Wednesday, May 4, 2011

Maite Toledo eta Jone Telleria 15 egunez Senpere-Larraldean

'Maite ditugun olerkariak' 20 garrena

Maite Toledo eta Jone Telleria-k, 15 egunez Senpere-Larraldean eskaini diguten olerki-marraski erakusketa , ''Hatsa'' elkartekoentzat , berezia eta oroitzekoa izanen da . Lehenik , « Maite ditugun olerkariak » deitu sailaren barnean , 20garren sormenezko urrats bat izan delako eta , bigarrenekorik , hitzak instintoan ,instintoa hitzetan,
Maite eta Jonen elkartzea , paradoxia dirudielako: Maitek ,bere idatziak oso landuak ditu ,eta, Jone, bere deseinuetan ,idazkera automatiko batera heltzen ikusi dugu. Maite ,sakonean sartzen delarik , Jone sakonetik jalgitzen da . Baina nabari da , hala ere, bien iturriko fluidioa , inztinktoaren ura dela. Zerbait , hitzekin ,marraskiekin, urrutitik datorrena eta, beren bitartez, gure artean jaiotzen.
Mila ikuspunduetatik ikusi ditaiteken erakusketa hau , emakumetasuna, filosofia, estetizmoa, zozial arloa, abar eta abar ..,asko preziatu dugu, bereziki  barnean daukalako :  sorkuntzalari autentikoen umiltasuna !

Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora

** :Orain arte parte hartu duten 19 ak dira : Edu Zelaieta, BeƱardo Goietxe, Juanma Sarasola, Juan Ramon Makuso, Urtzi Urkizu, Belen Oronoz, Oier Guillan, Idoia Beratarbide, Zigor, Ainara Maia, Itziar Gomez, Peio Jorajuria, JoseMari Zendoia, Carmen Valois, Juankar Mugartza, Juan Manuel Galarraga, Mikel Ibarguren, Idazleen Eskola, Mikelazuloko antzerkilariak

No comments: