Saturday, December 3, 2011

HATSA elkartearen ageri bat

OLERKARIAREN EGUNA


« Olerkarien eguna «Martxoaren 31an "Hatsaren poesia " eguna »ren bezperan , 2 garren «Olerkarien eguna” egituratuko da

Egun hortan ,Euskal herri osoan , edo beste edozoin tokitan ere ,

olerki idazle edo olerkizale norberak aukeratu dezake : gune bat, antzoki bat, taberna bat , berdin enparantza bat ,ots, nahi duen gune bat , bakarrik edo beste pertsona batzuekin , maite dituen euskarazko olerki edo testo poetiko zonbaiten aurkezteko ( eta hori, nahi duen modura , irakurriz,..abestuz…., antzeztuz edo abar…)

Lotura bat, Internetez

(http://olerkarieneguna2.blogspot.com/) eta prentsaz, eginen ginuke denon artean , partehartzale norberak , nun eta ze ordutan egitaratuko luken bere aurkezpena, Martxoaren 20 eko, Hatsa elkarteari, jakinaraziz gero

*******************************************

Azken ohar bat:

Durangoko azokan "Hatsaren Poesia " olerki bilduma 2011"

"Maiatz" argitaletxearen gunean aurkitu ditaiteke

Monday, November 7, 2011

Karmele Igartua Sormen Beka Bergarako Eskolaren eskutik, Ione Gorostartzu irabazle


Bergarako IDAZLE ESKOLAko gradu-ondokoaren barruan aurten EUSKARA JATORRIAN izenburupean antolatu dituzten IDAZLEAK IRAKURLE MINTEGIEI Orexan emango diete hasiera, AZAROAREN 12an, Paulo Iztueta gidari dutela.

Hantxe irakurriko ditugu Orixeren hainbat testu eta Ione Gorostartzu eta Idazle Eskolako beste hainbat kidek bere testuen irakurketa burutuko dugu, Orixeren omenez.

Ione Gorostartzu KARMELE IGARTUA SORMEN BEKAren irabazlea izan zen poesia sailean, saiakera sailean irabazi zuen Irene Gil-ekin batera. Zorionak haiei Aspaldikuko lagun guztion partetik.

Mila zorion !!


Wednesday, November 2, 2011

Poema umezurtza guraso baten bila


Adixkide olerkaria

Hona hemen, mezu honen pean, testu bat, Thierry Biscarry-k
duela 2 urte eskuratu zuena.
Honekin, abesti bat egin nahi luke, baina, bere idazlearen izena galdu du. Zurea baldin balitz, Thierry-ri erantzun bat ematea eskatzen dizugu !
 
 

Udazkeneko sua



Udazken sasoineko sua,

burni gori ezpaletan,

ezpataz gorriz zauri,

ingudean urre gorriz,

arratsaren minean

ilargia zilarretan

da ageri


*

Miren Agur Meabe gaur Iruñean


BERTSOAROA 2011

Poema errezitaldia
Azaroak 3, osteguna
Nafarroako Antzerki Eskolako Xake aretoa. 20:00

Bitsa eskuetan

Poeta: Miren Agur Meabe
Musikaria: Ibone Ibazeta

"Bitsa, paradoxa bat. Bitsa, bizitzaren sintesia. Bitsa eskuetan, bizitza bistan. Arrosa kolorekoa al da bizitza? Gerizak ote dira maite ditugun hildakoak? Zapitxo intimoek zer garbitzeko, zer babesteko, zer ezkutatzeko balio dute? Barne-habitata berratontzeko prozesu baten deskribapena, saxofoi-doinuz lagundurik."

Miren Agur Meabe (Lekeitio). Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta testuliburugintzan aritu da hainbat urtez. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur eta gazte literaturan. Birritan jaso du Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, Itsaslabarreko etxea eta Urtebete itsasargian nobelengatik, eta baita Espainiako Kritika Saria ere, Azalaren kodea (2000) eta Bitsa eskuetan (2010) poema-bildumengatik.

Ibone Ibazeta (Lekeitio). Ingeles espezialitateko irakaslea eta Psikopedagogian lizentziatua, musikarekin konbinatzen du irakasle-lana. The Soul Stompers eta Lekitto Band taldeetako partaide da.

Carmen Valois saritua izan da aforismo lehiaketan, zorionak !!

Valois 
Oihenart Aforismo I. Lehiaketan finalista gelditu da "Dorotea Hiribarren" izeneko aforismo
oihenart
bildumarekin. Epai-mahaikide izan dira Agustin Arrieta, Juan Kruz Igerabide eta Fito Rodriguez. Azaroaren 25ean izango da Sari-banaketa

Monday, October 24, 2011

Japoniatik Euskal Herrira Haikuen bidez

Atzo Senpereko Amotz Larraldean Aspaldikuko Josu Jimenez Maia eta Maite Ramos izan ziren Hatsa Elkarteak antolatzen duen "Maite ditugun olerkariak" saioan.
Haikuak gero eta gehiago jorratzen ari dira Euskal Herrian Japoniak eta Japoniako filosofiak guregan pizten duten interesaren adierazle. 
Bildutakoen artean, Agurtzane Anduetza, Luixa Giltzu, Auxtin Zamora eta beste.
Egun zoragarria, sorgin haizeak lagun.

Friday, October 14, 2011

FACEBOOKeko elkarrizketak: aurtengo kongresua noiz?

  • Tere Irastortza
    Irailak 21
    Tere Irastortza
    • Eta aurten nola dira Nafarroako Poesia Kongresuaren kontuak?
  • Juankar LMugartza
    Urriak 10
    Juankar LMugartza
    • Arazoak izaten ari gara kongresua antolatzeko. Lan handia izan dugu aurten eta jende gutxi gauzak prestatzeko. Orain urrian biltzeko asmoa dugu honetaz mintzatzeko, baina ez dakit aurten zerbait funtsezkorik egin ahalko dugunik... gasolina ez ote zaigun bukatzen ari beldur naiz... dena den, pilak oraindik ditugula uste dut eta zerbait halamoduzkoa dugun unean jakinaraziko dizut.