Sunday, August 22, 2010

Karmele Igartua joan zaigu

Karmele Igartua olerkaria hil da iragan den ortziralean, sorterrian, Aretxabaletan. Duela hiru urte Euskaltzaindiak saritutako Hitzak orbainetan poema-liburutik haren poema bat, biziki laket zaidana, berreskuratu nahi dut une garratz honetan, Gutuna izenekoa .

Paper zati zimurra
lurrean zapaldua;
bihotz, heriotz,
pasiozko orbain
urratua,
tinta beltzetan
ezkutatua.
Agur, maite-maitea

Olerkari bat hiltzen denean, Hitzak orbainetan eta malkoak hitzetan. Heriotz-ohar honek balio beza haren senide eta lagunei gure dolumina helarazteko.

No comments: