Sunday, January 25, 2009

Teo Basterra Iruñean


Teo Basterra idazlearen Saga y Anclaje liburua herenegun aurkeztu zen Iruñean. Aspaldikuren eskutik eginiko ekitaldian, Alfaron bizi den bilbotar honen lana ezagutzeko parada izan genuen. Teo Basterrak harreman berezia du Iruñearekin, bertan hogei urtez bizi izan baitzen. Teorekin batera, Ediciones del 4 de Agosto argitaletxeko burua den José Luis Pérez ere aritu zen Iturramako Civivox-en. Hogeita hamar lagun inguruk izan genuen Teoren narrazioak eta poemak entzuteko aukera.

Thursday, January 22, 2009

Saga y Anclaje liburuaren aurkezpena



Liburu baten aurkezpenerako gonbidapena egin nahi dizuegu.

Bihar, ostirala, arratsaldeko 7,30etan Teo Basterra-ren liburuaren aurkezpena eginen da: Saga y Anclaje.

Hitzordua Iturramako Civivox-en duzu (Eskirotz kalea, 24); bertan eginen da liburuaren aurkezpena Aspaldikuren eskutik.

Sunday, January 18, 2009

Egunetako aparra


Joakin Balentzia Tirapu-ren Egunetako aparra liburua pasa den ostiralean aurkeztu zen Txantreako Errepublika Poetikoan, Fertxu Izquierdok esaten duen bezala.

Poesia liburua aurkezteko lanetan, Hatsa Elkarteko Auxtin Zamora izan genuen hizlari, hala nola Euskaldunon Biltoki-ko arduradun Fernando Rey eta, nola ez, Joakin Balentzia bera.

Hiru poema errezitatu zituen Joakin Balentziak, oso bereak, nolabait esateko: Eromenaren inguruan , Hildakoen artean izendatu ninduten eta I need a kiss.

Errezitaldiaz landara, txantrearrek prestatutako afaria ere egin zen: izan ere, poesiaz soilik ez da gizakia elikatzen...

Wednesday, January 7, 2009

Joakin Balentzia Tirapu Hatsaren eskutik



Olerki Liburu berri bat

Jokin Balentzia Tirapuren Egunetako aparra poema liburua aurkeztua izanen da Iruñean Hatsa Elkartearen eskutik Txantreako Euskaldunon Biltokin, urtarrilaren 16an, ortziralarekin, iluntzeko 7,30etan

Joakin Balentzia Tirapu, Iruñean 1947an sortua. Majisteritza ikasketak eginik, euskara irakaslea, Argia, Susa, Korrok eta Larrun aldizkarietan, batez ere literatur lanak eta zenbait kasutan saiakera zonbaiten idazlea.

Orain arte baditu 4 liburu argitaratuak: "Heriotzaren ipurdia", ipuin bilduma, eta poesia liburu hauek: "Espaloian dago munduaren xilkoa", Interneten aurki daitekeena, "Amaigabeko zikloa" zeinekin lortu baitzuen Irun hiriko olerki saria 1994an eta "Egunkari ezkutua" Hatsa elkartearekin 2002an publikatua

Hatsa elkartearentzat,

Auxtin


*** *** ***

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT
2009 - 01 - 16


Adixkide Olerkariak,

"Egunetako aparra" Joakin Balentzia Tirapu-ren olerki liburua, Iruñean Txantreako "Euskaldunen bil tokia" deitu elkartearen egoitzan aurkeztua izan zen Urtarrilaren 16an.

Zazpi ahalak eman zituzten, hor bildu ziren 30 bat lagunek, giro eta afari alai bat elgarrekin iragaiteko Joakinen adeitasunez baino gehiago adixkidetasunez, Hatsa elkartean, poesia idazten duten Joakin Irigoien, Josu Jimenez, Juankar Mugarza, Fertxu Izkierdo, Letitia Ayestaran, hurbildu ziren ere liburu aurkezpen horretara.

Lehenik Fernando Rei-ek, Joakinen kursus literarioa presentatu zuen eta gero, bistan dena, idazleak, berak, bere olerkien funtsa sakondu. Azkenean, publikoak gain gainetik preziatu zituen, Joakinek errezitatu olerki aukeratuak.


Nere partetik liburuaren kritika edo hobeki errateko aurkezpen labur labur bat egin nuen ere. Hau, gutun honeri loturik argazki batekin bidaltzen dizuet

Liburua, Hatsa elkartearen bitartez eskuratu ditaike (hatsaelkartea@aol.com) 10 Eurotan (garraioa barne) baina, Joakinek nahi izan du ere bere liburua dohainik irakurria izan dadin,

Aski da internetez helbide elektroniko honetara joaitea:
librezale.org/media/joakinba-egunetako-aparra.pdf

Beraz bi opari , bat dohainik eta bestea konkretuagoa ordainduz !!!

Oroitarazten dugu olerkiak igorri ez duteneri oraino badirela bi aste horren egiteko. Aintzinetik eskerrak guziei

Hatsa elkartearentzat,

Auxtin Zamora



Friday, January 2, 2009

"Egunetako aparra" poesia liburuaren aurkezpena


Urte berria, liburu berria

Olerki liburu berri bat kaleratzea pozgarria izaten da beti. Are pozgarriagoa olerkari hori hemengoa izanik.

Jokin Balentzia Tirapu-ren Egunetako aparra poema liburua laster aurkeztuko da Iruñean Hatsa Elkartearen eskutik. Joakin Balentzia txantrearra izanik, estreinako aurkezpena Txantreako Euskaldunon Biltoki-n, hilaren 16an, ortziralarekin, iluntzeko 7,30etan. Aurkezpena Hatsa Elkarteko Auxtin Zamorak eginen du.

Norberaren agenda berrian jaso beharreko hitzordua.

Joakin Balentzia Tirapu olerkaria
Juan Gorritiren artelan batekin







Monday, December 1, 2008

Maiatz aldizkaria, gure aldizkaria

Joan den asteburuan norbaitzuk ibili ziren Maiatz argitaletxearen egoitzan, gauez, eta hango material eta gauzak nahastu zituzten arren ez zuten ezer lapurtu. Argitaletxeko arduradunek eman dute gertatutakoaren berri, eta Baionako polizia etxean "ondasun pribatu baten nahitarako erasotzeagatik" salaketa jarri dutela agertu.

Halaber, Maiatzek bere kontrako erasotzat hartu du larunbatetik iganderako gauean Passemillon karrikako egoitzan gertatutakoa, eta oroitarazi du 26 urte daramatzala euskarazko literatur sorkuntza laguntzen eta hedatzen.

Berria.info 2008-11-26


Mikel Laboa, zendu da


AGONIA / HILZORIA

Morire come le allodole assetate
sul miraggio

O coma la guaglia
passato il mare
nei primi cespugli
perché di volare
non ha piú voglia.

Ma non vivere di lamento
come un cardellino accecato.

(Giuseppe Ungaretti / Mikel Laboa)



Hil, hegatxabal egartien modura
ispilatze batean

Edo, galeperraren modura
itsasoa zeharkatu ondoren
lehenengo sastraketan,
hegan egiteko
gogo gehiagorik ez duelako

Baina ez aienez bizi
kardantxori itsutu baten modura


Itzulp. JK Mugartza / Gatika
Irudia: http://leplebeienbleu.hautetfort.com/images/medium_mikel_laboa_urdina.jpg