Iragan den ostiralean buruko isuria izan, eta gaur goizean hil da Joxemiel Bidador idazlea eta ikertzailea.
Euskal kultura eta literaturaren aldeko langile sutsua, Aspaldiku-ren Agoitzeko biltzarrean parte hartu zuen Euskal Idazleen Elkartearen izenean, Nafarroako Poesiaren II. Biltzarrean.
Hilabete ez dela Irurtzun-en izan ginen elkarrekin, Euskal Idazleen Elkartearen urteko batzarrean.
Bihoakie Idoia emazteari eta haren senide guztiei gure dolumina Aspaldiku osatzen dugun guztion izenean.
Joxemiel gogoan, Jose Luis Otamendiren poema bat:
Iturria hertsitzen duzuneanni ez naiz amaitzenurarekin bizi naiz
berarekin naiz joaten.
No comments:
Post a Comment