Friday, March 30, 2012

Sakanako eta Erronkariko lagunen ekimenak euskararen alde

Gurea olerkigintzaren aldeko bloga den arren... ezin da ukatu benetako poesia jendeak egunero bere ekintzekin egiten duena dela. Zertarako euskal poesia, euskal hiztunik ez badago ??

Sakanan eta Erronkarin Guaixe aldizkarikoak, Beleixe irratikoak eta Kebenko elkartekoak euskararen aldeko beren lana egunero-egunero egiten ari dira... batere laguntzarik gabe... Guaixe eta Beleixeren egoera izugarria da, benetan kezkagarria, galerak galeren gainean, Nafar Gobernuak bere laguntzak ukatzen ditu eta estutu eta estutu egiten du itotzeraino... honek zer nolako errima du?? zer nolako kopla da hau?? metaforarik gabeko herri batean bizi gara... ezjakintasuna da nagusi... geneukan apurra bera ere kendu nahi digutela.

Sakanakoekin zure elkartasuna adierazi nahi baduzu, irakurri ondoko esteka hau:

http://2000esker.blogspot.com.es/

Erronkariko euskaltzaleekin bat egin nahi baduzu, Euskal Herri osoan euskararen olerkia zabal dadin, irakurri Kenbenko esteka hau:

http://uskaraeguna2010.blogspot.com.es/

Ez da hilen, ez da hilen
Erronkarin uskara...

Ezta Sakanan, ezta EH-n ere !!

No comments: