Thursday, February 26, 2009

Luis Gardek irabazi du Irun Hiria saria


Luis Garde poetak irabazi du Irun Hiriko aurtengo poesia saria. Maiatzean saria jasoko badu ere, Donezteben bizi den gure lagun irunsemeari zorionik beroenak helarazi nahi dizkiogu. Berria Berria egunkarian. Unplugged lana irakurtzeko irrikan gaude!

Eskuinetik hasita, lehena Luis Garde Iriarte; berarekin Maram al-Masri, Josu Jimenez Maia eta Joakin Balentzia Tirapu Aspaldiku-ren Lizarrako biltzarrean, pasa den urteko ekainean.

Wednesday, February 4, 2009

Hatsaren Poesiara olerkiak bidaltzeko azken eguna: Otsailaren 15a

Olerkari guzioi,

""Hatsaren Poesia 2009 bilduman agertuko diren olerki gehienak eskutan ditugu. Oraino aurten ere ehun bat idazleek parte hartu dute . Bihotzez eskerrak denoi !. Oraino azken aukera bat eznahian atzerapenean direnentzat , Otsailaren 15 a arte,epea luzatzen dugu.

Jadanik, aipatuari jarraikiz, aurten, "Hatsaren Poesia " egunean (Apirilaren 5ean) bazkaldu ostean, Olerki -argazki edo bideo projekzio bat nahi ginuke egituratu . Aurretik nork parte hartu dezaken beharko ginuke jakin.
Argazkiek edo bideoek beharko dute" Hatsaren Poesia" bildumetan idazten dutenen olerki edo testo poetikoez lagunduak izan eta ez sobera luzeak 15 minutu gehienik)
(Titulua,gaia zonbat minutu eta abar , xehetasunak nahi duzuelarik bidali )

Besterik ez ! Goraintziak denoi !

Hatsa elkartearentzat,

Auxtin Zamora