Wednesday, May 8, 2013
EIEren AGERI BAT / Euskal Idazleen Elkartea - LITERAKTUM
LITERAKTUM
Iazkoan bezala aurtengoan ere EIE Donostiako Literaktum festibalaren laguntzaile denez, hemen duzu horri buruzko informazioa.
Hementxe duzue euskarazko ekitaldien laburpena:
- Maiatzaren 9an 19:30ean, Tomasene kultur etxean: ELKARTASUN BASATIA poesia errezitaldia, Oier Guillan eta Metrokoadroka kolektiboko hainbat kideren eskutik.
- Maiatzaren 10ean 20:00etan, Koldo Mitxelena kulturunean: OGELLA LINE, Itxaro Borda Quartet-en eskutik.
- Maiatzaren 11an 12:00etan, hirian zehar: 'Ibilbide literarioa hirian zehar: TXILLARDEGIREN EGUNKARI EZKUTUA'. Gidatzailea: Fito Rodriguez (partez hartuz gero, joan aurretik izena eman behar da).
- Maiatzaren 15ean 19:30ean, San Jeronimo kaleko aretoan: Miren Agur Meaberekin KRISTALEZKO BEGI BAT lan berriaren inguruko solasaldia egingo dute. Uxue Alberdik gidatuko du saioa.Maiatzaren 18an 14:00etan picnica, 18:00etan errezitaldia: 'Poesia Urumea bazterrean' ekitaldian hainbat poeten berbak entzun ahal izango dira, tartean Antonio Casado da Rocharenak.
HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN
Agur t'erdi:
Hatsaren Eguna laugarrenez eginen dugu Berriozarren.
Poesia emanaldia hilaren 14an, 7,30etan eginen dugu liburutegian.
Urtero bezala, Hatsakide guztiei irekia da, baina errezitaldian parte
hartu nahi duizuenoi biziki eskertuko nizueke gutxienez hamar minutu
lehenago agertzea. Zain izanen gaituzue.Atxikirik doakizue afixa, nahi izanen gero lagun dezazuen ekimen honen berri zabaltzen. Erran gabe doa, mila esker anitz aldez aurretik
Izan ontsa eta ez adiorik!
4. HATSAREN EGUNA MAIATZAREN 14EAN
Olerkari laguna,
Olerkarien ekintza batzuen aztarnak,
blogean aurki ditaizke
--Zornotza Amorrebieta 'Larrea' eskolako olerkari gazteeen irakurketa
--Senpereko ikastolak haurren ikuskizuna
--Maite Toledo-ren liburu aurkezpena,
--''Maiatz'' en Solasaldiak eta abar....
Nahi dizugu ere oroitarazi :
'' 4 garren Hatsaren eguna''
Maiatzaren 14ean
arratseko 7ak eterditan
Berriozarreko liburutegian
iraganen dela
( Zorroka-ren Iragarkia, blogean ikusi)
Beste urtetan bezala, gomita
olerkizale guzioi idekia da.
Helburua :
zonbait olerkien irakurtzea,eta,
momento goxo bat elkarrekin iragaitea
Zalantzarik gabe, etorri !
Tuesday, February 5, 2013
HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT
Adixkide olerkaria,
hona hemen, gutun bat , Hatsa elkarteari,
eta,beraz gu denoi idatzia.
Gure goraipatzea , euskal olerkizale gizartearen goraipatzea da,
zeren,inguramak ematen digun arnas bizia, baitugu, denok, irensten.
Elkar hezi ikastetxeak, ere, hori ulertu du,
Euskararen erabilerarentzat ukan duen saria,
gizarteari zor diola pentsatu baitu.
Orduan onartzen badugu ohorezko ageri hori
ez da harrotasunez baina bai ,erakusteko,
gu, olerkariak , mundu honetako errezebitzale-aktoreak ere garela
Hatsa elkartea
ELKAR HEZI IKASTETXEA
Otsailaren
zortzian, ostiralean, OƱatiko Santa Ana
Antzokian, 19:00etan egingo den ekitaldia ELKAR HEZI
IKASTETXEAk komunitateari hala nola herriari erakutsi
nahi dion esker oneko oparia izan nahi du. Ikastetxeak, aspaldi,
bestelako jardunetan euskal kulturaren suspertze eta sustatze lanetan
aritu den bezala, oraingoan ere berori modu berezi batez egitea
bururatu zaio, herrigintzan arituz, ikasleak ekitaldi erreal baten
kudeatzaile eta eragile zuzenak izanez. Ekitaldi hau aurrera
eramateko ikasleak talde desberdinetan antolatu dira: protokoloa,
sormen-artistikoa, komunikabideak, diru-finantziazioa,
argazkiak-bideoa, aurkezleen taldea. Hala Euskal Herrian ezagun diren
aspaldiko eragileekin arituko dira mahainguru bat antolatuz.
Bertaratuko diren eragileak: Peio Ospital-Pantxoa eta Peio
bikotekoa-, Jon Maia, bertsolaria, eta Alex Sardui, Gatibu
taldeko kantaria, izango dira. Hiru eragile orpoz orpo, buruz buru
ikasleekin esku hartze zuzenean. Era
berean, ELKAR HEZI IKASTETXEAk euskaran hala nola poesiaren bidez
sentiberatasuna bultzatu duen HATSA ELKARTEAri "EUSKERIA
IXUKETAN saria" emango dio. Ekitaldian bestelako bost eragile
ere sarituko dituzte.
Gonbidatuak
zaudete guztiok ekitaldira.
Subscribe to:
Posts (Atom)



