Monday, April 18, 2011

Olerkariaren eguna... oraindik ere !!

ETORRI IRUÑERA... HATSA ELKARTEAREN ESKUTIK !!
Auxtin Zamora eta HATSAren POESIA aldizkarian idazten duten nafar olerkari zenbait

OLERKARIEN
EGUNA

DEIALDI IREKIA = HATSAren izenean Auxtinen gonbidapena luzatzen dizuet zuei guztioi... zuk zerorrek, zure bizpahiru olerki irakurri nahiko bazenitu etorri Iruñera eta irakurtzeko aukera izanen duzu...!! 
HATSA elkarteak proposatzen digu Euskal Herri osoan, edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak, gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen toki bat aukera dezan, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, euskaraz idatzi eta maite dituen olerki edo testu poetiko zonbaiten, nahi duen modura, aurkezteko (irakurriz edo musikatuz, abestuz, margotuz edo abar).
Lotura bat denon artean, Italian, Erroman, Stagione Lirica di Operetta gunean, Txekian Brno hirian, Herbehereetako Erresumako Amsterdam hirian, Eskoziako Glasgow hirian, Estatu Batuetako New York-en, Baionan Elkar-ren aretoan eta Etxepare Lizeoan, Parise hiri inguruan, Bidarten zine gelan, Donostian, Zugarramurdin, Senperen Zaldubi ikastolan, Errenterian Mikelazulo Elkartean, Zaldibian, Lartzabalen Manex Erdozaintzi-Etxart kolegioan eta Iruñean, jakina...!! Nola ez !! Euskal Herriko hiri buruzagian ibilbide europar honi bukaera emanen zaio...
Lekua = CIVICAN Auditorioa, PIO XII, 2, etorbidea.
Ordua = Arratsaldeko 7,30 (19:30)
Eguna = Apirilaren 20 * Asteazkena

Bestalde
Berriozarren,
Bibliotekan,
« Hatsaren eguna «  deitu ekimen bat
Maiatzaren 6 ean arratsaldeko 7etan,
antolatua da !
Denok gomitatuak gira !
Etorri !
gure elkarren olerkiak ,
partikatuko ditugu !

Friday, April 15, 2011

Josu Jimenez Maiaren liburuaren aurkezpena Baionan, maiatzaren 31n, Maiatz-en Literatur Solasaldien barruan.

Solasaldiak noiztik, noiz arte:
Noiztik: 2011ko maiatzaren 31a. Noiz arte: 2011ko ekainaren 1a.

Ekitaldiak - Literatura

Tokia: Baiona
Gaia : Literatura Berria

Maiatzaren 31n :

18:00 : Josu Jimenez Maia-ren Haiku eta  Maite Ramos-en marrazki erakusketaren estrenaldia (ondoko igandea arte iraunen duena)
19:00 : Daniela Albizuren obraren aurkezpena (Joseba Aurkenerena)
19:30 : mahai-ingurua "poesia berriaz"
21:00 : ikusgarri bat (Itxaro Borda, Maddi Oihenart, Jeremi)

Ekainaren 1ean :

19:00 : liburu aurkezpena
19:30 : mahai ingurua "narrazio berriaz"
21:00 : ikusgarri bat, "Hango haize" Gabriel Okoundji Congoko poetarekin.

Monday, April 4, 2011

"Hatsa-ren Poesia" olerki bilduman parte hartzen dutenei





Atzo, Senperen egun bat "superra" iragan dugu.

Liburuaren aurkezpena, bazkaria, olerki irakurketak, bideoak, zinez bizi-bizian preziatu ditugu. Gure artean, ere ginituen 'Erlaitz', Olerkari umetxoena (15 hilabete) bai eta Goiurri Unanue-Arruabarrena  olerkari gaztetxoena (17 urte). Dirudi, duela 13 urte hasitako bideak, bere ardatza, oraino geroari buruz, fermuki atxiki nahi duela.

"Maite ditugun olerkariak " saila ere  baikorki doa. Apirilaren 15etik Apirilaren 30a arte, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta pintura erakusketa Larraldean ikusgai izanen ditugu bai eta, Uztaila osoan, Agurtzane Anduetzaneren 'Sorkuntza bizia',  ekimena ere.

