Friday, October 14, 2011

HATSA elkartearen ageri bat


Adixkide olerkaria Agur !

Oroitarazi  nahi dugu:

Hatsa elkartearen "Maite ditugun olerkariak" deitu   ekimenaren  barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez-Maia-olerkariak  ,''Gerezi garaiko haikuak'' liburuan  aukeratu  testoak  erakutsiko dituela eta aurkeztuko , Maite Ramos-Fernandez, bere lagunak,  sortu Haiga -pinturekin batera .

Egitaraua :
Erakusketa iraganen da bakarrik   lau egunez :
Urriaren 22- 23,eta  29-30an  (arratsaldeko 3ak eta 7ak artean) 

 Igandean, 23an:
goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean eginen ginuke.(Hitzordua goizeko 9etan Larraldean ).
1H30 etan  Bazkaria (behar beharrezkoa da izenen emaitea 20eko )
 Arratsaldean 5etan,  Josu  Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza

 .Bestalde, 
hona bi ageri :

1)
, Hasier Larretxeak, bere azken  poesi- liburua "Atakak"deitua,  aurkeztuko du Donostiako  Udal  liburutegiko sotoan, urriaren 17an ,goizeko 12etan
2)Hona hemen lotura bat Hatsaren  azken Olerki bilduman agertu  diren testoen aipu batzuekin ( Ainara Maiak idatziak)
http://www.gara.net/paperezkoa/20111008/295681/eu/Ez-dok-hamairu.


Hauxe da Hasierrek bidali diguna:

Agur, zuri.

Mezu honekin ,  urriaren 17an "Atakak" (Alberdania argitaletxea) poesia liburu aurkeztuko dela jakinarazi nahi dizut, eta aurrerantzean ohiko liburudendetan aurkituko duzula begiratu bat eman nahi badiozu, usaindu, ala norabait jaurti. 
Gauza aunitz egin daitezke liburu batekin.

Donostiako  Udal  liburutegiko sotoan izanen da aurkezpena, goizeko 12etan.

Ongi segi,
Hasier.

Thursday, October 13, 2011

Ainara Maia GARA egunkarian HATSAren poesiaz


2011ko urriaren 8a, larunbata… gaur GARAn poesiaz, maiteminez nauzu hiri honetan, negarrez

2011ko urriaren 08a
GARA > Idatzia > Kultura
POESIA

Ez dok hamairu

p055_f02.jpg
Ainara MAIA


Thursday, September 22, 2011

Aspaldikuko Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos Larraldean



Japoniatik Euskal Herrira

Hatsa elkartearen "Maite ditugun olerkariak" deitu ekimenaren  barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez-Maiak, ''Gerezi garaiko haikuak'' liburuan  aukeratu  testoak  erakutsiko ditu eta aurkeztuko , Maite Ramos-Fernandez, bere lagunak, sortu Haiga -pinturekin batera.

Euskal Herritik Japoniarako bidea ezin da asma zoin den luzea  ! Baina ,  Maite eta Josuren urratsak segituz , bai hauek erabili duten sorkuntza artistikoaren  E=mc² formulari jarraikiz, segida berean , berehala  han gintezke  Fujijama ren bisanbis. Nahiz ez hitz berekin, Haikuek eta Haigek instante guzien trinkotasun uniberzala mundu guzian, segunda guziez, erakusten dute, asmaraziz, Japoniako gerezi loreak  eta zauriak  Euskal Herrikoak bezalakoak direla ! Beraz ametsetazko piaia on ,  erakusketara etorriko diren guziei !

Egitaraua :
Erakusketa iraganen da bakarrik   lau egunez :
Urriaren 22- 23,eta  29-30an  (arratsaldeko 3ak eta 7ak artean)   

 Igandean, 23an:
goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean eginen ginuke. (Hitzordua goizeko 9etan Larraldean).
1H30 etan  Bazkaria (behar beharrezkoa da izenen emaitea 20eko )

Arratsaldean 5etan,  Josu Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza 

Hatsa elkartearentzat,
Auxtin

Hatsaren ageri batzu (Aspaldikumeak aipatuz)



HATSA Elkartetik hiru berri pozgarri ailegatu zaizkigu. Hor dauzkazue denak zerrendatuak. Bertan Aspaldikuko lagunak aipatzen dira: Marisa Arruabarrena, Maite Ramos eta Josu Jimenez Maia... eta Aspaldikume bat, gure etorkizuna: Intza. Benetan bideo ederra !! Benetan olerkari-kantari ezin hobea !!


HATSAREN AGERIA

Egun on Adixkide Olerkaria,

Laburzki hona hemen:

   ageri batzu



1) Imanol Irigoien-en : Txoriak txori erakusketa (Garmendi Txokolategia, Oiartzun): hilaren 1ean ireki da eta 30a arte zabalik egongo da, goiz-arratsaldez (jaiegunak barne). Ordutegia: 7:00etatik 13:00ak arte, eta 16:00etatik 21:00ak arte (jaiegunetan 17:00etan , ordubete beranduago, beraz).

