Wednesday, November 2, 2011

Poema umezurtza guraso baten bila


Adixkide olerkaria

Hona hemen, mezu honen pean, testu bat, Thierry Biscarry-k
duela 2 urte eskuratu zuena.
Honekin, abesti bat egin nahi luke, baina, bere idazlearen izena galdu du. Zurea baldin balitz, Thierry-ri erantzun bat ematea eskatzen dizugu !
 
 

Udazkeneko sua



Udazken sasoineko sua,

burni gori ezpaletan,

ezpataz gorriz zauri,

ingudean urre gorriz,

arratsaren minean

ilargia zilarretan

da ageri


*

Miren Agur Meabe gaur Iruñean


BERTSOAROA 2011

Poema errezitaldia
Azaroak 3, osteguna
Nafarroako Antzerki Eskolako Xake aretoa. 20:00

Bitsa eskuetan

Poeta: Miren Agur Meabe
Musikaria: Ibone Ibazeta

"Bitsa, paradoxa bat. Bitsa, bizitzaren sintesia. Bitsa eskuetan, bizitza bistan. Arrosa kolorekoa al da bizitza? Gerizak ote dira maite ditugun hildakoak? Zapitxo intimoek zer garbitzeko, zer babesteko, zer ezkutatzeko balio dute? Barne-habitata berratontzeko prozesu baten deskribapena, saxofoi-doinuz lagundurik."

Miren Agur Meabe (Lekeitio). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta testuliburugintzan aritu da hainbat urtez. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Birritan jaso du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea eta Urtebete itsasargian nobelengatik, eta baita Espainiako Kritika Saria ere, Azalaren kodea (2000) eta Bitsa eskuetan (2010) poema-bildumengatik.

Ibone Ibazeta (Lekeitio). Ingeles espezialitateko irakaslea eta Psikopedagogian lizentziatua, musikarekin konbinatzen du irakasle-lana. The Soul Stompers eta Lekitto Band taldeetako partaide da.

Carmen Valois saritua izan da aforismo lehiaketan, zorionak !!

Valois 
Oihenart Aforismo I. Lehiaketan finalista gelditu da "Dorotea Hiribarren" izeneko aforismo
oihenart
bildumarekin. Epai-mahaikide izan dira Agustin Arrieta, Juan Kruz Igerabide eta Fito Rodriguez. Azaroaren 25ean izango da Sari-banaketa

Monday, October 24, 2011

Japoniatik Euskal Herrira Haikuen bidez

Atzo Senpereko Amotz Larraldean Aspaldikuko Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos izan ziren Hatsa Elkarteak antolatzen duen "Maite ditugun olerkariak" saioan.
Haikuak gero eta gehiago jorratzen ari dira Euskal Herrian Japoniak eta Japoniako filosofiak guregan pizten duten interesaren adierazle. 
Bildutakoen artean, Agurtzane Anduetza, Luixa Giltzu, Auxtin Zamora eta beste.
Egun zoragarria, sorgin haizeak lagun.

Friday, October 14, 2011

FACEBOOKeko elkarrizketak: aurtengo kongresua noiz?

  • Tere Irastortza
    Irailak 21
    Tere Irastortza
    • Eta aurten nola dira Nafarroako Poesia Kongresuaren kontuak?
  • Juankar LMugartza
    Urriak 10
    Juankar LMugartza
    • Arazoak izaten ari gara kongresua antolatzeko. Lan handia izan dugu aurten eta jende gutxi gauzak prestatzeko. Orain urrian biltzeko asmoa dugu honetaz mintzatzeko, baina ez dakit aurten zerbait funtsezkorik egin ahalko dugunik... gasolina ez ote zaigun bukatzen ari beldur naiz... dena den, pilak oraindik ditugula uste dut eta zerbait halamoduzkoa dugun unean jakinaraziko dizut.

HATSA elkartearen ageri bat


Adixkide olerkaria Agur !

Oroitarazi  nahi dugu:

Hatsa elkartearen "Maite ditugun olerkariak" deitu   ekimenaren  barnean, Senpere Amotz-Larraldean, Josu Jimenez-Maia-olerkariak  ,''Gerezi garaiko haikuak'' liburuan  aukeratu  testoak  erakutsiko dituela eta aurkeztuko , Maite Ramos-Fernandez, bere lagunak,  sortu Haiga -pinturekin batera .

Egitaraua :
Erakusketa iraganen da bakarrik   lau egunez :
Urriaren 22- 23,eta  29-30an  (arratsaldeko 3ak eta 7ak artean) 

 Igandean, 23an:
goizean , ibilalditxo bat Larruneko ekialdeko magalean eginen ginuke.(Hitzordua goizeko 9etan Larraldean ).
1H30 etan  Bazkaria (behar beharrezkoa da izenen emaitea 20eko )
 Arratsaldean 5etan,  Josu  Jimenez-Maia, eta, Maite Ramos-Fernandez-en aurkezpen-hitza

 .Bestalde, 
hona bi ageri :

1)
, Hasier Larretxeak, bere azken  poesi- liburua "Atakak"deitua,  aurkeztuko du Donostiako  Udal  liburutegiko sotoan, urriaren 17an ,goizeko 12etan
2)Hona hemen lotura bat Hatsaren  azken Olerki bilduman agertu  diren testoen aipu batzuekin ( Ainara Maiak idatziak)
http://www.gara.net/paperezkoa/20111008/295681/eu/Ez-dok-hamairu.


Hauxe da Hasierrek bidali diguna:

Agur, zuri.

Mezu honekin ,  urriaren 17an "Atakak" (Alberdania argitaletxea) poesia liburu aurkeztuko dela jakinarazi nahi dizut, eta aurrerantzean ohiko liburudendetan aurkituko duzula begiratu bat eman nahi badiozu, usaindu, ala norabait jaurti. 
Gauza aunitz egin daitezke liburu batekin.

Donostiako  Udal  liburutegiko sotoan izanen da aurkezpena, goizeko 12etan.

Ongi segi,
Hasier.

Thursday, October 13, 2011

Ainara Maia GARA egunkarian HATSAren poesiaz


2011ko urriaren 8a, larunbata… gaur GARAn poesiaz, maiteminez nauzu hiri honetan, negarrez

2011ko urriaren 08a
GARA > Idatzia > Kultura
POESIA

Ez dok hamairu

p055_f02.jpg
Ainara MAIA