Friday, June 20, 2008

Nafar Poesiaren 3 garren biltzarra




Bildumatxo pertsonal bat

Aurten Nafar Poesiaren 3 garren biltzarra , 16 garren mendeko « Lizarra-ko fraile Diego « - etxeko pilaretako aingeru eta mustro potolo zizelkatuen erdian iragan da ! Bistan da eskulturek ez didatela deus erran , baina iduritu zait, elgarreri ari zirela galdezka ean ez ziren berriz duela 450 urtetako garaietara itzuli Egun guzian, euskara frantsesa, gaztelera , arabiarra , inglesa hizkuntzak entzutearen bortxaz , noski pentsatu zezaketen ,historian zehar nafarroako eremuetan erabili izan diren mintzaira guziak ber-sortu zirela !

« Aspaldiku « elkartekoak diren Josu Calvo, Pello Etxarri , Ana Estefan, Jose Luis Alló Bélen Galindo , Naiara Sanchez, Javier Asiain, Consuelo Allué, Juankar Lopez- Mugarza, Josu Jimenez izan ziren egun huntako aurkezpen , bai , taileren arduradunak , Euskarazko tailerari dagokionez, ezin urrunago mendeetan zehar , euskal literaturan aurki zitezkeen emazteen eraginak Juankar Lopez Mugarza-k aurkeztu zizkigun Gain gainetik lan preziagarria !

Arratsaldean »Idazle eskola »ko partalier guzieri esker, ( Tere Irastortza Juanmi Munarriz, Iñaki Odriozola, Jon Orzaiz, Gorka Azkarate, Itziar Gomez, Ainara Maia, Karmele Igartua, Alaitz Vives, Aitziber Lekuona, Leire Zubeldia, Carmen Valois) giro bizi eta aberats bat , umorez eta poesiaz gaindizka sortu zen

Gero olerki irakurketa orokorrean gaztelerazko idazleetan ,Socorro Latasa ,Santiago Elso, Alfredo Rodríguez, Javier Asiáin , Jesús Losada , Marina Aoiz,José Luis Allo, Pepe Alfaro, Daniel Aldaya , Ana Estepa entzunak izan ziren , bai eta idazle euskaldunetan : Juankar Lopez- Mugarza, Josu Jimenez, Naiara Sanchez , Joakin Balentzia-Tirapu , Marisa Arruabarrena , Carmen Valois, Ainara Amaia , Itziar Gonzales, Karmele Igartua ,Rikardo Gonzales de Durana , Felipe Zelaieta, Luis Garde Iriarte eta ni

Arratsaldean , « Barneko Burbuilak…. » entzun-ikus bideoan idatzitako , Olerkari gaztetxoen testo poetiko sakonak , hunkigarriak izan ziren . eta denetaz ongi txalotuak !

Egun osoko eguzkia Maram al Masri , siriar poeta, izan zen ! Bere ile beltzaran luze, irriño gerezi kolore, sirena ahots flexio, seaskako hitz goxo , sentimental portaera , sentsualitate suabe , Mediterrano perfume , ogi urrezko jauntzi, …ots , emazte jainkosa bat, .. guzien zoragarri ! Gizonezkoen begien dirdiretan, bai emakumezkoen erran nahietan asma ziteken bat baino gehiago Maram al Masri-z amorosturik geratu zela ! Bere olerkiak, arabiarrez emanak metafisikoki entzunak izan ziren ! Erran nahi konkretu eta itzulpenak kasik alferrikako bihurtuz !

Nafarroako 3 garren Poesia biltzarraren egunean , poesia arabiar eta hizpanikoek duten harremanetarik baztertuz edo berdin bide egiten ari den euskal olerkigintzaren xendretarik urrunduz , gehienik , bihotzeko ahotsek zuten egiazko poesia agertu Ezagutza kultural ideologikoen hanaindian , literaturak , bere barnean dauzkan uniberzal humano inztinkto izkutuek , zedukzio jokoek, magikoki oriental eta okzidental portaerak bateratu zituen.

Menturatu gintezke erratera kultura desberdinen arteko zubiak ez direla paperetan idatzitako hitzekin baizik egiten, baina bai fisiologoki elkartuz , elkarrekilako intuizioak azalduz , begiak kurutzatuz , gorpu eta sentimenak errealitate fisikoan oinarrituz

Egun eder horretaz asko balitaike errateko Hemen idatzitako hitz hauk nire baitan burutik inprostean , abiaduran pasatutako zirrara batzu baizik ez dira . Esker mila eta gehiago parte hartu duten guzieri Nahiz egun honetako oiartzunak nehon prentsan ez diren agertu , itxaropena dut , « Lizarra-ko fraile Diego « deitua den, 16 garren mendeko etxeko pilaretan, beti irriz eta grimaska ari diren aingeru eta mustro potolo zizelkatuek , gutaz oroitzapen bat atxikiko dutela oraino luzaz !

Auxtin Zamora

Monday, June 9, 2008

THE BASQUE LANGUAGE LAMB


The Scaffold

When you say that language is dying
It is as if you said that fire is being extinguished
When I say that language is dying
It is as if I said that the lamb is dying
But fire is extinguished naturally, by itself
And the lamb, nevertheless, is sold by a Judas
It is crucified unjustly by a Pilate
And a Longinos hangman kills it


The Voice that Emigrated

I write in the language of my ancestors
I write in the language that was spoken in the Head of this Kingdom
The majority language in our territory
The only one that was understood in all our towns

Nowadays, this is called a "minority" language

They will find

They will find
Neither white flowers
Nor traces
The bench that you used as a bed until yesterday
The voice you used as emigrant compass
Will be today, along with your body, fuel to the flames
But you will become the bush that burns
But is never consumed
You will be eternally on fire
As long as the word in the mouth of your people remains alive


Juankar Mugartza

IDAZLE ESKOLA LIZARRAKO BILTZARREAN

Ekainaren 7an, larunbata, Idazle Eskolako ikasleek Lizarran antolatutako poesia jardunaldian parte hartu zuten beren sormen lanekin. Idazle Eskolakoen parte hartzea arratsalde partean izan zen eta, haiek beren webgunean aitortzen duten bezala: "afaritan ere jarraipena emango diogu ilunabar literario nafarrari". On degizuela! Eta mila esker Tere Irastortzari, Ainara Maiari, Carmen Valois-i eta gainerako lagunei.

Monday, May 26, 2008

AUXTIN ZAMORA ETA MARAM AL MASRI LIZARRAN

Adixkide olerkariak

“Aspaldiku” Iruñeko kultur elkarteak zazpi ahalak egiten ditu, Euskal munduaren presentzi literario bat, erdaldun inguramen bati azaltzeko. Lan zaila, zeren bi hondare desberdin eta elgar ezezagutzen dutenen artean zubi hipotetikoak ez direlakotz arrosa hegaltxoez estaliak. Jadanik badugu aski lan gure inguramen euskaldunaren atxikitzen, besteenetaz arduratu gabe, baina denbora berean, ez ditzakegu begiak hetsi, eta deusik egin gabe egon, nunbait auzokoak (bederen etsai ez direno), gure izaite kultural batetara konbentzitu gabe “HATSAren POESIA” bilduman idatziak diren, olerki guziek, gure euskal poesia bizi delaren ageri bat dakarte, lekukotasun bat Euskal gizartearentzat, baina ere, noski beste gizarte guzientzat.

Pertsonalki gomitatua naiz, baina nire pertsonak ez du aski erreferentzirik olerkari bezala kontsideratua izaiteko beraz, HATSAren POESIA bilduman parte duten guzien lekuko bezala aurkeztuko naizela, nahi dizutet erran !

Auxtin Zamora

P.S. Erran gabe doa, “HATSAren POESIA” bilduman parte hartu duten guziak Lizarrara gomitatuak direla !

Izenak aurretik, gure gutun elektronikora bidali ditzakezue. Egitaraua Aspaldiku-ren blogean ere da.

Nafarroako III. Poesia Biltzarra


EMAKUMEA ETA POESIA


LEKUA: LIZARRAKO KULTUR ETXEA

EGUNA: 2008ko ekainaren 7a


10:00 AURKEZPENA – ARGIBIDEAK

Aspaldiku Nafarroan Kulturaren Hedapenerako Elkartea

Lizarrako Udala


10:30 OLERKARI GONBIDATUAK

Maram Al Massri. Aurkezlea: Belén Galindo

Auxtin Zamora. Aurkezlea: Juankar Lopez-Mugartza


12:00 POESIA LANTEGIAK

Gaztelaniaz: Olerkigintzarako sortze-tailerra

Zuzendaria: Jose Javier Alfaro

Euskaraz: Emakumea eta Poesia

Zuzendaria: Juankar Lopez-Mugartza


14:00 BAZKARIA

Lizarrako jatetxe batean, parte hartzaileak


17:00 OLERKI ERREZITALDIA

HATSAREN POESIA: 10 URTE

Aurtengo olerkari gonbidatuek bukatuko dute:

Maram Al Massri

Auxtin Zamora

HATSAren POESIAren olerkariak


Auxtin Zamoraren "BARNEKO BURBUILAK" Ikusentzunezkoa proiektatuko da itxiera ekitaldia baino lehen


19:45 ONDORIOAK, NAFARROAKO III. POESIA BILTZARRAREN AMAIERA ETA HURRENGO BILTZARRERAKO GONBIDAPENA

Monday, May 5, 2008

HENRIKE KNÖRR IRAKASLE ETA OLERKARIA JOAN ZAIGU


HENRIKE BLOGOSFERAN

hk@henrikeknoerr.com
http://henrikeknoerr.com/blog/

1.

http://www.blogari.net/filoblogia/2008/04/30/

Henrike Knörr sailkide eta adiskidearen heriotzaz jakin berri dut. Atsekabe handiz jaso dut berria, nahiz eta bagenekien oso gaixorik zegoela.

EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean madarikazio bat bota digutela ematen du, zer pentsatu bestela? Azken urte hauetan, Andolin Eguzkitza, Isabel Gomez Txurruka, orain dela bi aste Axun Aierbe eta gaur Henrike.

2.

http://eibar.org/blogak/amatino/archive/2008/05/02/henrike-knorr

"Gaur iluntzean, Gasteizen, mila inguru lagun bildu gara hileta-elizkizunetan. Ez gero nolanahiko elizkizuna. Hogei apaiz... koru bi... behingoz taxuz eta zentzuzko homilia... hainbat hizlari euskaraz, gaztelaniaz zein katalanez... semearen eskerrona... aurreskularia... Agur Jaunak, "Agur Jesusen Ama", Michel Labéguerie-ren "Aurtxo aurtxoa"... Araba, zazpigarren alaba!"

3.

http://eibar.org/blogak/joana-albret/archive/2008/05/02/henrike-knorr

Henrike Knörren galera handia izan da, galera handia, batik bat euskal kulturarentzat, baita euskal liburugintzarentzat ere.

4.

http://xavierborras.blogspot.com/2008/04/ha-mort-henrike-knrr-borrs.html

Mon cosí Henrike Knörr Borràs ha mort avui gairebé al punt de les 5 de la tarda al País Basc a l'edat de 61 anys, després de nou mesos de fer un càncer.

5.

http://olivarchamartin.blogia.com/2007/071501-apoyo-de-henrike-knorr.php

Amice, amica:
Hodie in Bilbaonensi El Correo edito diario publicatas litteras meas libenti animo mitto tibi. Contra barbaros scripsi eas, qui Ramón Menéndez Pidal eximii magistri domum destruere volunt. Si tu quoque contra barbaros agere et nobiscum pugnare vis, scribe ad informaticum forum: olivarchamartin@gmail.com
Vale bene.

6.

http://firgoa.usc.es/drupal/node/29170

El sueldo del profesor universitario da para comer. Lo malo es que no da ni para desayunar ni para cenar», solía decir Juan Echevarría Gangoiti, el que fue rector de la Universidad Autónoma de Bilbao.

7.

HENRIKE KNöRR IRAKASLEAREN ZENBAIT GUTUN (Latinez, ohi zuen bezala)

Euskal Herriko zenbait aldizkaritan plazaratutako artikuluen inguruan


7.1. UTINAM
Date: Fri, 14 Mar 2008 23:16:07 +0100
From: Henrike Knörr

Amice, amica:

Articulum quem hodie in El Diario Vasco nominato periodico diurno publicaui libenti animo mitto tibi.

De tristissima uiolentia scripsi, eius causam quaerens in ignorantia.

Utinam renascatur humanior et fortior patria nostra bona cum pace et
fraternitate.

In Noua Victoria uel Gasteiz in Vasconia, XIV. Kal. Mart. MMVIII.

Henricus Knoerr

***

7.2. IN MEMORIAM PILAR BARANDIARAN
Date: Sat, 19 Jan 2008 09:16:07 +0100
From: Henrike Knörr

Amice, amica,

Articulum quem hodie in El Correo nominato periodico diurno
publicaui libenti animo mitto tibi. In sermone uasconico autem IX.
Kal. Jan. in El Diario Vasco uidit lucem.

Pilar Barandiaran, Jose Miguel Barandiaran sapientis nepos, in prima
die noui anni obiit. Ad eius perpetuam memoriam scripsi articulum.

Noua Victoria uel Gasteiz in Vasconia, XIX. Kal. Jan.

Henricus Knoerr

***

7.3. PILAR BARANDIARAN
Date: Thu, 10 Jan 2008 18:43:38 +0100
From: Henrike Knörr

Amice, amica,

Articulum quem heri in El Diario Vasco nominato periodico diurno
publicaui libenti animo mitto tibi.

Pilar Barandiaran, Jose Miguel Barandiaran sapientis nepos, in prima
die noui anni obiit. Ad eius perpetuam memoriam scripsi articulum.

Noua Victoria uel Gasteiz in Vasconia, X. Kal. Jan.

Henricus Knoerr

***

7.4. VICTOR HUGO ET VICTORIA
Date: Mon, 24 Dec 2007 18:28:31 +0100
From: Henrike Knörr

Amice, amica,

Articulum quem hodie in El Correo nominato periodico diurno (in
Victoriensi editione) publicaui libenti animo mitto tibi. Landazuri
Societatis hebdomadaria in sectione uidit lucem.

De Victor Hugo gallico scriptore locutus sum, qui Germanicam
Nurembergam et Vasconicam Victoriam comparauit.

Vale bene, et felix sit tibi Iesu Christi nativitatis festa.

Noua Victoria uel Gasteiz, XXIV. Kal. Decemb.

Henricus Knoerr

***

7.5. PACEM ET FELICITATEM
Date: Wed, 19 Dec 2007 23:41:03 +0100
From: Henrike Knörr

Amice, amica,

Pacem et felicitatem in diebus nativitatis Iesu et in toto anno novo MMVIII.

Vale bene,

Henricus Knoerr

Nova Victoria vel Gasteiz in Vasconia, Kal. Dec. MMVII.

***

7.6. NOUA VICTORIA
Date: Mon, 12 Nov 2007 20:19:53 +0100
From: Henrike Knörr 

Amice, amica,

Meae informaticae machinae nimis diu non bene fuerunt. Ecce mei silentii causa. Hic habes quattor articulos:

I. "Las lenguas y ETB". El Paí s del País Vasco. VI. Kal. Septemb.

II. "En la muerte de Azaola". El Correo, IV. Kal. Oct. et El Diario Vasco, VII. Kal. Oct.

III. "Laxalten The Basque hotel". El Diario Vasco, VIII. Kal. Nouemb.

IV. "Laxalt y The Basque hotel". El Correo, X. Kal. Nouemb.

Vale bene.

Henricus Knoerr

Noua Victoria uel Gasteiz in Vasconia, XII. Kal. Nouemb. MMVII.

***


Wednesday, April 16, 2008

MARTXOAK 10, HATSAREN OMENEZ

HATSAren POESIA aldizkariaren 10 urteak betetzen diren honetan, martxoaren 10ean Iruñean ekitaldi bat egin zen urtebetetzea ospatzeko. Egun hartan goxo-goxo egon ginen LASTOZKO IHESGUNEETAN saioa ikusten eta WHISKYA ETA HONDARTZA antzerki irakurtua entzuten. Argazkitxo batzuk atera zituen Auxtinek eta hona hemen argitara emanak.

Batek baino gehiagok galdetu egin du azken aldi honetan ea zein den HATSAren elkartearen eta ASPALDIKU elkartearen arteko lotura, ASPALDIKUren bloggean HATSAren informazio anitza eskeintzen baita.

Bai, bi elkarte ezberdin gara, guztiz autonomoak, baina komunikazioa oso estua dugu bi elkarteon artean. Gainera, kontua da gutariko batzuk bi elkarteetan gaudela. Ez da harritzekoa... Euskal Herrian bagara lagun anitz txapela anitzekin... ez al da hala? Milaka elkarteetan eta diru zorroa husten hainbat lekutan, hilabeteko bazkide fitxa ordainduz. Beraz, ASPALDIKU gauza bat da eta HATSA beste bat. Baina, ez dago arazorik ASPALDIKUkoa izateko eta aldi berean HATSAkoa ere bai. Edo alderantziz, HATSArena izan zaitezke eta ASPALDIKUkoa ere bai.

HATSA Elkartea guztiz euskalduna da eta euskararen alde lan egiten du euskal poesia, hots, euskaraz egiten den poesia bultzatuz. Auxtin Zamoraren lanari esker Senperetik Euskal Herri osora zabaldu da eta ibilbide horretan euskara du helburu eta abiapuntua.

ASPALDIKU, berriz, euskaltzalea da, baina ez osoki euskalduna, bazkide anitz erdaldunak direlako. Gehien bat Nafarroa Garaian aritzen da eta olerkari euskaltzale baina erdaldun bati sorrera zor zaio Nafarroan poesiaren besta bat antolatzea eta olerkari euskaldunak gonbidatzea bururatu zitzaiolarik. Elkarte honen hazia orduan erein zen, gure protohistoria txikiaren Harrizko Aroan. Eta une hartan ASPALDIKU elkartea sortzearen ideia hasi zen gorpuzten eta "euskara sail" bat osatzearen beharra agerian uzten. Izan ere, ASPALDIKUren euskal arloa honela osatu zen, HATSAren POESIAren orrialdeetan idazten zuten lagun batzuekin. Eta handik lotura.

ASPALDIKU sortu zenean argi eta garbi ikusi zen, euskararen kasuan argiago eta garbiago oraindik, Nafarroa izena zentzu zabalean ulertu behar zela. Izan ere, Jimeno Jurio historialariak irakatsi bezala nafar hitza (bizkaitar hitzarekin gertatu ohi den bezala), 'euskal' hitzaren sinonimotzat hartzen dugu, Erdi Aroko usadioa egungo gizartera ekarriaz.

Beraz ASPALDIKU, ASPALDIKU da eta HATSA, HATSA. Baina ASPALDIKUko euskaldunak HATSAren seme-alabak gara eta gure ama maite dugu... baita gure aita ere!