Karmele Igartua olerkaria
hil da iragan den ortziralean, sorterrian, Aretxabaletan. Duela hiru urte Euskaltzaindiak saritutako
Hitzak orbainetan poema-liburutik haren poema bat, biziki laket zaidana, berreskuratu nahi dut une garratz honetan,
Gutuna izenekoa .
Paper zati zimurra
lurrean zapaldua;
bihotz, heriotz,
pasiozko orbain
urratua,
tinta beltzetan
ezkutatua.
Agur, maite-maitea
Olerkari bat hiltzen denean,
Hitzak orbainetan eta malkoak hitzetan. Heriotz-ohar honek balio beza haren senide eta lagunei gure dolumina helarazteko.
No comments:
Post a Comment