Adixkide olerkariak
“Aspaldiku” Iruñeko kultur elkarteak zazpi ahalak egiten ditu, Euskal munduaren presentzi literario bat, erdaldun inguramen bati azaltzeko. Lan zaila, zeren bi hondare desberdin eta elgar ezezagutzen dutenen artean zubi hipotetikoak ez direlakotz arrosa hegaltxoez estaliak. Jadanik badugu aski lan gure inguramen euskaldunaren atxikitzen, besteenetaz arduratu gabe, baina denbora berean, ez ditzakegu begiak hetsi, eta deusik egin gabe egon, nunbait auzokoak (bederen etsai ez direno), gure izaite kultural batetara konbentzitu gabe “HATSAren POESIA” bilduman idatziak diren, olerki guziek, gure euskal poesia bizi delaren ageri bat dakarte, lekukotasun bat Euskal gizartearentzat, baina ere, noski beste gizarte guzientzat.
Pertsonalki gomitatua naiz, baina nire pertsonak ez du aski erreferentzirik olerkari bezala kontsideratua izaiteko beraz, HATSAren POESIA bilduman parte duten guzien lekuko bezala aurkeztuko naizela, nahi dizutet erran !
Auxtin Zamora
P.S. Erran gabe doa, “HATSAren POESIA” bilduman parte hartu duten guziak Lizarrara gomitatuak direla !
Izenak aurretik, gure gutun elektronikora bidali ditzakezue. Egitaraua Aspaldiku-ren blogean ere da.
No comments:
Post a Comment