Gurea olerkigintzaren aldeko bloga den arren... ezin da ukatu benetako poesia jendeak egunero bere ekintzekin egiten duena dela. Zertarako euskal poesia, euskal hiztunik ez badago ??
Sakanan eta Erronkarin Guaixe aldizkarikoak, Beleixe irratikoak eta Kebenko elkartekoak euskararen aldeko beren lana egunero-egunero egiten ari dira... batere laguntzarik gabe... Guaixe eta Beleixeren egoera izugarria da, benetan kezkagarria, galerak galeren gainean, Nafar Gobernuak bere laguntzak ukatzen ditu eta estutu eta estutu egiten du itotzeraino... honek zer nolako errima du?? zer nolako kopla da hau?? metaforarik gabeko herri batean bizi gara... ezjakintasuna da nagusi... geneukan apurra bera ere kendu nahi digutela.
Sakanakoekin zure elkartasuna adierazi nahi baduzu, irakurri ondoko esteka hau:
http://2000esker.blogspot.com.es/
Erronkariko euskaltzaleekin bat egin nahi baduzu, Euskal Herri osoan euskararen olerkia zabal dadin, irakurri Kenbenko esteka hau:
http://uskaraeguna2010.blogspot.com.es/
Ez da hilen, ez da hilen
Erronkarin uskara...
Ezta Sakanan, ezta EH-n ere !!
Friday, March 30, 2012
Wednesday, March 28, 2012
Saran liburu berriak
Sarako Idazleen Biltzarrean MAIATZ-en eskutik aterako diren liburu berriak
http://www.argia.com/albistea/sarako-idazleen-biltzarrera-begira-5-liburu-plazaratu-ditu-maiatzek
http://www.argia.com/albistea/sarako-idazleen-biltzarrera-begira-5-liburu-plazaratu-ditu-maiatzek
Monday, March 26, 2012
HATSA elkartearen oharra "Olerkarien eguna" dela eta
*** Ohar garrantzitsua:
''Olerkarien eguna'' ezin bada
Otsailaren 31 an ospatu ,
Otsailaren 31 an ospatu ,
baina bai beste nahi den egun batez,
ez da arazorik izango:
finkatutako egun desberdinaren data,
"Olerkarien eguna"ren barnean
kontutan hartua litzateke
"Olerkarien eguna"ren barnean
kontutan hartua litzateke
Olerkarien egunean parte hartzera deitzen du HATSA Elkarteak
Adixkide olerkaria ,
.
Batzuek ,beren izena emana dute ''Hatsaren Poesia '' egunaren barnean parte hartzeko ,
besteak ,ezin dira lgandean gurekin izan .Eta hori, ulertzen dugu sakonetik: nor berak daki bere bizian ,momento guziez, zer diren bere egin beharrak.
Baina ,sentitzen dugu : zuek ere, Igandeko Larraldeko ekitaldian , denon barneko pentsamenduetan izanen zaretela .
Hala ere nahi ginuke sentimental lotura bat gehiago egin gu guzion artean .
Larraldera etorri ahal ez litezkeneri , ' 'Olerkarien egunean " parte hartzea eskatzen diegu .Ikusi http://olerkarieneguna2.blogspot.fr/
Xinplea da, aski da ,zer eta nun eginen duzun ,( demagun, olerki baten irakurketa) Hatsa-ri jakinaraztea !
Eta irakurketarik edo parte hartzerik egin ez bazenuke, bederen, ''Olerkarien eguna'ren karietara bilduko diren guziekin ,eskatzen dizugu, pentsamendu-lotura baten ukaitea !
Hatsa elkartea

Thursday, March 22, 2012
BIDANKOZETIK USKARAREN EGUNERAKO DEIA
KEBENKO Elkarteko lagunek gonbidapena luzatu digute guztioi Bidankozera hurbiltzeko... Izan ere, Uskararen Eguna gero eta hurbilago dagoenez motorrak hasteko garaia da...!!
HATSAREN POESIAREN EGUNA ATEAN DA
Oroitarazten dizugu,:
1) 'Hatsaren Poesia' egunean noiz nahi etorri zaitezkela baina bazkaldu nahi baduzu, izenenaren emaitea 24eko beharrezkoa zaigula
2) ''Olerkarien eguna " ospatu nahi dugu idekidura zabal batekin.
baina momentoz, ez dugu oiartzun haundirik???
Udaberriko artzak ,dirudi , aurten ,iartzatze nekea daukala . Baina hala ere espero dugu kimu- muskilak usnaturik , noizbait , gure alimalea animatuko dela !
Nola egin ? Jakiteko ,hona hemen aurtengo eta iazko blogeen helbideak .
http://olerkarieneguna2.blogspot.com/
http://olerkarieneguna1.blogspot.com/
bestenaz idatzi diezagukezu helbide honetara:
( hatsaelkartea@aol.com)

Subscribe to:
Posts (Atom)