Showing posts with label Hatsa. Show all posts
Showing posts with label Hatsa. Show all posts

Tuesday, April 3, 2012

Hatsaren Eguna 2012: kronika ttipia

Larraldera hurbildu zinetenei, bihotzetik eskerrak!

Ahaztu ezin den gertakizun bat, elgarrekin iragan dugu poesiaz ehundutako  egun bat... olerki bat, norberak sortu zuen, bai, liburu berrian idatzia zaukan beste bat irakurri, eta. azkenean, Allende Arnaitzen Olerki analogikoak bideoa preziatu!

Poesiarekin batera, elkarren artean partikatu hitzak eta burutazioak ez ditzazkegu  zenbakitu, baina, segur  gira, etorkizunerako eragingariak izanen direla!

Agur luze bat Senperetik!

Hona hemen, taldearen argazki bat!

Auxtin Zamora
Informazio zabalagoa Euskal Idazleen Elkartearen Hitzen Uberan


Saturday, March 10, 2012

Brecht - Aresti Larralden

Hatsa elkartearen laguntzarekin, Poeta hautatuak - Ausgewählte Gedichte liburua aurkeztu zen atzo Larralden. Bertoldt Brecht eta Gabriel Arestiren hainbat poema alemanez zein euskaraz biltzen duen liburua aurkezteaz gain, errezitaldia ere eskaini zen EuskAlema elkartekoen eskutik.



Arratsalde berezi eta aberatsa izan zen atzokoa, zinez! 


Sunday, March 14, 2010

HATSA Elkartearen ageri bat



Zuri , adixkide bai eta zure lagun olerkari guzieri
!

"Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2010"
Apirilaren 11 ean
Senpere-Larraldean
aurkeztua izango da.
Hamabi garren aldi honetan oraino,
momento goxo baten elgarrekin
partikatzera bihotzez gomitatzen zaitugu

-12etan > Liburuaren aurkezpena
- Ordu batean : Bazkaria (25euro)
- 3etan > -Idazleen Olerki irakurketa

5etarik harat: 'Hatsaren olerki bustiak (2010)" , argazki-olerki ikuskizuna , liburuan idatzi duten guzienen olerki-testo pasarte poetikoenekin osatua .

Hatsa elkartearentzat:

Auxtin Zamora

- P.S Behar beharrezkoa zaigu , bazkarirako, jakitea , etortzeko
gogorik badezun ?
Zonbat pertsonekin etorri zintezken ? Erantzuna bidali
Apirilaren 4eko

Liburuan parte hartu dutenen idazle eta taldeen izenak , hona hemen :
Agur-Meabe Miren, Aintziart Piarres, Akixo Kepa Zigor , Ama Guadalupe (JA), Ama Guadalupe (JB), Andoaingo "Leizaran" Institutoa, Andueza Agurtzane, Andueza Maddi, Anselmi Luigi, Arruabarrena Marisa, Artze JosAnton, Azkaineko Ikastola, Azkona-Garcia Jose, Azkune Mendia Iñaki, Azpeitia Mikel, Balantzategi Ainara, Balentzia-Tirapu Joakin, Basterrika Iñaki, Idoia Beratarbide, Bernat Etxepare lizeoko 2A gela, Bernat Etxepare lizeoko 2B gela, Bernat Etxepare lizeoko 2C gela, Bidaurreta Jeanine, Biscary Thierry, Borda Itxaro, Bordaxar Joane, Davant J.L, Egiguren-Azkune Ekiñe , Epelde Imanol, Esteban-Ramirez Karmen, Etxamendi Eñaut, Etxezaharreta Lucien, Frutos Usoa, Galarreta Xabier, Garcia-Etxandi Angel, Goietxe Beñardo, Goitia Koldo, Gomez Itziar, Gorrotxategi Aritz, Guillan Oier , Guilzu Luixa, Haltsuko "Maurice Harriet" Eskola, Ibaibarriaga Imanol, Ibarluzea Miren, Igantzi Eskolako Haurrak 3, Igantzi Eskolako Haurrak 2, Igantzi Eskolako Haurrak 1 ,Igartua- Bengoa Karmele, Indo Paxkal, Irastorza Extefana, Irazoki Dani, Irigoien Imanol, Irigoien Jokin, Irigoien Juan Mari, Iturrioz Andoni, Itzaina Xabier, Izkierdo-Fertxu, Jimenez-Maia Josu, Jorajuria Peio, Kazabon-Amigorrena Antton, Korta-Rekarte Gabriel, Lafond Karlos, Lanatua Manex, Larretxea Hasier, Lizeaga-Tamayo Eukene, Lopez-Mugarza Juankar, Lopez-Riaño Idoia, Macklin Elizabeth, Maia-Urroz Ainara, Makuso Juan Ramon, Monje Aitor, Olaso-Bengoa Aitor, Otamendi Jose Luis, Otxoteko Pello, Renteria Aitziber, Rodriguez Fito, Salamero Andoni, Sanchez Naiara, Sanduzelai Ikastola(Iruña), Santesteban Abbat, Sarasola Juanma, Senpereko Ikastolako 3 garrenekoak, Senpereko Ikastola 4 eta 5 garrenekoak, Setien Gorka, Solorzano Graxi, Soubelet Xabier, Strubell Xabi, Susperregi Iñigo, Taberna Mikel, Tambourin Marikita, Thicoipe Mixel, Tijero-Osario David, Tobar-Arburu Joseba, Toledo-Saralegi Maite, Urkizu Urtzi, Valois Carmen, Zabala Juan Luis, Zaldua Amaia, Zaldua Iker, Zamora Auxtin, Zelaieta Edu, Zendoia Josemari, Zubeldia Koldo

P.S Gure Nafarroako olerkari lagunek, beste ekitaldi poetiko bat
"HATSA-ren Poesia Berriozarren" izenburuarekin
egituratutzat daukate .
Hau iraganen da
Apirilaren 23 an,
Berriozarren (Iruñatik hurbil den hirian) ,
herriko liburutegian,
Arratsaldeko 7etan

Sunday, October 26, 2008

Juankar Lopez-Mugartza Larraldean

Ihesean balebiltza bezala
enara iragankorrak
hizkuntzarik gabeko Babel isil baten antzera
itsasorantz doaz hegaldian
hodeien artean


Urteak, enaren antzera, joan dira honezkero, Juankar Lopez Mugartza Aspaldiku-ko kidearen poema hori argitaratu zenetik, Garraren eta karroiaren margoak liburuan. Haatik, poesia betierekoa da, eta atzo, Senperen, poema hori eta beste batzuk biziberritzeko aukera eman zigun Juankarrek Larraldeako errezitaldian. Hatsa Elkarteko bihotz eta arima den Auxtin Zamoraren lan eskerga eta eskergarriari esker, Maite ditugun olerkariak ekimenaren baitan bildu ginen poesia eta poesiazale batzuk egun zoragarri batean. Bazkari aparta eta aparteko errezitaldia; Juankarren poemekin uztarturik, kantuak eta oleo-margo ederrak. Iparraldeko eta Hegoaldeko lagunak bildu ginen; muga ororen gainetik poesia...




Eta, amaitzeko, Juankar Lopez-Mugartzaren beste poema bat:

Egunsentian
leihoetako beirak lainoturik izaten dira
hilotzak bezala
kanpoko izotzaren ziztailu zorrotzaren eraginetatik at,
gau epela iragan delako seinale da ordea.