Tuesday, January 3, 2012

ORIOTIK KRESALA, BENITO LERTXUNDIREKIN BATERA

ORIO

Ikuslegoa eta Benito Lertxundiren arteko erabateko elkar ulertzea

Bi ordu eta erdiko kontzertu bikaina eskaini zuen musikariak Karelan





Bi ordu eta erdiko kontzertu hunkigarria eskaini zuen Benito Lertxundik joan zen larunbatean Karela kiroldegian. Duela bi aste eskaintzekoa zen kontzertua, baina bertan behera geratu zen Benito Lertxundiren ondoezaren ostean.

Larunbateko kontzertuan, laster batean argitara emango duen disko berriko kantuak abestu zituen emanaldiaren lehenengo zatian; bigarrenean, berriz, bere kantu arrakastatsuenetariko batzuk abestu zituen, jendearen laguntzaz.

Benitorekin oholtza gainean zortzi musikari izan ziren eta, hiru kantutan laguntzen, Aspaldikuko Intza Unanue oriotar gaztea aritu zen. Larunbatean kiroldegia jendez gainezka izan zen eta oriotarrek eta inguruko herrietatik etorritakoek merezi zuen harrera egin zioten Benitori; ikuslegoa eta Benitoren arteko elkar ulertzea erabatekoa izan zen.