Azpimarratu nahi dugu ere, "Hatsaren olerki bustiak" deitu aurtengo  bideoa gure guzien testoekin bai eta David-Osorio-ren argazkiekin osatua dena, nun nahi ikusi ditaikela, edozoin gertakizun kulturaletan. Bideoa  aurkeztu nahi baduzue, sartu harremanetan gurekin.

Bestalde, "Olerkarien eguna" ere, iduritzen zauku arrakastatsuki hasi dela.  Parte hartu dutenen lekukotasunak emanen ditugu emeki-emeki, blog honetan:


"Olerkarien eguna" ez da oraino bururatua !

Lartzabaleko kolegioan, Andoaineko institutoan, Baionako Bernat Etxepare ikastetxean, Senpereko Ikastolan, Igantziko eskolan, olerkari gaztetxoek ospakizun batzu aurkeztu nahi dituzte.

Eta azken ekimena iraganen da: 

IRUÑEAN,
PIO XII Etorbideko CIVICAN Aretoan
Apirilaren 20ean arratseko 7ak eterditan

Etorri, denok !  Nafartar olerkarien gomitari ihardoki dezagun, eta, gure olerkiak trukatuz momento goxo bat iragan dezagun !

Bururatzeko: liburua eskuratu ezin dutenentzat

1) Apirilaren 17an Saran izango gara
2) Apirilaren 20an Iruñean
3) ... eta beste baldintzarik ez bada, liburua  postaz  igorriko dugu ! (zure helbidea  bidali otoi)

               Hatsa elkartearentzat

                                       Auxtin

Thursday, March 31, 2011

Joxemiel Bidadorren omenez egindako ekitaldia Nafarroako prentsan



Joxemielen omenez ekitaldi jendetsua ospatu zen Iruñean iragan asteko ortziralean. Emozioari ezin eutsiz baten batek ezin izan zuen irakurri prestatuta zeukana. Irakurleen artean Jose Angel Irigarai, Iñaki Azkona, Xamar, Patxi Larrion, Josetxo Azkona, Mikel Taberna, Aingeru Epaltza, Inma Errea, Juantxo Urdiroz, Sagrario Aleman, Euskalerria Irratiko Mikel Bujanda, Bixente Serrano, Fito, Fertxu Izkierdo eta beste. Saioa bi lagunek gidatu zuten, horietako bat Kike Diez de Ultzurrun izan zen, hau ere Euskalerria Irratiko esataria (bide nabarrean... noizko litzentzia irrati honetarako?). Bestalde, Aitor Txarterinak eta Asisko Urmenetak mural polit bat egin zuten elkarlanean, testu honi sarrera ematen dion bera.

http://www.dantzan.com/hemeroteka/joxemiel-bidador-omendua
http://www.noticiasdenavarra.com/2011/03/26/ocio-y-cultura/joxemiel-bidador-omendua

Josu Jimenez Maia, Aspaldikumea, haikuen errege MAIATZ aldizkarian !!


Hauek dira MAIATZ literatur aldizkariak gutxi barru argitaratzeko asmoa dituen liburuak... horien artean Aspaldiku elkartearen harrobiko olerkari Josu Jimenez Maiarena:

-Daniela ALBIZU: Iturri-Aldeko nere leihotik (bere idazlanen bilduma)
-Xabier SOUBELET: Iza ote iza? Olerkiak (Oteiza eta Somaliaren inguruan)
-Odon NOBLIA: Biziaren bidetik. Olerkiak, elebiduna, argazkiekin.
-Eñaut ETXAMENDI 4: Idazlanen bilduma 4 (Maiatz-en agertu elelaburrak)
-Josu Jimenez MAIA, Maite RAMOSen marrazkiekin: Gerezi denborako Haikuak  (Haikuak)

Bestalde, Pierre Mestrot-ren “Saiaren mendekua” nobela beltza zuzentze lanetan dago eta luzaro gabe argitaratzeko asmoa du MAIATZ-ek, baina oraindik itxoin beharko dugu pixka bat... Literatur kontuetan, lasai, presarik ez dago.

Xoriño Khantariaren olerki bat, Ainara Maia, Txekiatik

Kaixo,
zer moduz?

asteburuan, larunbata 2, Brno hirian eguerditik aitzina, ainara batek hegaldatuko ditu euskal hitz poetikoak aire txekiarrean...

asteburu poetiko on
ainara



KANTA POP ALAI BAT UDABERRI HONETAN
poema bat bizitzari, bideari,
helburuei, zorionari, maitasunari, amodioari,
adiskidetasunari, maitasun inkondizionalari,
aurkitutako maitasun galduari
...edo galdutako maitasun gaindituari,
itzuliko denari
enarak ekainero bezala,
haratago, infinitora, utopiara, eramango nauenari
indarberriturik utziko nauen maitasunari
eta sekula ere gehiago sufriaraziko edo negareginaraziko ez nauenari
maitemina izan gabe
kanta pop alai bat zuretzat
isilik
adiskidetzean geratzen den zoriona
kolpean maitasunezko tristura eta mina kitatzean
neska mutilarekin bat
mutila neskaren barnean.
Kanta alai bat zuri
olerki tristeak jasan dizkidazunari irribarre lotsati bat
kukuxumuxu bat zuri
kukuxu bat bezain zoriontsu izan zaitezen!
STASTNY JAKO BLEHA


Una canción alegre pop de esta primavera
un poema a la vida, al camino,
a las metas, a la felicidad, al amor, al amor,
a la amistad, al amor incondicional,
al amor perdido encontrado
al amor recuperado o superado,
a quien volvera
como las golondrinas cada junio,
a quien me llevara más allá del infinito, a la utopia,
al amor que me dejara renovada
y a quien no me hara llorar o sufrir mas
sin dolor de amor.
Una canción pop alegre para ti
en silencio
la felicidad que quedara al reconciliarnos
al quitarnos de encima de golpe la tristeza y dolor del amor.
La chica con el chico
el chico en la chica.
Una canción alegre para ti
una timida sonrisa a quíen ha soportado poemas tristes
KUKUXUMUXU  para ti
para que seas tan feliz como un KUKUXU (PULGA)!

Une chanson pop gaie de ce printemps
un poème à la vie, au chemin,
aux objectifs, au bonheur,
à l’amour, à l'amour,
à l’amitié, à l'amour inconditionel,
à l'amour perdu trouvé
à l’amour perdu ou dépassé,
à l’amour qui reviendra
comme les hirondelles chaque juin,
à ‘amour qui m’amenera au-delà de l'infini, à l’utopie, à l’amour qui me renouvelé et qui ne me fera plus soufrir ou pleurer sans peine d’amour.
sans amour
une chanson pop joyeuse pour toi
silenceuse
le bonheur qui restera après la reconciliation et d’un coup s’irons  la douleur et la tristesse de l’amour.
La fille avec le garçon, le garçon dans l'intérieur de la fille.
Une chanson gaie pour toi
une sourire timide à qui a supporté poèmes tristes
KUKUXUMUXU por toi
pour que tu soi aussi heureux comme un KUKUXU (POUCE)!

Saturday, March 26, 2011

Joxemiel Bidador: lagun bitxia, harribitxi bat

Xelebrea, gure Joxemiel zena. Bitxia eta bizia, harribitxi bat. Honezkero, ni baino jaioagoak diren beste batzuek idatzi dute Joxemiel Bidadorrez, eta zaila da oso ezer berririk asmatzen. Joxemielen buruko isuriaren berri izan nuelarik, maldizioka hasi nintzela badaki batek baino gehiagok. Astebete igaro eta gero, Artikako omenaldi hunkigarria eta gero, olerki bat idazten saiatu nintzen; alferrik, baina!


Toko-k, duela hirurehun urte jaiotako poeta japoniar batek, gaztigatu zigun:


Heriotz-olerkiak,

engainagarriak:

heriotza heriotza da.


Baina aste batzuen buruan, errekasto baten ondotik pasieran nenbilelarik, Joxemiel etorri zitzaidan gogora, eta hamazazpi silabako olerki txiki bat, haiku bat, zirriborratu nuen paper mutur batean.


Urak dakarkit

lagun hila gogora:

Errekan, bizi.


Joxemiel Bidador gure gogoaren errekan, bizi-bizia.