2) Intza,  Marisa Arruabarrena-ren  alaba gaztetxoaren bideoklipa baten erreferentzia  hona hemen :

http://www.youtube.com/watch?v=fe4TtZ_ob4w 

3) "Maite ditugun olerkariak" sailaren barnean  Josu Jimenez eta Maite Ramos-ek , Haiku eta Haiga -haiku irudidunen- erakusketa eta emanaldia proposatzen  daukute  : Senpere Larraldean, urriaren azken astean

 
Estreinaldia larunbat 22an iraganen da arratsaldeko 3etan (egitaraua eta azalpen zehatzagoak laister  bidaliko ditugu)

Tuesday, July 19, 2011

Bizia gure eskuetan, HATSAren eskutik



Agurtzane Anduetzak, bere sorkuntza esperientzia, egunero, jarraikian  derama  Senpereko Amotz Larraldean: asteazkenetik- igandera (ordutegia:16 etatik-20 etara)

Jadanik asko obra aurkeztu  ditu (Ikusi  bere blogean ezarri dituen argazkiak : Agurtzane ) Oraino, nahi duenak  bisitaño bat  egin diezaioke.

Agurtzaneren obrak ospatuko ditugu  erakusketaren azken egunean: Uztailaren 30ean arratsaldeko 6etan. Bihotzez gomitatzen zaitugu! 

Etorri ! Momento atseginkor bat elgarrekin partikatuko dugu !

Tuesday, June 7, 2011

Errezitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan

Igandean poesia errezitaldia izan zen Aspaldikuren eskutik Gaztelu Plazan, Iruñeko Liburu Feriaren azken egunean. 7etatik 8ak arteko tartean aritu ziren, gaztelaniaz, Iosu Calvo, Mercedes Viñuela eta Magdalena Ziriza, besteak beste; euskaraz, berriz, Jokin Irigoien, Leire Alonso eta Josu Jimenez Maia. Ohi bezala, aurkezpen lanetan izan zen Consuelo Allué, Aspaldikuburua.





Eskerrak eman nahi dizkiegu Liburu Feriako lagunei tarte bat gordetzegatik poesiari, hala nola errezitaldian parte hartu zuten guztiei.

Wednesday, June 1, 2011

Gerezi garaiko haikuak Baionako Euskal Museoan

Atzo eta gaur ospatzen ari dira Maiatz-en 27. literatur solasaldiak, Baionan.

Jardunaldien atarikoan erakusketa berezi bat zabaldu zen. Erakusketa hori Gerezi garaiko haikuak izeneko liburutik ateratako irudiekin, haigekin, osatua da, Maite Ramos Fernandezek eginak.

Erakusketaren aurkezpen testuak hala diosku:

Japoniako kulturak ez du inor epel uzten: batzuek gorrotatu egiten dute; beste batzuek, maitatu egiten dugu. Ezinezkoa da, halere, japoniar bihurtzea, baina hain da erakargarria ezen estilo japoniarra hartu eta geurera egokitzen dugu. Horregatik haikuak idazten ditut euskaraz, oinarri-oinarrizko den estrukturari eutsita, estetika klasiko japoniarra saihestu gabe.

Izenbururik eta errimarik gabeko estrofa laburra da haikua. Haiku batean sentsazioak biltzen dira, zazpi bider bost bidez zazpi silabako artefaktu poetiko batean. Hamazazpi silabatako haiku batean ezer ez da sobera, luzamendurik eta estruktura bihurririk onartzen ez duen olerki mota bat. Haiku argi izpi bat bezalakoa da, istant bat olerki txipi batean bildua.

Horren labur izanik, haikuak iradokitzaileak dira, kontatu baino gehiago iradoki egiten baitute. Haikugile ospetsuenak, Baxô-k, zioen bezala “une jakin eta leku batean gertatzen ari dena” da haikua. Naturarekin estuki lotutako poesia da, naturatik edaten duena. Oro har, haiku guztiek kigo bana dute, urtaroari dagokion hitz giltzarria, eta erakusketa honetan, Gerezi garaiko haikuak liburuan bezala, haiku guztiak sailkatuta agertzen dira urtaroen arabera.

Haiku bakoitzaren osagarri, irudi bat, haiga bat, fude -pintzel- eta sumi -tinta- japoniarrez egina. Maite Ramos Fernandezek egindako irudi eder hauetako bakoitza ondoko haikuaren izpiritua islatu nahi du. Irudiak sinpleak behar dira izan, haikuak sinpleak diren gisara, baina esanahiz beterikoak. Orobat, haigek olerkien sentimendua margotu nahi dute.

Amaitzeko, ez ahantzi haiku baten hitzak olerkariak komunikatu nahi duenaren itzala baizik ez dela: hitzak itzal hutsak dira, baina ez hutsalak. Izanez ere, hitz horien atzean atzemanezinaren errealitatea duzu. Izan bitez biak ala biak, haikuak zien haigak, atsegingarri.

Erakusketa ikusgai egonen da ekain osoan Baionako Euskal Museoan