Wednesday, November 2, 2011

Miren Agur Meabe gaur Iruñean


BERTSOAROA 2011

Poema errezitaldia
Azaroak 3, osteguna
Nafarroako Antzerki Eskolako Xake aretoa. 20:00

Bitsa eskuetan

Poeta: Miren Agur Meabe
Musikaria: Ibone Ibazeta

"Bitsa, paradoxa bat. Bitsa, bizitzaren sintesia. Bitsa eskuetan, bizitza bistan. Arrosa kolorekoa al da bizitza? Gerizak ote dira maite ditugun hildakoak? Zapitxo intimoek zer garbitzeko, zer babesteko, zer ezkutatzeko balio dute? Barne-habitata berratontzeko prozesu baten deskribapena, saxofoi-doinuz lagundurik."

Miren Agur Meabe (Lekeitio). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta testuliburugintzan aritu da hainbat urtez. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Birritan jaso du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea eta Urtebete itsasargian nobelengatik, eta baita Espainiako Kritika Saria ere, Azalaren kodea (2000) eta Bitsa eskuetan (2010) poema-bildumengatik.

Ibone Ibazeta (Lekeitio). Ingeles espezialitateko irakaslea eta Psikopedagogian lizentziatua, musikarekin konbinatzen du irakasle-lana. The Soul Stompers eta Lekitto Band taldeetako partaide da.

1 comment:

Marisa said...

Orion egin zuten errezitaldia... MUNDIALA izan zen!!!!