Monday, May 12, 2014

HATSAREN EGUNA BERRIOZARREN



Agur t'erdi:
Gogoan dukezunez, HATSAren Eguna Berriozarren laster ospatuko dugu, aurten, bostgarrenez. Hitzordua datorren ostegunean dugu, hilaren 15ean, 19:30etan. Aurten Auxtin Zamoraren bideo emaldia ardatz izanen da, baina liburua eskuratzeko eta olerkiak errezitatzeko parada ere izanen da, doike! Esan gabe doa, gonbidatuta zaude(te). Kontuan hartu aurten Kulturgunean eginen dugula, liburutegiaren ondo-ondoan, udaletxean bertan.

Tuesday, April 8, 2014

Hatsaren poesia 16

Olerkari laguna,

Aurten ere16 garren ''Hatsaren Poesia eguna'' 
giro goxo eta aberats batean iragan da.
Hona hemen , oroitzapen bat deneri igortzen duguna..
Sakonetik eskertzen ditugu etorri diren guziak  bai eta 
beste  etorri  ez diren guziak ere, dakigulako
arras ongi, biziak digula, une bakotxean,  esaten,  nor berak, noiz nun zer
 egin behar duen.
. Saiatuko gira, aste honetan, 'olerkarieneguna4 blogean,
 bildumatxo bat eta argazki batzuen ezartzera.
 Anartean izan ontsa .

Hatsa elkartearentzat,
   Auxtin 

Thursday, March 6, 2014

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT





Olerkari Adixkidea

1) ''Hatsaren Poesia 2014 ''olerki bilduma egituratua da, eta, inprimetegian laister sartzekotan .
Aurten ere olerki idazleen zenbakia bihotz altxagarri zaigu .
103 olerkariek banazka , eta 215 bat taldeka, parte hartu dute . Lehen aldiko idatzi dutenen artean ditugu : De Matho Aragones Adriano//De Sosa Itxaso//Galdos Jon// Galdos Josu// Garmendia-Gomez Malen// Gezuraga Ander// Ibarzabal Nerea// Irastorza Adin//Jimenez Goio// Lasa Jokin// Mendizabal Jesus Mari// Mutiozabal Aritz// Odriozola Sustaeta Iñaki//Otamendi Aitor//Piarres Larzabal kolegioko, iazko eta aurtengo6 garrenekoak 2//rRekalt Titika//Usandizaga Miren//Zabala Edu// Zabala Telleria Leire. Esker beroenak denoi .
Hala ere, nunbait pena bat badugu, ikustean iragan urteetan parte hartu dutenetan, zonbait eskas direla . Ean datoren urterako animatzen diren ???Oraino 400 bat egun baditugu gure aintzinean  !!!

  1. Aurten ere ''Olerkarien eguna ''ospatu nahi dugu . Beste azken urtetan bezala, ontsa litaike , nor berak egitura dezan bere inguruan olerki ekitalditxo bat, pertsonalki edo bere lagunekin . Hatsa elkarteak lotura bat egingo luke 'Olerkarieneguna' ren blogearen bitartez . (Ikusi adibideak gure azken 3 urteetako ''olerkarieneguna''internet sareko blogetan)
    1. ''Hatsaren Poesia eguna '', Senpere Larraldean
    2. Apirilaren 6an ospatuko dugu, Igandearekin.

Arratsaldeko 4 etan liburu aurkezpena.
Gero ''Hatsaren Olerki bustiak 2014'' bideoaren proiekzioa , publikoari ere idekia .
Azkenik , olerki irakurketa eta arratsaldeko askari bat liburuan parte hartu dutenen artean ( ****** Izena eman Apirila 2a baino lehenago. Nahi duenak kutxa batean zerbait ematea eskatuko dugu)

  1. ''Hatsaren olerki bustiak '' bideoa , nahi dugu idazleek berek, igorritako argazki artistikoekin, moldatu.
    Jadanik zonbait eskuratu ditugu, baina beste batzu oraino ukan nahi gintuzke, beraz zalantzarik gabe , igorri zuen argazki berezi batzu . Guk testoak barnean grabatuko ditugu

Izan ontsa . Ikusi arte denoi !
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora
Parte hartzale guzien izenak :
Agur-Meabe Miren//Aintziart Piarres//Akixo Kepa Zigor//Anduetza Agurtzane//Anduetza Maddi//Anselmi Luigi//Apaolaza Juan-Mari//Arkotxa Aurelia//Arruabarrena Marisa//Artze JoxAnton//Aurkerenena Joseba//Azkona Josetxo//Azkune Mendia Iñaki//Azpeitia Julen//Babiano Mikel//Bastarrika Iñaki//Beratarbide Idoia//Biscarry Thierry//Borda Itxaro//Casenave-Harigile June//Davant Jean-Louis//De Mata Aragoneses Adriano//De Sosa Itxaso// Ennio Oinatz//
Esteban Karmen//Etxamendi Eñaut//Etxezaharreta Luzien//Gabilondo Maite//Galarreta Xabier//Galdos Jon//Galdos Josu//Garmendia-Gomez Malen//Garzia-Etxandi Angel//Gezuraga Ander//Gilzu Luixa//Goietxe Beñardo//Goitia Koldo//Gomez-Sarasola Itziar//Gonzalez Mikel//Gorrotxategi Aritz//Guillan Oier//Hormaetxe Hilario//Ibaibarriaga Imanol//Ibarguren Mikel//Ibarzabal Nerea//Igantziko eskolako 46 haur //Irastorza Adin//Irastorza Extefana//
Irigoien Imanol//Irigoien Joan-Mari//Irigoien Jokin//Iturrioz Andoni//Itzaina Xabier//Izkierdo Fertxu//Jimenez Goio//Jimenez-Maia Josu//Jorajuria Peio//Kazabon Antton//Korta-Rekarte Gabriel//Larrea Eskola'' Amorrebieta-Zornotzako 100 haur//Lasa Jokin//Lizeaga-Tamayo Eukene//Macklin Elizabeth//Maia-Urroz Ainara//Makuso Juan Ramon//Mendizabal Alex//Mendizabal Jesus Mari//Monje Aitor//Mugartza Juankar//Mutiozabal Aritz//Odriozola Sustaeta Iñaki//Olaso-Bengoa Xabier//Otamendi Aitor//Otamendi Jose Luis//Otxoteko Pello//Piarres Larzabal kolegioa 6 garrenak 2013 (25 haur/)/ Piarres Larzabal kolegioa 6 garrenak 2014 (25 haur)//Rekalt Titika//Rodriguez Fito//Salamero Andoni//Samakoitz Coral//Sarasola Asier//Sarasola Juanma//Solorzano Graxi//Soubelet Xabier//Taberna Mikel//Tambourin Marikita//Tobar-Arbulu Joseba//Toledo Maite//Unanue-Arruabarrena Goiuri//Urizar Eneko//Urkizu Urtzi//Usandizaga Miren//Valencia Josiane//Valois Carmen//Zabala Edu//Zabala Telleria Leire//Zabala-Artetxe Juan Luis//''Zaldubi'' Ikastola Senpereko 15 haur//Zamora Auxtin//Zelaieta Edu//Zendoia Josemari//Zubeldia Koldo//Zugazti Puri

Wednesday, February 5, 2014

ORBEL AZPIKO HAIKUAK JOSU JIMENEZ MAIA

Agur t'erdi:

Josu Jimenez Maia "Intxaurdi" adiskidearen Orbel azpiko haikuak izeneko olerki bilduma aurkeztuko da, berriz ere,  Nafar Ateneoan otsailaren 13an, 7,30etan. Nafar Ateneoko kide Juankar Lopez-Mugartza izanen da aurkezlea, eta liburuaz gain, haiku tailerra ere bertan egiteko proposatzen da. 
Gonbidaturik zaudete.

Ez adiorik