Thursday, February 24, 2011

Ezari emanak ezak eramaten du


“Ezari emanak ezak eramaten du”. Tere Irastorzaren hitzak dira. Burlatako Kultur Etxean emandako saioan, hainbat eta hainbat kontu interesgarri adierazi zuen olerkari zaldibitarrak.

Hasieratik beretik adierazi zuen poesiak edertasuna bilatu behar duela, “ezari emanak erak eramaten baitu”. Poetak arnasa hartzen eta ematen ikasi behar du. Poema bat idazterakoan, ez da nahikoa norberaren nitasunaren berri ematearekin, eta harago joan behar da, bestearengana, bestearenganako espazioa sortu behar da. Bestela, poesian sentimentalismoan geratzeko arriskua dago eta, Tere-ren hitzetan, ”sentimentalismotik sentimenduetara jauzia dago.”

Irastorzak esan zuen, egun, poema bat gustagarria da baldin eta bi baldintzetakoa betetzen badu:

Lehenengo baldintza: poema gustagarria izanen da, baldin eta lehendabizikoan ulertzen bada
Bigarren baldintza: poema gustagarria izanen da, baldin eta harritzen bagaitu.

Era berean, Oihenart-ek zioena ekarri zuen gogora: poesiak hitz-neurtua izan behar du, hitz bat ere sobera, hitz bat ere falta.

Amaitzeko, zer pentsaturik ematen duen Tere-ren esaldi biribil bat: “Poetak bere irakurleak aukeratzen ditu, aukeratu behar ditu”

No comments: