Otsailaren
zortzian, ostiralean, Oñatiko Santa Ana
Antzokian, 19:00etan egingo den ekitaldia ELKAR HEZI
IKASTETXEAk komunitateari hala nola herriari erakutsi
nahi dion esker oneko oparia izan nahi du. Ikastetxeak, aspaldi,
bestelako jardunetan euskal kulturaren suspertze eta sustatze lanetan
aritu den bezala, oraingoan ere berori modu berezi batez egitea
bururatu zaio, herrigintzan arituz, ikasleak ekitaldi erreal baten
kudeatzaile eta eragile zuzenak izanez. Ekitaldi hau aurrera
eramateko ikasleak talde desberdinetan antolatu dira: protokoloa,
sormen-artistikoa, komunikabideak, diru-finantziazioa,
argazkiak-bideoa, aurkezleen taldea. Hala Euskal Herrian ezagun diren
aspaldiko eragileekin arituko dira mahainguru bat antolatuz.
Bertaratuko diren eragileak: Peio Ospital-Pantxoa eta Peio
bikotekoa-, Jon Maia, bertsolaria, eta Alex Sardui, Gatibu
taldeko kantaria, izango dira. Hiru eragile orpoz orpo, buruz buru
ikasleekin esku hartze zuzenean. Era
berean, ELKAR HEZI IKASTETXEAk euskaran hala nola poesiaren bidez
sentiberatasuna bultzatu duen HATSA ELKARTEAri "EUSKERIA
IXUKETAN saria" emango dio. Ekitaldian bestelako bost eragile
ere sarituko dituzte.
Gonbidatuak
zaudete guztiok ekitaldira.