Friday, January 13, 2012

Maiatz, 30 urtez


ZORIONAK "Maiatz" zure 30. urtebetetzean !!

Hi bai euskara biziarazten eta gu ilustratzen ari haizela!

Maiatz elkartea 1981eko abenduan sortu zen eta lehen aldizkaria ondoko otsailean argitaratu.
Geroztik egin da bide eta askok parte hartu zuten idazten eta molde askoz laguntzen. Bereziki eskerrak eman behar zaizkie Itxaro Borda eta Lucien Etxezaharreta maiatz-argitaratzaile, idazle eta euskaltzale 
amorratuei.
 Mila zorion !! Eta beste 30 urte gehiagotarako !!

Hatsa elkartearen ageri bat

Olerki galdera

   Aurten ere ,"Hatsaren Poesia",    olerki bilduma  , oraino  14 garren aldi batez,   , aurreratzeko bidean eman nahi ginuke   .
             Aldi  oroz bezala itxaropen  haundi batekin pentsatzen dugu ,   olerkari  askoren partehartzeak,  ez digula  huts egingo .Zuen olerkiekin  batera , maiteenik duzuten, idazle baten  testo poetiko labur bat , igortzea , ere ,oraikoan,  eskatzen dugu,
.             Badakigu , poesia  munduan , ez litaikela mugarik eman behar , baina materialki  ezin bestean, olerkien bidaltzeko  epe bat finkatu dugu , hau da , Urtarrilaren15 a 
(Mezu hau   pasa ,   zuen  inguruan diren olerki idazleeri)
N.B : Zuen aurpegiaren argazki berri  bat,  otoi , behar ginuke, bai eta  ere(olerkari berrientzat), jakin, noiz eta nun  sortua zareten

     **********************************************

«  Olerkarien eguna «Martxoaren 31an

 "Hatsaren poesia " eguna-ren bezperan ,
2 garren "Olerkarien  eguna"   egituratuko da
Egun hortan ,Euskal herri  osoan , edo  beste  edozoin   tokitan ere ,
 olerki idazle edo olerkizale  norberak aukeratu dezake  :  gune bat, antzoki bat, taberna bat , berdin enparantza bat  ,ots, nahi duen  gune bat , bakarrik edo beste pertsona  batzuekin , maite dituen euskarazko olerki  edo testo poetiko zonbaiten  aurkezteko  ( eta hori, nahi duen modura , irakurriz,..abestuz…., antzeztuz edo abar)
Lotura bat, Internetez
(http://olerkarieneguna2.blogspot.com/) eta prentsaz, eginen ginuke  denon artean ,  partehartzale norberak  ,   nun eta ze ordutan egitaratuko  luken bere aurkezpena, Martxoaren 20 eko, Hatsa elkarteari, jakinaraziz gero

Tuesday, January 3, 2012

Beleixe maratoia !!



ORIOTIK KRESALA, BENITO LERTXUNDIREKIN BATERA

ORIO

Ikuslegoa eta Benito Lertxundiren arteko erabateko elkar ulertzea

Bi ordu eta erdiko kontzertu bikaina eskaini zuen musikariak Karelan





Bi ordu eta erdiko kontzertu hunkigarria eskaini zuen Benito Lertxundik joan zen larunbatean Karela kiroldegian. Duela bi aste eskaintzekoa zen kontzertua, baina bertan behera geratu zen Benito Lertxundiren ondoezaren ostean.

Larunbateko kontzertuan, laster batean argitara emango duen disko berriko kantuak abestu zituen emanaldiaren lehenengo zatian; bigarrenean, berriz, bere kantu arrakastatsuenetariko batzuk abestu zituen, jendearen laguntzaz.

Benitorekin oholtza gainean zortzi musikari izan ziren eta, hiru kantutan laguntzen, Aspaldikuko Intza Unanue oriotar gaztea aritu zen. Larunbatean kiroldegia jendez gainezka izan zen eta oriotarrek eta inguruko herrietatik etorritakoek merezi zuen harrera egin zioten Benitori; ikuslegoa eta Benitoren arteko elkar ulertzea erabatekoa izan zen.