Tuesday, August 7, 2007

Irazokiri elkarrizketa luzea BERRIAn

BERRIA egunkariaren kultur atala mamitsua izaten da oso. Oraingoan, Francisco Javier Irazokiri elkarrizketatu dute, Hiperion-en eskutik iaz atera zuen "Los Hombres Intermitentes" liburuaren harira.
"Paris-tik natorren artista bat naiz ni" Lesakatik datorren eta Parisen bizi den artista interesgarri horren azken lana duzue liburu hori.
Nik prosa poetiko -edo poesia prosaiko- liburu hori udan honetan irakurri dut eta gomendagarria da, baita Fernando Aranburuk Lippstadt-etik idatzitako sarrera ere.

No comments: