emeki-emeki, blog honetan:
"Olerkarien eguna" ez da oraino bururatua !
Lartzabaleko kolegioan, Andoaineko institutoan, Baionako Bernat Etxepare ikastetxean, Senpereko Ikastolan, Igantziko eskolan, olerkari gaztetxoek ospakizun batzu aurkeztu nahi dituzte.
Eta azken ekimena iraganen da:
IRUÑEAN,
PIO XII Etorbideko CIVICAN Aretoan
Apirilaren 20ean arratseko 7ak eterditan
Etorri, denok ! Nafartar olerkarien gomitari ihardoki dezagun, eta, gure olerkiak trukatuz momento goxo bat iragan dezagun !
Bururatzeko: liburua eskuratu ezin dutenentzat
1) Apirilaren 17an Saran izango gara
2) Apirilaren 20an Iruñean
3) ... eta beste baldintzarik ez bada, liburua postaz igorriko dugu ! (zure helbidea bidali otoi)
Hatsa elkartearentzat
Auxtin
No comments:
Post a Comment