Wednesday, January 7, 2009

Joakin Balentzia Tirapu Hatsaren eskutik



Olerki Liburu berri bat

Jokin Balentzia Tirapuren Egunetako aparra poema liburua aurkeztua izanen da Iruñean Hatsa Elkartearen eskutik Txantreako Euskaldunon Biltokin, urtarrilaren 16an, ortziralarekin, iluntzeko 7,30etan

Joakin Balentzia Tirapu, Iruñean 1947an sortua. Majisteritza ikasketak eginik, euskara irakaslea, Argia, Susa, Korrok eta Larrun aldizkarietan, batez ere literatur lanak eta zenbait kasutan saiakera zonbaiten idazlea.

Orain arte baditu 4 liburu argitaratuak: "Heriotzaren ipurdia", ipuin bilduma, eta poesia liburu hauek: "Espaloian dago munduaren xilkoa", Interneten aurki daitekeena, "Amaigabeko zikloa" zeinekin lortu baitzuen Irun hiriko olerki saria 1994an eta "Egunkari ezkutua" Hatsa elkartearekin 2002an publikatua

Hatsa elkartearentzat,

Auxtin


*** *** ***

HATSA ELKARTEAREN AGERI BAT
2009 - 01 - 16


Adixkide Olerkariak,

"Egunetako aparra" Joakin Balentzia Tirapu-ren olerki liburua, Iruñean Txantreako "Euskaldunen bil tokia" deitu elkartearen egoitzan aurkeztua izan zen Urtarrilaren 16an.

Zazpi ahalak eman zituzten, hor bildu ziren 30 bat lagunek, giro eta afari alai bat elgarrekin iragaiteko Joakinen adeitasunez baino gehiago adixkidetasunez, Hatsa elkartean, poesia idazten duten Joakin Irigoien, Josu Jimenez, Juankar Mugarza, Fertxu Izkierdo, Letitia Ayestaran, hurbildu ziren ere liburu aurkezpen horretara.

Lehenik Fernando Rei-ek, Joakinen kursus literarioa presentatu zuen eta gero, bistan dena, idazleak, berak, bere olerkien funtsa sakondu. Azkenean, publikoak gain gainetik preziatu zituen, Joakinek errezitatu olerki aukeratuak.


Nere partetik liburuaren kritika edo hobeki errateko aurkezpen labur labur bat egin nuen ere. Hau, gutun honeri loturik argazki batekin bidaltzen dizuet

Liburua, Hatsa elkartearen bitartez eskuratu ditaike (hatsaelkartea@aol.com) 10 Eurotan (garraioa barne) baina, Joakinek nahi izan du ere bere liburua dohainik irakurria izan dadin,

Aski da internetez helbide elektroniko honetara joaitea:
librezale.org/media/joakinba-egunetako-aparra.pdf

Beraz bi opari , bat dohainik eta bestea konkretuagoa ordainduz !!!

Oroitarazten dugu olerkiak igorri ez duteneri oraino badirela bi aste horren egiteko. Aintzinetik eskerrak guziei

Hatsa elkartearentzat,

Auxtin Zamora



No comments: