Friday, September 3, 2010

MAIATZ aldizkariak gomendaturiko gertakariak


- Buruilaren 19an, igandez, izanen da Baionan, Sainte Catherine karrikan, egun guzian liburu feria bat.

- Urriaren erditsuan, arrats bat, mahain inguru bat, Buruxkak Jean Etchepare-ren liburuaren mendeurrena ospatzeko prestatzen ari gara. Eguna ez da oraindik finkatua.

- Urriaren 17an, igandea, Festival Baiona.

- Urriaren 26an, Bilboko Idatz eta Mintz aldizkariak bere 50. zenbakia plazaratuko du.

- Urri hontan ere agertuko da Erlea 3, Atxagak zuzentzen duen Euskaltzaindiarebn literatur aldizkaria. Iparraldea gaitzat duela eta hemengo idazle batzu partaide dira.

- Paueko liburu saloina, azaroaren 26-27-28an iraganen da.

- Bada ere Durangoko 48. Azoka, abenduaren 4-5-6-7-8an.

- Kanbon abendoaren 11an liburu Feria bat eginen da.

LIBURU BERRI

- Uztailaren 1ean, Baionan, Victor Hugo ostatuan, aurkeztu dugu Kide, Jean Bordatoren liburua.

- Aingeruarekin solasean, Gitta Mallasz en liburua, gogoeta mistiko bat, Gabriel Oyharzabal ek itzulia euskarara urriaren 30ean, goizeko 10etan Euskal Museoan Baionan aurkeztuko dugu, Suitzako argitaletxe baten ordezkariekin.

- EƱaut Etxamendiren Idazlanak 4 bidean dugu. Azaroko behar litaike argitaratu.

- Amaia Lasa ren olerki liburu bat azaroko ere argitaratzekotan gara.

- Aspaldian bidean dugun Escrivans-Idazleak, lan elebiduna okzitano-euskarazkoa argitaratuko da Paueko liburu azokarako (azaro bukaeran), Per Noste Orteseko elkaretearekin.

- Maiatz 51 aldizkaria bidean da ere, hau ere azaroan argitaratzekotan gara.

IRAGAN GERTAKARIAK

- Agorrilaren 7 eta 8an iragan zen Biarritzeko Casinoan Liburu Saloina.

- Pauen Festiv’Oc dela eta, mugaz bi aldeetako idazle topaketa eta solasaldiak antolatu ziren agorrilaren 18 eta 19an.

Maiatz

Tuesday, August 31, 2010

Karmele joan zaigu

Berriak ustegabean harrapatu gaitu...

Karmelerekin izan garen guztietan emakume alai, maitagarri, eragile eta langile baten aurrean geundela sentitu dugu, proiektuz eta indarrez betea. Joan dela jakitean tristuraz betetzen zaigu bihotza.

Eta hona, Itziar Gomezek zabaldutako mezuaren zati bat:

"Karmele joan zaigu hegan bere denboraren enarekin. Lasai joan da antza... eta bilduko zen nonbait bere Rayrekin. badugu izar berria zeruan, nahiz eta nahiago nuen bere presentzia hazur haragizkoa..."

Jaso muxu zaparrada!

Sunday, August 22, 2010

Karmele Igartua joan zaigu

Karmele Igartua olerkaria hil da iragan den ortziralean, sorterrian, Aretxabaletan. Duela hiru urte Euskaltzaindiak saritutako Hitzak orbainetan poema-liburutik haren poema bat, biziki laket zaidana, berreskuratu nahi dut une garratz honetan, Gutuna izenekoa .

Paper zati zimurra
lurrean zapaldua;
bihotz, heriotz,
pasiozko orbain
urratua,
tinta beltzetan
ezkutatua.
Agur, maite-maitea

Olerkari bat hiltzen denean, Hitzak orbainetan eta malkoak hitzetan. Heriotz-ohar honek balio beza haren senide eta lagunei gure dolumina helarazteko.

Monday, June 7, 2010

MAIATZ aldizkariaren 50. alea karrikan da * Labayru ikastegiko webgunean den informazioa




Mailuix Legorburu, Luixa Gilzu, Joseba Aurkenerena, Eric Dicharry, Auxtin Zamora, Carmen Valois, Juankar Mugartza, Marrikita Tambourin, Mixel Thikoipe, Txomin Peillen, Agosti Xaho, Itxaro Borda, Bernard Calavel eta Lucien Etxezaharreta.

Tere Irastortza, Aurtengo olerkari gonbidatua

ASPALDIKU elkarteak aurtengo irailean egin behar duen Nafarroako Poesiaren Bestan edo biltzarrean TERE IRASTORTZA olerkari gonbidatua izanen dugu. Bere ibilbide poetikoaz aritzeaz gainera, berak zuzenduko duen tailerrean BERGARAKO IDAZLE ESKOLAren esperientziaz mintzatuko da. Zer egin genezake hura bezalako eskolez betetzeko Euskal Herria?

Aurtengo leloa... "Poesiarik gabe bizi al daiteke?"

Ezetz? Nola ezetz?

Eta lelo hori... bai! Lelo... Leloa zara... Ai, leloa!!

Galarraga HATSAren "Maite ditugun olerkariak" sailean



Adixkide Olerkaria,

"Maite ditugun olerkariak" sailaren barnean
proposatzen dugun ekimen poetiko baten gomita,
hona hemen
Izan ontsa !

Auxtin

Juan Manuel Galarraga-ren Tindu-oihalak
eta Mikel Ibarguren Olerkien erakusketa
Amotz-Larraldean
Ekaina 15-27, arratsaldetan :16h-21h

Ekaina honetan, belar loretsuetan, miztifikaturik, gure ametsak, haizearen uhainetan, dabiltzalarik, hona hemen, Juan Manuel Galarraga, Tindulariaren, 50 bat oihal, eta, Mikel Ibarguren, Olerkariaren, beste hainbeste poema, denak, poesiaren hautsez titakatuak ... !

Juan Manuel Galarraga (63 urte), sortzez Zaldibikoa, Senperen bizi. Ttiki ttikitik, pinturaz apazionatua izan den, eta, geroztik ere, den, artista dugu. Honeri, bizipideak ez badio sobera utzi denborarik, bere ‘hobby’aren garatzeko, orai, erretiro garaian, bere begi garden eta zorrotzek ez dute gehiago geratu nahi, hameika oihaletan, zerbait dohaintsu, gure zorionarentzat sortu gabe.

Mikel Ibarguren (43 urte) sortzez Zestoakoa, Ziburun bizi, 3 Olerki bildumen idazlea: «Hemen gauak lau ertz ditu», «Deserriko karrikak», «Ahapeka ». Mikel Ibarguren-en poesia, ezin geldiarazia da. Maitemindutasunak eta herbesteratzeak, zauri–ohatze bat eginik bere bihotzean, inoiz, ezin ditu bere sentimendu poetikoak ezkutatu. Horrela, Juan Manuelen margolan bakotxaren aintzinean idatzi olerkietan, bere inzpirazioa doblatzen ikusi ditaike, sakonetik dakielako, Juan Manuel ere, maitemindutasunaren eta herbestetasunaren umea dela.

A.Z

Erakusketaren estreinaldia eginen dugu :
Ekainaren 19an , arratsaldeko 6 ak eta erditan
Etorri ! Zerbaitxka, edan eta jan elgarrekin eginen dugu !

Erakusketari loturik, Hatsa elkarteak proposatzen du “Maite ditugun olerkariak”, bere sailari jarraikiz, Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibarguren-ekin egun bat iragaitea

Ekainaren 26an

- Goizean, Zugarramurdiko Mendibil kaskoan, oinezko ibiladia (abiapuntu-hitzordua Larraldean 9etan).
- Ordu batean bazkaria.
- Arratsaldeko 4etan Juan Manuel Galarraga eta Mikel Ibarguren-en ekitaldi poetikoa.

Bazkariarentzat, izenak eman behar dira Ekainaren 23rako deituz: 05 59 54 11 43 edo e-mezu bat bidaliz (e-posta: hatsaelkartea@aol.com).


Sunday, June 6, 2010

ASPALDIKU Elkarteko aurtengo biltzarra irailean eginen da

Aurten nahiko alfer ibili gara gure elkartean eta zezenak harrapatu gaitu biltzarra prestatuta izan gabe. Hau edozeini gertatzen ahal zaio eta familia hoberenetan ere gertatu izan ohi da. Dena den, ekainean bilduko ez bagara ere, LITERATURIAra joan zaitezkete, hitzordu ona baita (http://www.larrabetzu.org/literaturia/). Gurea, berriz, irailean eginen dugu. Baietz. Informazio gehiago helaraziko dizuegu blog honetan bertan ere. Zoriotsuak izan.