Tuesday, November 2, 2010

Karmele Igartuari omenaldia Bergaran


Azaroaren 13an Bergarako UNEDen eta eguerdiko 12:00etan Karmeleri egin behar zaion omenaldia hasiko da.

Karmeleren idatziak eta olerkiak irakurriko dituzte Bergarako Idazle Eskolako lagunek eta haiek berek sortutako zenbait ere bai. Karmele, Bergarako Idazle Eskolako partaidea zen, eta, hala izanik Eskolan utzi dituen lagunek omenalditxo bat egin nahi izan diote eta denok gonbidatuta gaude. Lagunek idatzitako olerkiek AIREA, LURRA, SUA (pasioa, amodioa) edo URA izanen dute gaia.

Partaideak: Gorka, Tere Irastortza, Rosa, Juan Kruz Igerabide, Garazi, Jose Anjel Irigarai, Alaitz Vives, Juan Mari Apaolaza, Axun Gereka, Izaskun Etxeberria, Iñaki Zubeldia, Doltza Barandiaran, Oihana Gallo, Leire Zubeldia, Inaxio Ziortza, Ainara, Iñaki Odriozola, Jerardo, Ana, Jose Luis, Joseba, Carmen Valois, Eneko, Auxtin Zamora, Juankar, Ione Gorostarzu, Amaia, Fito, Miren Deskarga, Ana Galbenzu, Ione Solabarrieta, Juan Luis Mugerza, Itziar Gomez eta Bergarako Idazle Eskolako ikasle zenbait...


No comments: