Monday, February 28, 2011

HATSA Elkartearen ageri bat

Zuri , adixkide 
bai eta zure lagun olerkari guzieri  !
"Hatsaren Poesia  Olerki Bilduma  2011"
Apirilaren 3 ean
Senpere-Larraldean
 aurkeztua izango  da.
Hamahiru garren  aldi honetan oraino,
momento  goxo baten elgarrekin
partikatzera bihotzez gomitatzen  zaitugu


 
-12etan; Liburuaren aurkezpena
- Ordu batean : Bazkaria (25euro)
- 3etan; -Idazleen  Olerki  irakurketa
5etan 
-----
'Hatsaren  olerki bustiak (2011)" ,  argazki-olerki ikuskizuna , liburuan idatzi  duten guzienen olerki-testo pasarte poetikoenekin ,
eta, David-Osorio-Tijero-ren argazkiekin osatua 
----
« Nire olerki mingotsak « Koldo Zubeldiaren argazki-olerki ikuskizuna
.
Hatsa  elkartearentzat:
Auxtin  Zamora
P.S  Behar beharrezkoa zaigu , bazkarirako,  jakitea , etortzeko
gogorik   badezun  ?
Zonbat  pertsonekin  etorri zintezken ? Erantzuna bidali
Martxoaren 25eko


******************************************************************************
Liburuan parte hartu dutenen idazle eta taldeen izenak , hona hemen :

Agur-Meabe Miren, Aiastui Jon Aintziart Piarres , Albizu Daniela, Andoain-Leitzaran Institutua DBH 4., Anduetza Agurtzane, Anduetza Maddi, Anselmi Luigi, Apaolaza Juan Mari, Arruabarrena Marisa , Artze JosAnton, Azkona-Garcia Jose, Azkune Mendia Iñaki, Azpeitia Mikel , BalentziaT-irapu Joakin, Barroso Ekhi , Basterrika Iñaki, Beratarbide Ainara , Bernat Etxepare Lizeoko TZ1, Bernat Etxepare Lizeoko TZ2, Biscary Thierry, Borda Itxaro , Bordaxar Joane , Casenave-Harrigile Junes, Davant J.Luis, Egiguren-Azkune Ekiñe , Esteban-Ramirez Karmen , Etxamendi Eñaut, Etxezaharreta Lucien, Fernandez Iker , Frutos Usoa, Galarreta Xabier, Garcia Etxandi , Goietxe Beñardo , Gomez Itziar , Gonzalez De Durana Rikardo, Gorrotxategi Aritz , Guillan Oier , Guilzu Luixa , Ibaibarriaga Imanol , Ibarguren Mikel , Ibarluzea Miren , Igantziko Eskola 3 garren zikloa , Igantziko Eskola 2garren zikloa , Igerabide Juan-Kruz , Irastorza Extefana , Irazoki Dani , Irigoien Imanol , Irigoien Jokin , Irigoien Juan Mari , Iturrioz Andoni , Itzaina Xabier , Izkierdo Fertxu , Jimenez Maia Josu, Jorajuria Peio , Kazabon -Amigorrena Antton , Korta-Rekarte Gabriel , Lafond Karlos, Larretxea Hasier , Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa 3 , Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa 5.A- , Manex Erdozaintzi-Etxart Kolegioa 5.B-  ,Lizeaga-Tamayo Eukene , Lopez Mugartza-Juankar , Macklin Elizabeth , Maia – Urroz Ainara , Makuso Juan Ramon , Manex Erdozaintzi Kolegiooa , Mendizabal Alex , Monje Aitor , Olaso-Bengoa Aitor , Ormaetxe Hilario , Otamendi Jose Luis , Otxoteko Pello , Renteria Aitziber , Rodriguez Fito , Sainz Urtzi , Salamero Andoni , Sanchez Naiara , Sarasola Asier , Sarasola Juanma, Senpereko Ikastolako 3 garrenekoak , Senpereko Ikastolako 4 eta5 garrenekoak , Solorzano Graxi, Soubelet Xabier , Susperregi Iñigo , Taberna Mikel , Tambourin Marikita , Tijero-Osorio David, Tobar-Arburu Joseba, Toledo-Saralegi Maite, Unanue Arruabarrena Goiuri , Urkizu Urtzi , Valencia Josiane, Valois Carmen, Zabala Juan Luis, Zaldua -Arrillaga Amaia , Zaldua Iker , Zamora Auxtin, Zelaieta Edu, Zendoia Josemari, Zubeldia Iñaki , Zubeldia Koldo


Bestalde
"Olerkarien eguna" ospatuko dute:

-Txekian (Brno hirian ): Ainara Maia(Apirilaren 2an)


********************************
- Baionan( Megadendan) : Xabier Soubelet eta Joseba Aurkerenenak, 
abesti eta olerki emanaldi bat emanez (Apirilaren 2an )

******************************************************* 
- Iruñean :(Nafartar olerkari talde batek)
      Apirilaren 20an
Pio XII etorbideko CIVICAN aretoan (19h30)

**************************************
  -Zugaramurdin: Agurtzane Anduetzak( Apirilaren 2an)
« Sorginalde » tailer-gunean

***********************************
- Senperen : Zaldubi Ikastolak( haurren irakurketa batekin )
" " " " " " " " Auxtin Zamora-k  (Apirilaren 2an)
bere bi olerki irakurri eta  aurkeztuko ditu
Urdazuri bazterreko parke publikoan 

********************************************

Errenterian: Mikelazulo elkarteak( Apirilaren 2an)


****************************************** 
Zaldibian  Koldo Zubeldiak bere azken (Apirilaren 2an)
olerki bilduma "Aralar gogoko iturri"
aurkeztuz
Karrerainea Kultur etxean 
Apirilaren 1ean
arratseko 7ak /30 etan

*******************************
« Olerkarien egunea »n , euskaraz idazten duten olerkarien artean , pentsamenduzko lotura bat , egiteko , eskatzen dugu , denok , nunbait , (berdin, gure bizitokian) olerki bat bederen irakurtzea . Nahi badezu, zure ekimena jakinaraziko ginuke , blog honen bitartez :

Thursday, February 24, 2011

Ezari emanak ezak eramaten du


“Ezari emanak ezak eramaten du”. Tere Irastorzaren hitzak dira. Burlatako Kultur Etxean emandako saioan, hainbat eta hainbat kontu interesgarri adierazi zuen olerkari zaldibitarrak.

Hasieratik beretik adierazi zuen poesiak edertasuna bilatu behar duela, “ezari emanak erak eramaten baitu”. Poetak arnasa hartzen eta ematen ikasi behar du. Poema bat idazterakoan, ez da nahikoa norberaren nitasunaren berri ematearekin, eta harago joan behar da, bestearengana, bestearenganako espazioa sortu behar da. Bestela, poesian sentimentalismoan geratzeko arriskua dago eta, Tere-ren hitzetan, ”sentimentalismotik sentimenduetara jauzia dago.”

Irastorzak esan zuen, egun, poema bat gustagarria da baldin eta bi baldintzetakoa betetzen badu:

Lehenengo baldintza: poema gustagarria izanen da, baldin eta lehendabizikoan ulertzen bada
Bigarren baldintza: poema gustagarria izanen da, baldin eta harritzen bagaitu.

Era berean, Oihenart-ek zioena ekarri zuen gogora: poesiak hitz-neurtua izan behar du, hitz bat ere sobera, hitz bat ere falta.

Amaitzeko, zer pentsaturik ematen duen Tere-ren esaldi biribil bat: “Poetak bere irakurleak aukeratzen ditu, aukeratu behar ditu”

Monday, January 10, 2011

HATSA elkarteak bere bloga

Urte berri blog berri...

Olerkari  laguna,

Apirilaren 2 an,  egituratu nahi  den ,  "Olerkarien eguna" , aski aurretik  moldatzeko , Blog baten helbidea ,hona hemen :



Denon parte hartzea , indibidualki edo taldeka ezin preziagarria litaike.Pasa mezua !

Bertzalde,  2011 ko ''Hatsaren Poesia'' bilduma,  egunetik egunera osatzen ari da, oroitarazten dugu,testoen igortzeko epea: Urtarrilaren 31 arte dela.

Tailerreri dagokionez , Juanma Sarasola , Bernat Etxepare  eta Larzabal Ikastetxeko  ikasleekin  bai eta  Marisa Arruabarrena , Orio-ko Instituko gazteekin   gerturik dira aurten  Poesia lantzeko eta Bilduman parte hartzeko

Goraintziak denoi !

                  Hatsa elkartearentzat
                              Auxtin

Monday, January 3, 2011

Marisa Arruabarrena Elizalde olerkariaren egutegia

25a iritsi zela eta
Ekainaren 25a iritsi zen,
hura ere pasa zen.

Uztailak 9 ditu.
Primeran,
dena espero bezala.

Abuztuak 2
Lan berriak, adi!
Radioak erretzen zaitu
bai barrutik
eta
baita kanpotik.

Urtarrilean hasita
barrendik kiskali zintuzten.
Eguzkiaren hilabetean,
aldiz,
kanpotik.

Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke.

Azala belztuta
formak galduta
eta hala ere
munduaren jabe.
Irailera iritsi gara
bai 2ra
eta
baita 9ra
eta jakina,
Kontxa gurea dugu.

Elkar besarkatu.
Orain arte eman gabekoak
nabaritu,
askatu,
hartu,
sentitu,
gozatu,
errotu,bizitu…

Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke

Urriak 26
notizia onak.
Besterik ez.
Bilboko PET,
oraingoz deusez.

Azaroak 26
Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke.

Lasaiago nago,
bai badakit.

Hala ere,
oraindik,
inork ikusten ez nauenean,
isilka, ezkutuka
egiten dut negar.

Bai, malkoak aldatu dira.
Ez, hauek ez dira
garratzak,
mikatzak,
mingotsak...,
zorionez.

Bai, malkoak aldatu dira.

Hauek, zorionez,
gozoak eta eztiak
dira.

Baina
malko izaten jarraitzen dute.

Ezin dira geldirik egon,
irten beharra daukate.

Eta zenbat maite zaitudan pentsatzean,
dantzan eta jirabiran
ur-jausi moduan
uholde tamainan
ari dira
kartzelan dagoenaren itxuran
ihes egin nahian.

Zenbat maite zaitudan
esan nahiko nizuke.

Agian, azkenean,
hau irakurtzean
jakingo duzu …

ZER?

Ba, hori:

ZENBAT MAITE ZAITUDAN!!!


07-11-26

Karmele Igartua eta Tere Irastortza, Joakin Balentzia eta Josurekin, Hatsaren Poesiaren omenez



Ur goiena, ur barrena... argazki zahar batzuk... Karmeleren omenez...

http://picasaweb.google.com/jkmugartza/HATSARENPOESIARENOMENEZ# 2008/03/10

Karmele Igartua eta Carmen Valois, Iruñean, Hatsaren Poesiaren omenez





Karmele, urte berri... ura, sua, haizea..

Monday, December 27, 2010

TK aldizkaria, karrikan da (22. zenbakia)

Nafarroako Liburuzainen Elkarteak 2010eko abenduko zenbakia plazaratu du berriki. Joxemiel Bidadorri eskeinitako alea da. Oso ongi argitaratutako aldizkaria da... Hatsaren Poesiaren antzera, aldizkaria baino liburu bat dirudi.

Bertan hainbat idazle nafarren iritziak jasotzen dira "Euskaraz idaztea Nafarroan" gaiaz. Hona hemen iritzi horietako batzuk:

* Anjel ERRO : "Nafar idazle baten lana "saritua" izan denean, Nafarroatik kanpoko instituzio batek egin du (dela publikoa, Euskadi Sariak bezala, dela gutxi gorabehera akademikoa, Kritika saria bezala, edo dela guztiz ekimen herrikoikoa, orain gutxi irakurle talde batek martxan jarritako 111 akademia)."

* Patxi LARRION : "Idaztea, idaztearen ekintza ezer bada, jarduera pertsonala da, baina, plazarik gabe nekeza egin ohi da, eta hau idazten duenak birtuala baino haragizko plaza nahiago."

* Jon ALONSO : "Honez gero ez dut uste inork, fundamentu pixka batekin arituz gero, uka dezakeenik euskal idazleen bazterketaren oinarrian bulkada politiko dagoenik. Euskarazko edozein manifestazioaren aurka dagoen bulkada berbera. Nafarroako bizitza publikotik -hartaraz gero, pribatutik ere bai, baina horrek ez du hainbeste inporta- euskara desagerrarazten tematzen den jende horren bulkada ezagun hori."

* Josetxo AZKONA : "Beraz, euskarak gure lurraldean dituen hiztun-kopuruari erreparaturik -aski urria bera, gehienez jota, populazioaren %12-, errateko gisan gaude halako idazle multzo trinkoa badela gure lurraldean. Gabeziak gabezia, euskal letren jarraitasuna ez da eten Nafarroan, ez horixe !"

* Aingeru EPALTZA : "Handia da, gero. Iruñean, urrikalmendu begiradak sumatu izan ditut neure burua euskal idazle gisa aurkezturik. 'Nora hoa, gizagaixo hori, lau katuk ere erabiltzen ez duten hizkuntzan idazten !'"

* Inma ERREA : "Nafarroan gertatzen ari dena da horren adibide. Agintariek ez dute nahi euskarak aurrera egitea, eta horretarako klase orotako trikimailuak baliatzen dituzte. Esaterako, literaturaren alorrean, euskaraz idazten dugunok ikusezin bilakatzen saiatzen dira, baina horrekin ez dute lortzen gaztelaniazko literaturari bultzada ematea Nafarroan. Besteak beste, gaztelaniaz idazten duten idazle nafar asko ez direlako euskararen arerio, eta hori, euskal kulturaren arerio ez izate bera, baztertua izateko arrazoia bilaka daiteke Nafarroan. Penagarria da hizkuntza bati herra erakustea, penagarria, itogarria eta antzua."

* Josu JIMENEZ MAIA : "Adierazgarria den beste adibide bat. Iaz Iruñeko Pamiela argitaletxeak atera zuen Siete Poetas Vascos liburuan, Jose Angel Irigarai handiak apailaturiko liburua, Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerendiaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia eta Joseba Sarrionaindiaren liburua ezagutzen al dute Nafarroako poeta erdaldunek? Irakurri dute? Lepoa eginen nuke ezetz. Eta ele biz egin zen antologia hura.

* Joakin BALENTZIA :

Ezagutzen ez duena gaitzesten duen horri
eskaini nahi diot
ene hitz arrotz hau,
apalki, badaezpada ere,
ulergarri ere bai,
ez nahasteko moduan;
itzultzaile iaioak direnez gero,
ene berba barbaroak
egokituo dituztelakoan nago:
ni hemengo naiz,
jaiotzez, legez,
bihotzez, gorputzez,
ametsez, heriotzez,
hauxe da ene lengoaia propioa,
odolez egindakoa
mende anitzetan zehar;
zu mintzatzen hasi baino lehen
hemen nengoen ni,
hiztun, sinestun,
ene mito eta jainkoekin,
bakean,
lurralde lau eta malkar hauetan,
lagunen artean,
solas, maitasuna egiten,
noizbait itsasoari
baina beti eguzkiari so
ama lurrarekin loturik;
baina zuk, ezagutzen ez duena
erdeinatzen duen horrek
ez duzu ikasi nahi
orain dudan kezka guztia
bihotzean, gorputzean,
heriotzan, odolean,
eta nire lengoaia berezi eta zaharra
arbuiatzen duzu
modu basati batez,
eta ez dugu elkar ulertzen jakina;
zure hizkuntza ikasia dut
halabeharrez, nahitaez,
baina zuk, berriz, nirea ez,
eta elkar joka gabiltza aspalditik:
otoitz egin dezagun,
edozein hizkuntzatan,
jainkoren batek gorde gaitzala
bion bihotza,
herioak aginduta,
izoztuta ez geratzeko.