Tuesday, July 19, 2011
Bizia gure eskuetan, HATSAren eskutik
Tuesday, June 7, 2011
Errezitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan
Eskerrak eman nahi dizkiegu Liburu Feriako lagunei tarte bat gordetzegatik poesiari, hala nola errezitaldian parte hartu zuten guztiei.
Wednesday, June 1, 2011
Gerezi garaiko haikuak Baionako Euskal Museoan
Jardunaldien atarikoan erakusketa berezi bat zabaldu zen. Erakusketa hori Gerezi garaiko haikuak izeneko liburutik ateratako irudiekin, haigekin, osatua da, Maite Ramos Fernandezek eginak.
Japoniako kulturak ez du inor epel uzten: batzuek gorrotatu egiten dute; beste batzuek, maitatu egiten dugu. Ezinezkoa da, halere, japoniar bihurtzea, baina hain da erakargarria ezen estilo japoniarra hartu eta geurera egokitzen dugu. Horregatik haikuak idazten ditut euskaraz, oinarri-oinarrizko den estrukturari eutsita, estetika klasiko japoniarra saihestu gabe.
Izenbururik eta errimarik gabeko estrofa laburra da haikua. Haiku batean sentsazioak biltzen dira, zazpi bider bost bidez zazpi silabako artefaktu poetiko batean. Hamazazpi silabatako haiku batean ezer ez da sobera, luzamendurik eta estruktura bihurririk onartzen ez duen olerki mota bat. Haiku argi izpi bat bezalakoa da, istant bat olerki txipi batean bildua.
Horren labur izanik, haikuak iradokitzaileak dira, kontatu baino gehiago iradoki egiten baitute. Haikugile ospetsuenak, Baxô-k, zioen bezala “une jakin eta leku batean gertatzen ari dena” da haikua. Naturarekin estuki lotutako poesia da, naturatik edaten duena. Oro har, haiku guztiek kigo bana dute, urtaroari dagokion hitz giltzarria, eta erakusketa honetan, Gerezi garaiko haikuak liburuan bezala, haiku guztiak sailkatuta agertzen dira urtaroen arabera.
Haiku bakoitzaren osagarri, irudi bat, haiga bat, fude -pintzel- eta sumi -tinta- japoniarrez egina. Maite Ramos Fernandezek egindako irudi eder hauetako bakoitza ondoko haikuaren izpiritua islatu nahi du. Irudiak sinpleak behar dira izan, haikuak sinpleak diren gisara, baina esanahiz beterikoak. Orobat, haigek olerkien sentimendua margotu nahi dute.
Amaitzeko, ez ahantzi haiku baten hitzak olerkariak komunikatu nahi duenaren itzala baizik ez dela: hitzak itzal hutsak dira, baina ez hutsalak. Izanez ere, hitz horien atzean atzemanezinaren errealitatea duzu. Izan bitez biak ala biak, haikuak zien haigak, atsegingarri.
Erakusketa ikusgai egonen da ekain osoan Baionako Euskal Museoan
Wednesday, May 25, 2011
Hatsaren Eguna Berriozarren, bigarrenez
Poesia emanaldi horretan honako olerkari hauek izan ziren: Auxtin Zamora senpertarra, Josetxo Azkona eta Juankar Lopez-Mugartza irunxemeak, eta Jokin Irigoien, Xabi Lasa eta Josu Jimenez Maia berriozartarrak. Aurkezpen lanetan Pello Uharte Orotz aritu zen, eta, olerkiez landarat, musika pieza ederrak entzuteko parada izan genuen Iñigo Labiano gazte berriozartarraren eskutik.
Bukaeran, Hatsa elkartearen bihotza eta arima den Auxtin Zamorari irudi bat eman zitzaion opari, olerkigintzaren alde egin duen eta egiten duen lan handia eskertzeko.
Eskertzekoa da, era berean, Berriozarko Udalak emandako laguntza eta, esan gabe doa, aldez edo moldez, olerki emanaldi hau egiten lagundu duzuen guztioi mila esker anitz: biba zuek!
Wednesday, May 4, 2011
Maite Toledo eta Jone Telleria 15 egunez Senpere-Larraldean
HATSAk "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiaren berri eman
Iruñean ospatu "Olerkarien eguna"-ren azken ekitaldiari buruzko lekukotasuna eman du HATSAko olerkari Auxtin Zamorak olerkarien egunaren blogean.
http://olerkarien-eguna1.blogspot.com/
Iruñeko "Euskalerria Irratia"-n hitz egin zuen Reyes Ilintxeta kazetariaren saioan.
Olerkarien egunaren azken emaitzak eta lehen ereintzak
"Olerkarien eguna"-ren lehen bultzada aurtengoz, bururatua da, baina jadanik pentsatu dezakegu, datorren urtean ere oraino elgarrekin bide eginen genezakeela.
Hona hemen jadanik "Olerkarien eguna 2"-ren bloge berria:
Sunday, May 1, 2011
Ostiralean, Hatsaren Eguna Berriozarren
Ostiral honetan, hilaren 6an, arratsaldeko 7etan aurkeztuko da, liburutegian, Hatsaren poesia aurtengo olerki bilduma. Hatsa elkarteko arduradun Auxtin Zamoraz gain, olerki bilduma honetan parte hartu duten beste olerkari batzuk ere izanen dira olerki emaldian, besteak beste, Berriozarko olerkari zenbait. Musikaz lagundutako emanaldia izanen da. Bigarren urtez jarraian egiten den ekitaldia hau Zorroka Euskara Taldeak antolatu du Berriozarko Udalaren laguntzarekin.

