Monday, March 5, 2012

Maite ditugun olerkariak saileko beste ekitaldi berri bat "EuskAlema"



Adixkide olerkaria,

"Maite ditugun olerkariak "sailaren barnean, Martxoaren 9an  ''EuskAlema'' elkartea  gomitatzen dugu. Hona hemen,beren mintegi bateko  argazki batekin, elkarteak bidaltzen digun ageri bat


-"" Gabriel Aresti eta Bertolt Brechten olerkiak, euskaraz eta alemanez:""
l

Euskalemak argitaratu berri duen olerki bildumatxoaren berri eman nahi genizueke, Senpereko Larralde Etxean, martxoaren 9an, 17.30etan egingo dugun aurkezpenaren bitartez. Bertan, olerki batzuk irakurriko ditugu, liburutik hautatuak. 
Liburuan, bi olerkari garaikide handi eta garrantzitsuok jarri ditugu elkarren ondoan. Brechten zenbait olerki lehengo aldiz izan dira euskaratuak, Arestiren gehienak alemaneratu gabe zeudelarik. Brechten itzulpen "historiko" batzuk, hainbat euskal musikarik erabili dutenak esaterako, frantsesetik edo gaztelaniatik eginak ziren: horiek ere, aztertu eta argitaratu ditugu liburu honetan
Euskalema Elkartea, euskararen eta alemanaren arteko harremanak sustatzeko sortu zen duela lau bat urte, betiere harreman zuzenak bultzatu nahian, ez frantsesa edo gazteleraren bidezkoak. Harremanotan, hizkuntz harremanez eta itzulpengintzaz gain, kultur arlo desberdinetako ekimenak batu ditugu. Helburuok lortzeko, mintegiak, itzulpen-lantegiak, hitzaldiak, jardunaldiak, irakurraldiak, etab. antolatu ditugu orain arte, aipatu argitalpen hau gure azken lana izanik. Gure kideen artean, euskaraz dakiten aleman hiztunak ditugu, edota alemanez dakiten Euskal Herrikoak. Batzuk Euskal Herrian bizi gara, beste batzuk berriz atzerrian.

No comments: