Tuesday, August 31, 2010

Karmele joan zaigu

Berriak ustegabean harrapatu gaitu...

Karmelerekin izan garen guztietan emakume alai, maitagarri, eragile eta langile baten aurrean geundela sentitu dugu, proiektuz eta indarrez betea. Joan dela jakitean tristuraz betetzen zaigu bihotza.

Eta hona, Itziar Gomezek zabaldutako mezuaren zati bat:

"Karmele joan zaigu hegan bere denboraren enarekin. Lasai joan da antza... eta bilduko zen nonbait bere Rayrekin. badugu izar berria zeruan, nahiz eta nahiago nuen bere presentzia hazur haragizkoa..."

Jaso muxu zaparrada!

Sunday, August 22, 2010

Karmele Igartua joan zaigu

Karmele Igartua olerkaria hil da iragan den ortziralean, sorterrian, Aretxabaletan. Duela hiru urte Euskaltzaindiak saritutako Hitzak orbainetan poema-liburutik haren poema bat, biziki laket zaidana, berreskuratu nahi dut une garratz honetan, Gutuna izenekoa .

Paper zati zimurra
lurrean zapaldua;
bihotz, heriotz,
pasiozko orbain
urratua,
tinta beltzetan
ezkutatua.
Agur, maite-maitea

Olerkari bat hiltzen denean, Hitzak orbainetan eta malkoak hitzetan. Heriotz-ohar honek balio beza haren senide eta lagunei gure dolumina helarazteko.