Monday, November 7, 2011

Karmele Igartua Sormen Beka Bergarako Eskolaren eskutik, Ione Gorostartzu irabazle


Bergarako IDAZLE ESKOLAko gradu-ondokoaren barruan aurten EUSKARA JATORRIAN izenburupean antolatu dituzten IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIEI Orexan emango diete hasiera, AZAROAREN 12an, Paulo Iztueta gidari dutela.

Hantxe irakurriko ditugu Orixeren hainbat testu eta Ione Gorostartzu eta Idazle Eskolako beste hainbat kidek bere testuen irakurketa burutuko dugu, Orixeren omenez.

Ione Gorostartzu KARMELE IGARTUA SORMEN BEKAren irabazlea izan zen poesia sailean, saiakera sailean irabazi zuen Irene Gil-ekin batera. Zorionak haiei Aspaldikuko lagun guztion partetik.

Mila zorion !!


Wednesday, November 2, 2011

Poema umezurtza guraso baten bila


Adixkide olerkaria

Hona hemen, mezu honen pean, testu bat, Thierry Biscarry-k
duela 2 urte eskuratu zuena.
Honekin, abesti bat egin nahi luke, baina, bere idazlearen izena galdu du. Zurea baldin balitz, Thierry-ri erantzun bat ematea eskatzen dizugu !
 
 

Udazkeneko sua



Udazken sasoineko sua,

burni gori ezpaletan,

ezpataz gorriz zauri,

ingudean urre gorriz,

arratsaren minean

ilargia zilarretan

da ageri


*

Miren Agur Meabe gaur Iruñean


BERTSOAROA 2011

Poema errezitaldia
Azaroak 3, osteguna
Nafarroako Antzerki Eskolako Xake aretoa. 20:00

Bitsa eskuetan

Poeta: Miren Agur Meabe
Musikaria: Ibone Ibazeta

"Bitsa, paradoxa bat. Bitsa, bizitzaren sintesia. Bitsa eskuetan, bizitza bistan. Arrosa kolorekoa al da bizitza? Gerizak ote dira maite ditugun hildakoak? Zapitxo intimoek zer garbitzeko, zer babesteko, zer ezkutatzeko balio dute? Barne-habitata berratontzeko prozesu baten deskribapena, saxofoi-doinuz lagundurik."

Miren Agur Meabe (Lekeitio). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta testuliburugintzan aritu da hainbat urtez. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Birritan jaso du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea eta Urtebete itsasargian nobelengatik, eta baita Espainiako Kritika Saria ere, Azalaren kodea (2000) eta Bitsa eskuetan (2010) poema-bildumengatik.

Ibone Ibazeta (Lekeitio). Ingeles espezialitateko irakaslea eta Psikopedagogian lizentziatua, musikarekin konbinatzen du irakasle-lana. The Soul Stompers eta Lekitto Band taldeetako partaide da.

Carmen Valois saritua izan da aforismo lehiaketan, zorionak !!

Valois 
Oihenart Aforismo I. Lehiaketan finalista gelditu da "Dorotea Hiribarren" izeneko aforismo
oihenart
bildumarekin. Epai-mahaikide izan dira Agustin Arrieta, Juan Kruz Igerabide eta Fito Rodriguez. Azaroaren 25ean izango da Sari-banaketa