Thursday, November 12, 2009


Miren Agur Meabe izan zen Aspaldiku-ren Tuterako Biltzarrean eta kontu interesgarri asko partekatu zuen gurekin. Kontu horietako batzuk Erein-ek argitaraturiko Poetikak & Poemak izeneko liburuan agertzen dira.
Ordaindutako prezioan ematen dizuegu orain...

Duda gaiztoak izaten ditut idazten dudanaz, baina barruko apalak ordenatzeko, oroitzaopenak eguneratzeko, izuak arrazionalizatzeko [...] nor
naizen nik neuk ez ahazteko idazten dudala badakit. Uste dut, beraz, poesia
irtenbide bat dela, egarria eta panikoa baketu beharrak eragindakoa. Egarria
asetzeko egunerokotik edaten dut. Panikoari izkin egiteko, egunerokoari oratzen
diot.

Idaztea, nolabait, hitzekin maitasuna egitea da (hurreratu, eta begiratu eta tontotu, eta ukitu, usaindu, entzun eta dastatu) , eta olgetan aritzea, jantzi eta biluztu. Idaztea, nolabait, hizkuntzaren armaiurua zabaldu eta arropa aukeratzea da.



Hortxe gera bitez miren Agur Meaberen hitzak: inork nahi badu gehiago edan, jo beza liburura.





1 comment:

Itxaurdi said...

EHUren Euskara Institutuaren gunean agertzen da Miren Agur Meaberen Azalaren kodea liburuaren gaineko iruzkin on bat.

http://www.ehu.es/ehg/literatura/?p=109