Monday, January 3, 2011

Marisa Arruabarrena Elizalde olerkariaren egutegia

25a iritsi zela eta
Ekainaren 25a iritsi zen,
hura ere pasa zen.

Uztailak 9 ditu.
Primeran,
dena espero bezala.

Abuztuak 2
Lan berriak, adi!
Radioak erretzen zaitu
bai barrutik
eta
baita kanpotik.

Urtarrilean hasita
barrendik kiskali zintuzten.
Eguzkiaren hilabetean,
aldiz,
kanpotik.

Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke.

Azala belztuta
formak galduta
eta hala ere
munduaren jabe.
Irailera iritsi gara
bai 2ra
eta
baita 9ra
eta jakina,
Kontxa gurea dugu.

Elkar besarkatu.
Orain arte eman gabekoak
nabaritu,
askatu,
hartu,
sentitu,
gozatu,
errotu,bizitu…

Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke

Urriak 26
notizia onak.
Besterik ez.
Bilboko PET,
oraingoz deusez.

Azaroak 26
Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke.

Lasaiago nago,
bai badakit.

Hala ere,
oraindik,
inork ikusten ez nauenean,
isilka, ezkutuka
egiten dut negar.

Bai, malkoak aldatu dira.
Ez, hauek ez dira
garratzak,
mikatzak,
mingotsak...,
zorionez.

Bai, malkoak aldatu dira.

Hauek, zorionez,
gozoak eta eztiak
dira.

Baina
malko izaten jarraitzen dute.

Ezin dira geldirik egon,
irten beharra daukate.

Eta zenbat maite zaitudan pentsatzean,
dantzan eta jirabiran
ur-jausi moduan
uholde tamainan
ari dira
kartzelan dagoenaren itxuran
ihes egin nahian.

Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke.

Agian, azkenean,
hau irakurtzean
jakingo duzu …

ZER?

Ba, hori:

ZENBAT MAITE ZAITUDAN!!!


07-11-26

3 comments:

Marisa said...

Hiru urte handi pasa badira ere eta dena primeran doala jakinda ere... 2007an idatzirikoak tristura zabaldu du nire barrenean.
Hau da hau! Ez nuke esango inola ere nik idatzia denik!!!!

xorino said...

zenbat maite dudan oraindik oroitarazi didazu, eta bakarrik banago ere, ene maitearen besarkadarik gabe, MAITE DUT eta eMAITEn segituko dut, milesker

Marisa said...

:)